Heves (konderria)
Heves Heves vármegye | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
ISO 3166-2 | HU-HE | ||
Hiriburua | Eger | ||
Zatiketa | |||
Geografia | |||
Koordenatuak | 47°50′N 20°15′E / 47.83°N 20.25°E | ||
![]() | |||
Azalera | 3,637,21 km² | ||
Demografia | |||
Dentsitatea | 84,7 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Iparraldeko Hungaria | ||
http://hevesmegye.hu/ |
Heves Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen ipar-ekialdean dago, Iparraldeko Hungaria eskualdean. Pest, Nógrád, Borsod-Abaúj-Zemplén eta Jász-Nagykun-Szolnok konderriak mugakide ditu. 3.637 km²ko azalera du, eta 2011n 307.985 biztanle zituen[1]. Hiriburua Eger da.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iparraldea menditsua da -Mátra eta Bükk Hungariako mendigunerik garaienak dira; gailurra Kékes mendia (1014 m) da-, eta hegoaldea laua, Hungariako Ordoki Handiaren zati. Tisza ibaian 1975ean eraiki zen Kisköreko urtegiari esker, ordokiko lurrak ureztatzen dira; uzta nagusiak dilistak, tabakoa eta meloiak dira. Matrako mazeletako mahastizaintza —Mátraalja eta Egeren ardoa ekoizten da— eta fruitu hazkuntza aipagarriak dira, eta baita zaldi-hazkuntza ere[2].
Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2013ko urtarrilaren 1eko erreformaren ondoan, konderria 7 barrutitan (járás) banaturik dago:
Barrutia | Hiriburua | Eremua (km²) | Biztanleria (2013) | Udalerriak (település) |
---|---|---|---|---|
![]() |
Bélapátfalva | 180,89 | 8.710 | 8 |
![]() |
Eger | 602,05 | 87.440 | 22 |
![]() |
Füzesabony | 578,56 | 29.910 | 16 |
![]() |
Gyöngyös | 750,78 | 74.607 | 25 |
![]() |
Hatvan | 352,16 | 50.585 | 13 |
![]() |
Heves | 697,68 | 33.382 | 17 |
![]() |
Pétervására | 475,07 | 20.702 | 20 |
Hiri eta herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Konderri eskumenak dituzten hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiriak eta herri handiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
(2015eko biztanleria[3])
- Gyöngyös (30.190)
- Hatvan (20.366)
- Heves (10.695)
- Füzesabony (7.637)
- Lőrinci (5.557)
- Verpelét (3.780)
- Bélapátfalva (3.041)
- Kisköre (2.911)
- Gyöngyöspata (2.476)
- Pétervására (2.172)
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gyöngyösko San Bartolome eliza
Bükk mendigunea
Bélapátfalvako eliza erromanikoa
Mátra mendigunea; urrunera Kékes mendia
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
errolda
izeneko erreferentziarako - ↑ Heves. 2015 Encyclopædia Britannica, Inc, global.britannica (Noiz kontsultatua: 2015-11-29).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b Magyarország közigazgatási helynévkönyve, 2015. január 1.. Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu (Noiz kontsultatua: 2015-11-28).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Hungariako konderriak | ![]() |
---|---|---|
Bács-Kiskun · Baranya · Békés · Borsod-Abaúj-Zemplén · Csongrád · Fejér · Győr-Moson-Sopron · Hajdú-Bihar · Heves · Jász-Nagykun-Szolnok · Komárom-Esztergom · Nógrád · Pest · Somogy · Szabolcs-Szatmár-Bereg · Tolna · Vas · Veszprém · Zala · Hiriburua: Budapest |