Somogy
| Somogy | |||
|---|---|---|---|
| Administrazioa | |||
| Estatua | |||
| Izen ofiziala | Somogy vármegye | ||
| ISO 3166-2 | HU-SO | ||
| Hiriburua | Kaposvár | ||
| Zatiketa | |||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 46°25′N 17°35′E / 46.42°N 17.58°E | ||
| Azalera | 6,065,07 km² | ||
| Mugakideak | Zala konderria, Veszprém, Fejér, Tolna eta Baranya | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 293.470 (2022ko urriaren 1a) | ||
| Dentsitatea | 52,4 bizt/km² | ||
| Informazio gehigarria | |||
| Eskualdea | Hegoaldeko Transdanubia | ||
| Ordu eremua | Europa Erdialdeko Ordua | ||
| http://www.som-onkorm.hu/ | |||
Somogy (kroazieraz: Šomođska županija) Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen hego-mendebaldean dago, Hegoaldeko Transdanubia eskualdean, Kroaziako mugaren ondoan. Horrez gain, Hungariako Zala, Veszprém, Fejér, Tolna eta Baranya konderriak ere mugakide ditu. 6.065 km²ko azalera du, eta 2011n 317.947 biztanle zituen[1]. Hiriburua Kaposvár da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Somogy Hungariako hego-mendebaldean dago. Iparraldeko muga Balaton aintzira handiak egiten du, eta hegoaldekoa Drava ibaiak. Konderria bere baso eta zingira zabalengatik ezaguna da. Iparraldea, Külso-Somogy, Transdanubiako muinoetan hedatzen da, Balaton aintziraren eta Kapos haranaren artean. Hegoaldea, Belso Somogy, lautada oihantsua da, zatirik handienean[2].
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013ko erreformaren ondoan, konderria 8 barrutitan (járás) banaturik dago:
| Barrutia | Hiriburua | Eremua (km²) | Biztanleria (2013) | Udalerriak (település) |
|---|---|---|---|---|
| Barcs | Barcs | 696,47 | 23.613 | 26 |
| Csurgó | 496,20 | 16.594 | 18 | |
| Fonyód | 645,44 | 33.962 | 21 | |
| Kaposvár | 1.591,36 | 119.904 | 78 | |
| Marcali | 904,24 | 34.234 | 37 | |
| Nagyatád | 647,07 | 25.609 | 18 | |
| Siófok | 657,05 | 50.397 | 24 | |
| Tab | 427,24 | 12.716 | 24 |
Hiri eta herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Konderri eskumenak dituzten hiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiri eta herri handiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea](2015eko biztanleria[3])
- Siófok (25.386)
- Marcali (11.541)
- Barcs (10.858)
- Nagyatád (10.623)
- Balatonboglár (5.798)
- Balatonlelle (5.223)
- Csurgó (5.053)
- Fonyód (4.757)
- Tab (4.364)
- Nagybajom (3.288)
- Lengyeltóti (3.003)
- Kadarkút (2.435)
- Zamárdi (2.424)
- Balatonföldvár (2.195)
- Igal (1.305)
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritzak pisu handia dauka Somogy konderriko ekonomian. Uzta nagusiak artoa, garia, azukre erremolatxa eta patata dira; abeltzaintza, basogintza eta arrain hazkuntza ere garrantzitsuak dira. Babócsa eta Iharosberényn petrolioa aurkitu da. Kaposvár eta beste hiri txikiago batzuetan manufaktura industriak daude. Turismo gune nagusia Balaton aintzira da[2]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kaposvárko Jasokunde katedrala.
- Balaton aintzira.
- Etxe tradizionala Istvándin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
erroldaizeneko erreferentziarako - 1 2 Somogy. 2015 Encyclopædia Britannica, Inc, global.britannica (kontsulta data: 2015-12-03).[Betiko hautsitako esteka]
- 1 2 Magyarország közigazgatási helynévkönyve, 2015. január 1.. Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu (kontsulta data: 2015-12-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Hungariako konderriak | ||
|---|---|---|
|
Bács-Kiskun · Baranya · Békés · Borsod-Abaúj-Zemplén · Csongrád · Fejér · Győr-Moson-Sopron · Hajdú-Bihar · Heves · Jász-Nagykun-Szolnok · Komárom-Esztergom · Nógrád · Pest · Somogy · Szabolcs-Szatmár-Bereg · Tolna · Vas · Veszprém · Zala · Hiriburua: Budapest | ||