Bács-Kiskun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bács Kiskun
Bács-Kiskungo armarria
Administrazioa
Estatua  Hungaria
Hiriburua Kecskemét
Geografia
Koordenatuak 46° 30′ 00″ N, 19° 25′ 00″ E / 46.5°N,19.416666666667°E / 46.5; 19.416666666667Koordenatuak: 46° 30′ 00″ N, 19° 25′ 00″ E / 46.5°N,19.416666666667°E / 46.5; 19.416666666667
HU county Bacs-Kiskun.svg
Azalera 8,444.81 km²
Demografia
Biztanleria 524.841 biztanle (2011[1])
Dentsitatea 62.1 bizt/km²
Informazio gehigarria
Eskualdea Hegoaldeko Lautada Handia
www.bacskiskun.hu

Bács-Kiskun (NAF[baːtʃ kiʃkun]; serbieraz: Бач-Кишкун) Hungariako konderria da, herrialdearen hegoaldean, Hegoaldeko Lautada Handia eskualdean, dagoena. Bigarren Mundu Gerraren ondorioz sortu zen, gerraren aurreko Bács-Bodrog eta Pest-Pilis-Solt-Kiskun konderriak batuz. 8.445 km²ko azalera du, herrialdeko handiena, eta 2011n 524.841 biztanle zituen[1]. Hiriburua Kecskemét da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bács-Kiskun konderria oso laua da, Hungariako Ordoki Handiaren zati. Baja inguruan muinotxoak daude. Klima eguzkitsua eta nahiko idorra da; bai izozteak, bai lehorteak, maiz gertatzen dira[2].

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko erreformaren ondoan, konderria 11 barrutitan (járás) banaturik dago:

Barrutia Hiriburua Eremua (km²) Biztanleria (2013) Udalerriak (település)
Blason ville hu BÁCSALMÁS.svg Bácsalmás Bácsalmás 522,54 19.963 10
BlasonHU-baja.svg Baja Baja 1.008,80 67.248 17
BlasonHU-janoshalma.svg Jánoshalma Jánoshalma 439,03 17.031 5
BlasonHU-kalocsa.svg Kalocsa Kalocsa 1.062,27 50.468 21
Blason ville hu KECSKEMÉT.svg Kecskemét Kecskemét 1.212,21 158.804 16
HUN Kiskőrös COA.jpg Kiskőrös Kiskőrös 1.130,33 54.807 15
Coa Hungary Town Kiskunfélegyháza.svg Kiskunfélegyháza Kiskunfélegyháza 582,37 37.292 6
HUN Kiskunhalas COA.jpg Kiskunhalas Kiskunhalas 826,35 44.087 9
BlasonHU-kiskunmajsa.svg Kiskunmajsa Kiskunmajsa 485,13 19.429 6
Blason ville hu KUNSZENTMIKLÓS.svg Kunszentmiklós Kunszentmiklós 769,81 29.748 9
HUN Tiszakécske COA.jpg Tiszakécske Tiszakécske 405,99 23.435 5

Hiri eta herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konderri eskumenak dituzten hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri eta herri handiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(2015eko biztanleria[3])

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza da ekonomiaren oinarria. Konderri osoan garia, artoa eta barazkiak egiten dira. Fruitu hazkuntzak (mertxikak, gereziak, sagarrak eta albertxikoak) pisu handia du, batez ere ipar-ekialdean, Kecskeméten inguruan. Elikagai industria da garrantzitsuena. Bajan ehun-lantegiak daude. Kiskunhalas aldean petrolioa eta gas naturala ekoizten da[2].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Gazetteer of the Republic of Hungary 1st January, 2011, Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu, http://www.vkkt.bme.hu/feltoltesek/2012/09/helysegnevtar_2011.pdf. Noiz kontsultatua: 2015-11-26 .
  2. a b   Bács-Kiskun, 2015 Encyclopædia Britannica, Inc, global.britannica, http://global.britannica.com/place/Bacs-Kiskun. Noiz kontsultatua: 2015-12-09 .
  3. a b   Magyarország közigazgatási helynévkönyve, 2015. január 1., Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu, http://www.ksh.hu/apps/shop.kiadvany?p_kiadvany_id=81322&p_temakor_kod=KSH&p_session_id=907226109571601&p_lang=HU. Noiz kontsultatua: 2015-12-08 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bács-Kiskun Aldatu lotura Wikidatan