Edukira joan

Hidrogeno berde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hidrogenoaren egitura atomikoa

Hidrogeno berdea emisio baxuko energia berriztagarriak erabiliz sortutako hidrogenoa da; hori dela eta, gainerako ekoizpen-metodoetatik bereizten da, hidrogeno grisetik, adibidez. Hain zuzen ere, hidrogeno grisa gas naturalaren lurrun bidezko eraberritze-teknikaren bidez lortzen da. Hidrogenoa berdea dela adierazten duen ziurtagiria lortzeko, isurien kontzentrazioa erreferentziazko isurien intentsitate-atalasearen %60-70 baino gutxiagokoa izatea eskatzen da; murrizketa hori ziurtagiria ematen duen erakundearen araberakoa da. Hidrogeno garbi edo hidrogeno berriztagarri ere erabili izan da euskaraz gai hau adierazteko[1].

Hidrogenoa lortzeko prozesuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energia-iturri berriztagarriak erabilita, hidrogenoa sortzeko bi modu praktiko daude:

Batean, gas naturaleko energia erabiltzea da, elektrolisiaren bidez, hidrogenoa sortzeko. Bestean, zabortegiko gasa erabiltzen da lurrun-erreformagailu batean hidrogenoa sortzeko. Hidrogenozko erregaia, energia berriztagarrietatik sortzen denean erregai berriztagarria dela esaten da. Hidrogenoa energia nuklearra erabiltzen duen elektrolisi bidez lortzen denean, berriz, batzuetan hidrogeno berdetzat hartzen da, eta elementu horri hidrogeno arrosa deritzo.

Uraren egitura estrukturala

Uraren elektrolisi bidezko produkzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uraren elektrolisia elektrolizatzaile bat erabiliz egiten da; sinpleenak katodo bat (karga negatiboa) eta anodo bat (karga positiboa) ditu eta mintz bat ere badu. Sistema osoak ponpak, haizagailuak, biltegiratzeko tankeak, energia sorgailu bat, bereizgailu bat eta beste konponente batzuk ditu. Uraren elektrolisia pila-multzoen barruan gertatzen den erreakzio elektrokimikoa da. Anodoari eta katodoari elektrizitatea aplikatzen zaie protoiak trukatzeko mintzaren bidez (PEM), eta ura (H2O) bere molekula osagaietan, hidrogenoan (H2) eta oxigenoan (O2), banatzen da.

Hidrogeno berdea eta potentzia-elektronika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Boost bihurgailua

Hidrogeno berdea ekoizteko, uraren elektrolisi eraginkorra egin behar da. Korrontearen uhina murrizteak eta sarearen harmonikoek uraren elektrolisiaren eraginkortasuna handitzen dute; hala ere, horrek, askotan, potentzia-elektronikaren malgutasuna eskatzen du. Elektrolisia eraginkorra izateko, potentzia erabilgarria hidrogeno bihurtu behar da; beraz, bihurgailuak potentzia gehieneko puntua mantendu behar du[2].

Elektrolisi alkalino eta PEM elektrolisi prozesuak korronte zuzen batez babestuta egon behar dira, eta horretarako, korronte zuzeneko potentzia-sortzaile bat behar da. Baina potentzia-bihurgailuak sistema osoaren efizientzia apurka-apurka murrizten du; beraz, korronte zuzeneko potentzia-sortzailearen efizientzia funtsezkoa da sistemarentzat.

Hori dela eta, potentzia-elektronika garrantzitsua da uraren elektrolisi eraginkorrerako, batez ere, elektrolizatzaileak elikatzeko erabiltzen direlako.

Korronte zuzeneko elikadura-iturrietan eskatzen dena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Korronte zuzeneko intentsitate kontrolatua hidrogeno-emaria eta energia-eraginkortasuna kontrolatzeko.
  • Potentzia-faktore handia, potentzia erreaktiboaren konpentsazioa.
  • Sistemaren eraginkortasun handia.
  • Irteerako korrontearen uhintze baxua.
  • Konplexutasun txikia.

Hidrogeno berdearen erabilerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hidrogenozko ibilgailuaren karga

BloombergNEF-ren arabera, hidrogenoak hainbat sektoretan berotegi efektuko gasen emisioak murrizten lagunduko du, hala nola, altzairuan, zementuan eta garraio astunean.

Hidrogenoa erregai-piletarako edo barne-errekuntzako motorretarako erregai gisa erabili daiteke. Hidrogenozko ibilgailuak ez dira soilik automobilak; kamioiak ere hidrogeno berdearekin funtzionatzeko diseinatuta daude.

Hidrogenoa etxea berotzeko ere erabili daiteke. Erresuma Batuko gobernuak erakusketa-proiektuak egiteko asmoa du, erregaiak ehunka etxe dituzten eskualdeak nola elikatu ditzakeen erakusteko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Neoloteka - Hidrogeno berde» UZEI (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).
  2. «Efficient Green Hydrogen Production with Tailor-Made Power Electronics | Semikron Danfoss» www.semikron-danfoss.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-18).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]