Hildegard Jäckel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hildegard Jäckel

Bizitza
JaiotzaDresden1903ko ekainaren 3a
Herrialdea Alemania
HeriotzaDresden1974ko martxoaren 2a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

Hildegard Jäckel (Dresden, 1903ko ekainaren 3a – Ibid. 1974ko martxoaren 2a) argazkilari alemaniarra zen.[1]Hiru hamarkada baino gehiagoz, hezkuntzaren, zientziaren, artearen eta kulturaren munduko pertsona ospetsuen erretratuak egin zituen.

RDAko (de) Artista Bisualen Elkartean (Verband Bildender Künstler der DDR) onartua izan zen, 1954an, Rudolf Kempe orkestra-zuzendariaren argazkiak argitaratu ondoren.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hildegard Jäckel Paul Jäckel eskultorearen alaba zen, eta Martha deitzen zen haren ama. Krügerstrasse-n hazi zen, Hertha ahizpa eta Heinz anaiarekin. Argazkilari-ikasketak egin zituen Bruno Wiehr argazkilariarekin, zeinak argazki-denda bat baitzuen Dresdenen, erretratu-estudio eta guzti; publizitate-filmak ere egiten zituen.[1]

Hildegard Jäckelen aita hiltzean, amarekin bizi izan zen, zeinak bere senarraren hilarri-enpresarekin jarraitu baitzuen, Krügerstrasseko familia-etxean. Weißen Hirsch-en (Bautzner Landstrasse 34) gune komertzial bat zuen orduan, 1926-1927 ingurutik 1934ra. Denbora asko igaro gabe, mutil-laguna ere galdu zuen belaontzi-eskola bat hondoratuta. Horren ostean, Hanna Schmidtekin bizi izan zen.[1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hildegard Jäckel argazkilari garrantzitsua izan zen 1920tik 1950era, eta erretratuaren maisu kontsideratu zen.[3] Ekialdeko eta Mendebaldeko Alemanian egiten zuen lan. Zuri-beltzeko argazkiak egiten zituen soilik, formatu ertainean. Hezkuntzako, zientziako, arteko eta kulturako pertsona ospetsuen erretratuak -batez ere Dresdenekoak-, estudioan egin zituen hein handi batean, baina, batzuetan, subjektuen eremu pribatu edo profesionalean ere bai, haien inguru ahalik eta benetakoena erakusteko.[1] Richard Straussen erretratu multzo bat egin zuen 1944an, Carl Orff-i argazkia atera zion Municheko bere apartamentuan (1953), Hermann Henselmann-i Berlingo Bauakademie-n, Karl Kröner-i Radebeul-eko bere estudioan pintatzen edo Rudolf Kempe orkestra-zuzendariari. Dresdenen, hauei atera zizkien argazkiak: Bernd Aldenhoff, Wilhelm Hübner, Hans Jüchser, Rudolf Neuhaus, Friedrich Paulus eta Elfride Trötschel. Aktoreen eta abeslarien aurpegien argazkiak egin zituen, baita orkestra-buruen eta ikus-artisten eskuenak ere.[1]

Erretratuez gain, paisaia- eta arkitektura-argazki batzuk egin zituen.

1935 eta 1938 bitartean, tailer bat izan zuen Albertplatz dorrean, Dresdenen. Geroago, Straße 18 II Prager-era joan zen, eta han, besteak beste, Gerhart Hauptmann, Max Planck eta Paul Hoffman-en argazkiak egin zituen. 1943 aldera, ikuspegien bere estudioa Bayreuther Straße 40 III helbidean jarri zuen.[1] 1945eko otsaileko bonbardaketen ondorioz, 1945 aurreko bere lan handiena suntsitu zuten. Soilik gelditu ziren Arno Schellenberg abeslariaren erretratu bat, Gerhart Hauptmannen erretratuen erreprodukzioak, 1944an egindako Richard Straussen erretratu-serieko zortzi erreprodukzio pertsonal, konpositorearen 80 urteak zirela-eta egindakoak, 1940ko Wustrow-eko bainuetxe baltikoko film-zinta zaharrak, eta 1920ko hamarkadako zenbait familia-argazki.[1][4]

Gerraren ondoren, hainbat aldiz aldatu zen helbidez, harik eta, 1958an, Dresdeneko Krügerstrasseko bere haurtzaroko etxean erretiratu zen arte.

Saxoniako Estatuko Liburutegiak 1985ean eskuratu zituen Hildegard Jäckelen artxiboak: gerraosteko bi hamarkada, 1945etik 1967ra erakusten dituzten 20.000 negatibo inguru. Gehienak nitrozelulosazkoak dira, eta autodeskonposizio itzulezinaren arriskupean. Digitalizatu egin ziren segurtasun-kopiak izateko, eta, orain, Dresdeneko Deutsche Fotothek-en bildumetan agertzen dira. Garaikide ezagun eta ezezagunen bilduma ilustratua egin zen bere erretratuetan oinarrituta.[4][5][1]

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2003: Kaffee Wippler, Hildegard Jäckelen argazkiak, jaio zeneko 100. urteurrena zela eta.

Argitalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hildegard Jäckel, Gottfried Schmiedel, Bildnis des schafften Künstlers. Ein Direcent bei der Arbeit, Testua eta Rudolf Kempe-ren 24 erretratu, Johannes Brahmsen bigarren sinfoniaren errepikapenean, Leipzigen: Breitkopf & Härtel Musikverlag, 1954, 50 or.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h Deutsche Fotothek. .
  2. Jens Bove: Den Kopf gerettet. In: Dresdner Geschichtsbuch 15, Dresden 2010, Hrsg.: Stadtmuseum Dresden, Friedrich Reichert. S. 228
  3. Jürgen Frohse: Die Photographin Hildegard Jäckel, in: Elbhangkurier, Juin 1998, p. 8
  4. a b Dresden, SLUB. Hildegard Jäckel. .
  5. Exemplarische Sicherung deutscher Bildgeschichte 1945–1960 in http://www.kulturstiftung-des-bundes.de

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]