Hipobromito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hipobromito
Formula kimikoaBrO⁻
SMILES kanonikoa[O-Br&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
MolView[O-Br 3D eredua]
Azido konjokatuaazido hipobromoso
Motahypohalite (en) Itzuli
Masa molekularra94,913252 Da
Identifikatzaileak
InChlKeyJGJLWPGRMCADHB-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia14380-62-2
ChemSpider4574121
PubChem5460626
Gmelin29250
ChEBI1040

Hipobromito ioia BrO formulako ioia da non bromoa +1 oxidazio-egoeran dagoen. Ioiaren gatzei ere esaten zaie hipobromito.

Hipobromitoak hipokloritoaren moduan jokatzen du eta ondorioz desinfektatzaile gisa erabiltzen da[1].

Prestakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipobromitoa prestatzeko hidroxido alkalino baren ur-disoluzioari bromoa eransten zaio. Bromuro eta hipobromito ioiak eratzen dira. Erreakzio azkarra da 20 °C-tan.

Br2 + 2 OH(aq) → Br + BrO + H2O

Erreakzio honetan bromoa dismutatu egiten da (oxidazioa eta erredukzioa gertatzen zaio aldi berean) 0 oxidazio-egoeratik (Br2) -1 oxidazio-egoerara (Br-) eta +1 oxidazio-egoerara (BrO-). Sodio hidroxidoa baliatzen bada, sodio hipobromitoa isola daiteke kolore laranjako solido moduan.

Albo-erreakzio bat gertatzen da, zeinetan hipobromitoa espontaneoki bromurora eta bromatora (+5 oxidazio-egoera) dismutatzen den. 20 °C-tan azkar gertatzen da, baina 0 °C-tan mantsotu egiten da. Hortaz, tenperaturaren bidez kontrola daiteke dismutazioaren neurria.

3 BrO → 2 Br + BrO

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kneen, W. R.. (1972). Chemistry: facts, patterns, and principles. Addison-Wesley ISBN 0-201-03779-3. PMC 662457. (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]