Azido hipobromoso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azido hipobromoso
Hypobromous acid.png
Formula kimikoaBrHO
SMILES kanonikoa2D eredua
InChl3D eredua
Osatutahidrogeno eta oxigeno
Masa molekularra95,921 Da
Identifikatzaileak
InChlKeyCUILPNURFADTPE-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia13517-11-8
ChemSpider75379
PubChem83547
Gmelin29249
ChEBI1041
EC zenbakia927-683-6
ECHA100.119.006
UNIIGHT9BV419J

Azido hipobromosoa (HBrO) azido oso ahul eta ezegonkor bat da, zeinetan bromoak +1 oxidazio-zenbakiarekin jokatzen duen. Normalean disoluzio akuosoetan ekoizten da. Bai biologikoki eta baita ere komertzialki desinfektatzaile gisa jarduteko ekoizten da. Hipobromito gatzak solido gisa isolatzea gutxitan lortu da.

Prestaketa eta ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bromo molekularra uretara gehituz gero, azido hipobromosoa eta azido bromhidrikoa lortuko dira, dismutazio erreakzio bidez:

Naturan, azido hipobromosoa bromoperoxidasek ekoizten dute, zeinak bromoak hidrogeno peroxidoan pairatzen duen oxidazioaren katalizatzaile gisa jarduten duten entzimak diren:[1]

Azido hipobromosoak 8,65eko azidotasun konstantea dauka eta horregatik, 7-ko PHa duen uretan soilik partzialki disoziatzen da. Azidoa bezalaxe, hipobromito gatzak ezegonkorrak dira eta dismutazio motela pairatzen dute dagozkien bromato eta bromuro gatzak ekoizteko:

Beraien ezaugarri fisiko eta kimikoak beste hipohalitenen antzekoak dira.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azido hipobromosoa lixiban, produktu oxidatzaileetan, usain-kengarrietan eta desinfektatzaileetan erabiltzen da, besteak beste. Izan ere, azido honek patogeno ugariren zelulak hiltzeko gaitasuna dauka. Konposatua odol beroko ornodunen organismoetan ekoitzi ohi da, gehienetan eosinofiloei esker, zeinek eosinofili peroxidasa entzima erabiliz burutzen duten ekoizpena. Entzima horrek bromodun konposatuak lehenesten ditu.[2] Bromoa bainuetxeetan eta spa-etan erabiltzen da germizida modura. Bromoa eta haren hipobromito gatzak azido hipobromosoarekin batera baliatuz gero askoz eraginkorragoak izango dira eta desinfekzio-lan handiagoa egingo dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Butler, Alison.; Walker, J. V.. (1993-07). «Marine haloperoxidases» Chemical Reviews 93 (5): 1937–1944. doi:10.1021/cr00021a014. ISSN 0009-2665. (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  2. (Ingelesez) Mayeno, A. N.; Curran, A. J.; Roberts, R. L.; Foote, C. S.. (1989-04-05). «Eosinophils preferentially use bromide to generate halogenating agents.» Journal of Biological Chemistry 264 (10): 5660–5668. ISSN 0021-9258. PMID 2538427. (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]