Itsas zaldi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Itsas zaldia
Fosilen hedapena: Miozeno-Gaur egun

Hippocampus sp.
Hippocampus sp.


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Klasea: Actinopterygii
Ordena: Syngnathiformes
Familia: Syngnathidae
Azpifamilia: Hippocampinae
Generoa: Hippocampus
Cuvier, 1816

Itsas zaldia Hippocampus generoaren arrainak dira, Syngnathidae familiarenak. Zaldiarena gogorarazten duen gorputza dute, 20 zentimetrorainokoa eta hezur-plakez estalia eta espiralean kiribiltzen den isatsa. Atlantikoan eta Mediterraneoan bizi dira, itsasertzetik hurbil.[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas zaldia oso ugaria da; berrogeita hamar espezie inguru identifikatu dituzte mundu osoan. Cuvierreko baroiak sailkatu zituen lehen aldiz 1829an. Ia guztiak Hippocampus generokoak dira. Mediterraneoan Hippocampus guttulatus da espezierik ugariena. Gutxi gorabehera, hamabost zentimetro luze da eta mutur luzea du.

Hain ugaria izanda ere, munduko hainbat tokitan espeziea galtzeko arrisku handia dago, haren habitata egoera txarrean baitago. Asian hogei milioi itsas zaldi arrantzatzen dira urtean –txinatar medikuntzarako, besteak beste–, eta arrantza masiboak, tokian tokiko espezie-kopurua ez ezik, espeziea bera ere galzorian jarri du.

Heldutasunera iristen den itsas zaldi bakoitzak milaka kume egin ditzake, baina heriotza-tasa oso handia dute arrainkumeak direnean; gutxi gorabehera, kumeen % 5ek irauten du bizirik itsasoan.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Itsas zaldi