Hiriko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiriko
Historia
Sorrera2011

Hiriko ibilgailua bi jarlekuko automobil elektriko baten prototipoa izan zen, Gasteizen sortua, baina iruzur akusazioekin eta epaiketa batekin amaitu zen eskandalu ekonomiko gainditu ez zuena.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Massachusetts Institute of Technology (MIT) Media Lab-ek 2003az geroztik garatutako ΚCar proiektuaren inplementazio komertziala izan behar zuen, eta MITen zenbait patente martxan jarri behar ziren modeloan.[1][2] Hiriko izen euskalduna jarri zioten hirietan erabiltzekoa behar zuelako.[2][3] Afypaida izeneko elkarte bateko bultzatu zuen proiektua, izatez irabazi asmorik gabeko erakundea behar zuena.

Hiru bertsio garatuko zirela iragarri zen: Fold mikroautomobila; Alai, kabriolet bat; eta Laga, kamioi txiki bat.[4][2] 2012ko uztailean, aurre-ekoizpena hasten zela iragarri zen, 20 auto egiteko helburuarekin.Hirikok 120 km-ko irismena izan behar zuen, elektronikoki kontrolatutako gehieneko abiadura 50 km/o izen behar zelarik.

Garapena, porrota eta iruzurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko urtarrilean, Europako Batasuneko Batzordearen egoitzan aurkeztu zen Hiriko bat Bruselan, eta José Manuel Durão Barroso Batzordeko burua autoan ere jarri zen, baina orduko hartan ez zuten martxan jarri[5].

Produkzio komertziala 2013ko bigarren hiruhilekorako aurreikusi zen, 2014. urtean autoak merkatuan salgai jartzeko helburuarekin, prezioa 12,500 €-koa izango zen prezio batean, gehi baterien alokairutako tarifa batzuk.[6][7] 2013ko maiatzean, Hiriko partzuergoak jakinarazi zuen proiektuak zailtasunak zituela finantziazio falta zela eta,[8] eta hortik aurrera produkzioa eten zen. Probako ibilgailu bat eta bi gailu partzial baino ez ziren egin.

2015. urtean epaitegietara eraman zituzten proiektuan parte hartzen zuten sei enpresaburu. iruzurra egin zutelakoan, jasotako laguntza publiko gehienak proiekturako baino poltsikorako izan zirelakoan.[5] Espainiako Gobernuak 14.7 milioi euro inbertitu zituen poriektuak, eta Eusko Jaurlaritzak 2.7 milioi.

Epaiketan akusaturiko lau pertsona kiebraren erruduntzat jo zituen epaiak 2017an, eta hartzekodunei 530.000 euro ordaintzera kondenatu zituzten. Sententziak absolbitu egin zituen Hiriko proiektuan parte hartu zuten hamar enpresa[9].

2022an, Nafarroako New Digital Diesel Technology (NTTD) enpresak Hiriko proiektuaren prototipo zaharra eta material eta patente batzuk erosi zituen (26.000 eurotan), eta ondoren Lakota izeneko automobil proiektu berriari ekin ziola iragarri zen, Tuteran sortu beharreko auto modelo berri bat[10][11].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Hiriko» artikulutik itzulia izan da, 2021-09-18 data duen 1045089460 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2021-09-18 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]