Harry S. Truman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Harry S. Truman
TRUMAN 58-766-06 (cropped).jpg
33. Ameriketako Estatu Batuetako presidentea

1945-04-12 - 1953-01-20
Franklin Delano Roosevelt - Dwight David Eisenhower
32. Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordea

1945-01-20 - 1945-04-12
Ameriketako Estatu Batuetako senataria

1935-01-03 - 1945-01-17
Roscoe Conkling Itzuli - Frank P. Briggs Itzuli
Barrutia: Missouri
Filipinetako gobernadore nagusia

Bizitza
Jaiotza Lamar (Missouri)1884ko maiatzaren  8a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa Scotch-Irish Americansa Itzuli
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Kansas City1972ko abenduaren  26a (88 urte)
Hobiratze lekua Harry S. Truman Presidential Library and Museum Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: multiple organ dysfunction syndromea Itzuli
pneumonia
Familia
Aita John Anderson Truman
Ama Martha Ellen Young Truman
Ezkontidea(k) Elizabeth Virginia Wallace Truman  (1919-06-28 -  1972-12-26)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Heziketa University of Missouri–Kansas City Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, epailea, enpresaburua, armadako ofiziala eta eguneroko-idazlea
Altuera 175 zentimetro
Lantokia(k) Washington
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza American Legion Itzuli
Veterans of Foreign Wars Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Armada
Gradua kapitain
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
St. Mihiel Offensive Itzuli
Meuse-Argonne Offensive Itzuli
Mendebaldeko Frontea Lehen Mundu Gerran
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Baptismoa
Apostasy in Catholicisma Itzuli
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm0874288
Harry S. Truman signature.png

Harry S. Truman (Lamar, Missouri, 1884ko maiatzaren 8a - Kansas City, Missouri, 1972ko abenduaren 26a) estatubatuar politikaria izan zen. Estatu Batuetako 33. presidentea izan zen 1945-1953 bitartean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerran kapitaina izan zen Estatu Batuek Europara bidalitako gudarostean. 1920ko hamarkada hasieran, Alderdi Demokratan sartu zen. 1934an, eta 1940an berriro, senatari hautatu zuten. 1944an Roosevelten lehendakariorde hautatu zuten eta, lehendakaria hil zenean, 1945eko apirilean, lehendakaritza eskuratu zuen.

Bigarren Mundu Gerra amaitu zuen, bonba atomikoak Japonian jaurtitzeko ordena eman zuenean (Hiroshima, 1945eko abuztuaren 6a; Nagasaki, 1945eko abuztuaren 9a). Barne-politikan, funtsean, Roosvelten New Deal politikari jarraitu nahi izan zion, baina Kongresuan nagusi ziren errepublikarrak aurka izan zituen horretan. Kanpoaldean Sobietar Batasunarekiko tentsio gero eta handiagoak Gerra Hotza ekarri zuen. 1947an, Europako mendebaldeko herrialdeentzako laguntza ekonomikoa abiarazi zuen (Marshall plana).

1948an, lehendakari hautatu zuten berriro. 1949an, Trumanen ekimenez, Europa komunismoaren erasoetatik babestea helburu zuen NATO erakundea sortu zen. 1950ean, Ipar Korearen eta Hego Korearen arteko gatazka zela eta, gudarostea bidali zuen hara MacArthur jeneralaren agintaritzapean; hark, ordea, Txinan bonba atomikak jaurtitzea proposatu ziolarik, buruzagitzatik kendu zuen. Eisenhower izan zen hurrengo lehendakaria.

1949ko inaugurazio hitzaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEU logoa.png Wikiiturrietan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Harry_S. Truman-en inaugurazio hitzaldia
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009
«

Amerikar herriak nahi du, eta horren alde lan egiteko prest dago, mundu bat non nazio eta herri guztiak libre izango diren beren burua gobernatzeko berek erabakitako eran, eta mundu guztiak lortuko duen bizimodu dezente eta gogarakoa. Horren guztiaren gainetik, gure herriak nahi du, eta horren alde lan egiteko prest dago, mundu guztirako bakea —bake bidezko eta iraunkorra—, berdinen artekoa, askatasunez lortutako benetako akordioan oinarritutakoa.

Asmo horiek guztiak lortzeko bidean, Estatu Batuek eta iritzi bereko beste nazio batzuek aurrez aurre eta aurka dute kontrako asmoak eta bizi-eredu erabat ezberdina dituen erregimen bat. Filosofia faltsu baten aldekoa da erregimen hori, askatasuna, segurtasuna eta aukera handiak eskaintzen dituen filosofia baten aldekoa. Filosofia horrek engainaturik, herri askok beren askatasuna sakrifikatu dute minaren truke, irabazpide bakarra iruzurra eta engainua, pobretasuna eta tirania direla ikasteko.

»

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel (2011) Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009 Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Harry S. Truman Aldatu lotura Wikidatan