Edukira joan

Hiru bidelapurrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiru bidelapurrak
Datuak
IdazleaTomi Ungarer
Argitaratze-data1961
GeneroaHaur eta Gazte Literatura
Jatorrizko izenburuaDie drei räuber
HizkuntzaAlemana
ArgitaletxeaKalandraka
IlustratzaileaTomi Ungarer
Bildumaamets egiteko
Orrialdeak48
FormatuaAlbum ilustratua
ISBN978-84-8464-621-1
Euskaraz
IzenburuaHiru bidelapurrak
ItzultzaileaKoldo Izaguirre

Hiru bidelapurrak (alemanez: Die drei räuber) Tomi Ungerer frantziar idazle eta ilustratzaileak sortutako album ilustratu bat da.

Haur Literaturaren klasiko garaikide bat da album hau. Ungererek 1961ean argitaratu zuen lehen aldiz alemanez, baina hainbat hizkuntzatara itzulita dago. Kalandraka argitaletxeak argitaratu zuen lehen aldiz 2007an eta Amets egiteko bildumaren parte egin zuen. Gaur egun, Irakurketa Plan Nazionalaren parte da eta Mondragon Unibertsitateko Irakurketa Gidako liburu gomendarrienetariko bat da.

Euskarazko azken argitalpena ere Kalandraka argitaletxeak argitaratu zuen 2011ean, zenbait akats zuzenduz. Galtzagorri elkarteak 8 urtetik gorako irakurleentzat gomendatzen du, aldiz argitaletxeak 5 urtetik gorakoentzat.

[1] [2] [3]

Baziren behin kapa eta kapelu beltzeko hiru bidelapur gaizto. Halako batean, gau ezin ilunago batean, zalgurdi bati eman zioten alto, bidaiari bakarra zekarren: Uxue izeneko umezurtza...

[2]

Ipuin honetan narratzaile orojakile batek hiru bidelapurren istorioa kontatzen digu. Baziren behin, kapa beltz eta kapelu beltzeko hiru bidelapur gaizto. Hauek, gauero jendea zebilen bidera ateratzen ziren herritarrak izutzera eta ahal zuten guztia lapurtzera. Bakoitza bere armarekin ateratzen zen bididera, lehenak iskilu bat zeukan, bigarrenak hauspo bat bete piper-hauts eta hirugarrenak aizkora gorri handi bat zeukan.

Behin, beti bezala lapurretan egitera zihoazela gurdi bati alto eman zioten. Zalgurdiak bidaiari bakarra zekarren, Uxue izeneko neskato umezurtz bat. Gurdiaren barruan Uxue besterik ez zegoenez neskatoa hartu eta mendi tontorreko etxera eraman zuten. Hurrengo egunean neskatilak kutxa bat urrez beteta aurkitzen du eta bidelapurrei galdetzen die zertarako behar duten horrenbeste diru eta bitxi, eta orduan konturatzen dira ez dakitela zertarako lapurtzen duten. Beraz, galdera horrek sorrarazten dien hausnarketaren ondorioz umezurtzak jasotzeari ekingo diote. Diru guztiarekin gaztelu erraldoi bat erosten dute eta horrela umez beteriko herri oso bat eraikitzen dute.

[2]

Istorio honetako gai nagusia beldurra da, izan ere, hiru bidelapurrak maltzurrak dira hasiera batean eta herritar guztiengan izua sorraratzen dute. [2] Hala ere, istorioa aurrera doan heinean, pixkanaka beldurra galtzen joaten da Uxue bitartekari delarik.

Beste azpigai batzuk; hurbilketa bat adopzioaren kontzeptura, eskuzabaltasuna, matererialismoa, aurreiritziak…. baina gailentzen den azpigaia ongia eta gazkiarena da. Hasieran hiru bidelapurrak gaztoak direla ematen du jendea izutzen eta lapurretan egiten dutelako baina, ipuin honek adierazten duen bezela benetan gaizto-gaiztoek ere bere bihotz txikia izaten dute, bukaeran umezurtzei laguntzen baitiete.

[3][4][5]

Tomi Ungerer idazlearen album honetan testuak eta irudiak garrantzi bera dute zalantzarik gabe, beraien arteko oreka eta osagarritasuna erabatekoak dira uneoro. Irudietan, bi kolore nagusitzen dira besteen gainetik, beltza eta urdina hain zuzen. Kolore horien nahasketarekin gaua eta iluntasuna irudikatzen dira eta gau giro horrek sorrarazten digun beldurra eta ikara. Dena den, irakurleak sentitzen duen beldurra desagertuz joango da ipuina irakurri ahala eta, kolore beltza garrantzia galtzen doan heinean, lapurrek ere hasierako maltzurkeria galduko dute ia ohartu gabe.  [2]

Bukaeran, orrialde batean, ume asko agertzen dira denak kapela gorriz jantzita. Honekin, idazleak, klasikoetakoren batekin lotura egiten du, garbi ikusten den bezala, Txanogorritxoren ipuin klasikoa ekartzen du gogora bere txano eta kapa gorria jantzirik. Bestalde, erreferentzia egin beharra dago ume guztiak gurdietan doazen irudian agertzen den gizonari. Hau, bide bazterrean dago etzanda ardo kopa bat aldemenean duela. Tomi Ungererren liburu askotan agertzen da gizon hau eta zoriontasun eza pertsonifikatzen du. [4]

Azkenik, ilustrazio hauek Tomi Ungerer berak izandako haurtzaroari lotuta egon daitezke. Berak, Alemania naziaren ondorioak pairatu zituen eta ez zen gurasoekin bizi izan, aiton-amonekin baizik. Ondorioz, baliteke berak bizitako egoera baten aurrean egotea eta liburu honetako ilustrazioen eta idatzien bidez, bere bizipenak eta sentimenduak plazaratzea. [6]

[5]

Alemanian argitaratu zen lehen aldiz 1961. urtean. Euskal bertsioa 2001ean iristen da Kalandraka argitaletxeari esker. Espainian hasiera batean 1925. urtean Miñonek editatu zuen eta bere atzetik Alfaguarak 1977an eta Kalandrakak 2008 an bereditatu zuten. Gaur egun 30 hizkuntza baina gehiagotan itzulia dago, adibidez, Kalandraka argitaletxeak euskaraz, katalanez, gazteleraz, portugesez eta gailegoz eskeintzen du.

[1][2][4]

Idazlearen haurrentzako beste liburu batzuk:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz daudenak:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Hiru bidelapurrak. Kalandraka argitaletxeak 2007. urtean argitaratu zuen Koldo Eizaguirreren itzulpen lanari esker.
  • Lagun berriak. Kalandraka argitaletxeak 2018. urtean Ainhoa Irazustabarrenaren eskutik euskeratutako edizioa argitaratu zuen. [7]

Jatorrizko hizkuntzan direnak eta oraindik euskararatu ez direnak:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • The Mellops Go Flying (1957)
  • Mellops Go Diving for Treasure (1957)
  • Crictor (1958)
  • The Mellops Strike Oil (1958)
  • Adelaide (1959)
  • Christmas Eve at the Mellops (1960)
  • Emile (1960)
  • Rufus (1961)
  • Snail, Where Are You? (1962)
  • Mellops Go Spelunking (1963)
  • Flat Stanley (1964) — Tomi Ungererek ilustratua, Jeff Brownek idatzia.
  • One, Two, Where's My Shoe? (1964)
  • Orlando, the Brave Vulture (1966)
  • Moon Man (Der Mondmann) (Diogenes Verlag AG Zürich, 1966)
  • Zeralda's Ogre (1967)
  • Ask Me a Question (1968)
  • The Hat (1970)
  • I Am Papa Snap and These Are My Favorite No Such Stories (1971)
  • The Beast of Monsieur Racine (1971)
  • The Hut (1972)
  • No Kiss for Mother (1973)
  • Allumette; A Fable, with Due Respect to Hans Christian Andersen, the Grimm Brothers, and the Honorable Ambrose Bierce (1974)
  • Flix (1998)
  • Tortoni Tremelo the Cursed Musician (1998)
  • Otto: Biography of a Teddy Bear (1999)
  • Zloty (2009)

[6][8][9]

Edizio digitalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu honek ere badu edizio digitala, Hayo Freitagek 2007an sortu zuen alemaniar animaziozko filma. Filma Tomi Ungererek egindako album ilustratu ospetsuan dago onarrituta. Filma 2007ko urriaren 18an Die drei Räuber [10] izenpean estreinatu zen zinema aretoetan. Wiesbaden Film Ebaluazio Bulegoak (FBW) berebiziko balioaren saria ezarri zion.

[11][12]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Kalandraka: Liburu baten xehetasuna» www.kalandraka.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  2. a b c d e f «Galtzagorri Elkartea» www.galtzagorri.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  3. a b https://web.archive.org/web/20200323135025/http://www.pamiela.com/media/Hirubidelapurrak_fitxa.pdf
  4. a b c (Gaztelaniaz) Álvarez, Consejería de Educación, Cultura y Deporte Gobierno del Principado de Asturias Dirección y coordinación: Jesús Fernández. Los tres bandidos | Biblioasturias. (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  5. a b «"Los tres bandidos"» Club Peques Lectores: cuentos y creatividad infantil (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  6. a b «Tomi Ungerer - Imaginaria No. 15 - 15 de diciembre de 1999» www.imaginaria.com.ar (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  7. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Lagun berriak - Tomi Ungerer» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  8. «Children’s Books « Tomi Ungerer» www.tomiungerer.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  9. «platero 213.pdf» Google Docs (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  10. (Alemanez) Die drei Räuber. 2020-02-14 (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  11. (Alemanez) «Die drei Räuber (Film)» FilmeBlog.de 2019-05-20 (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  12. Filmstarts. Die drei Räuber. (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://coleccionandocuentos.blogspot.com/2017/04/los-tres-bandidos.html

https://www.youtube.com/watch?v=pL0QQV0kOXI

https://www.youtube.com/watch?v=wHqJGf0sNRg