Hirutasunaren ikonoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hirutasunaren ikonoa
Jatorria
Sortzailea(k)Andrei Rubliov
Sorrera-urtea1420(e)ko hamarkada
IzenburuaТроица eta Holy Trinity Icon
Ezaugarriak
Materiala(k)tenpera pintura eta zurra
Dimentsioak141,5 (altuera) × 114 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Deskribapena
Oinarrituathe Lord appears to Abraham by the oaks of Mamre (en) Itzuli
Kokapena
LekuaTretiakov Galeria
Errusia
InbentarioaИнв. 13012

Hirutasunaren ikonoa ( errusieraz Троица, Troitsa ), Rublioven Hirutasuna ere deitua, Hirutasun Santuaren ikono bat da, Andrei Rubliov errusiarrari egotzitakoa. 15. mendeko lana margolari honen lanik ezagunena da, Errusiako artearen mugarrietako bat eta Eliza Ortodoxoaren ikono errespetatuenetako bat da. Mambreren artadian Abraham bisitatu zuten hiru aingeruak irudikatzen ditu (ikus Has 18:1-15), baina irudia sinbolismoz beteta dago eta Hirutasunaren ikono gisa interpretatu da.

Kokapena eta jabetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lana Moskuko Tretiakov galerian egon da 20. mendetik eta 21.ean zehar, harik eta 2023an, Vladimir Putin Errusiako presidenteak agindu duen Eliza Ortodoxoari itzul dakion jabetza. Kirill Errusiako elizako patriarkak Hirutasunaren jai ortodoxorako mailegua eskatu zuen, ikonoa Kristo Salbatzailearen Katedralean erakutsi ahal izateko, baina Putinen erantzuna eskuzabalagoa izan zen, jabetza osorik emanez elizari.[1][2]

2023an Putinek Eliza Ortodoxoari emandako beste artelan batekin gertatu bezala (Alexandro Nevskiren Hilobia, Hermitage Museoko fondoetatik elizari emana), neurriak arte eta museistika adituen kritikak eragin ditu.[2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxi dakigu Hirutasunaren historiari buruz, zientzialariek hipotesiak baino ezin dituzte egin. [3] Rublioven egiletza batzuetan zalantzan jartzen da, izatez. Sergei Radoneikoa izeneko abate baten izenean egin zen, Hirutasun Santuaren eta San Sergioren Laura edo monastegiko nagusiaren omenez (zeina Moskutik gertu dagoen). Monasterio honetako katedraleko ikonostasioak 1598-1600 eta 1926-1928 bitartean egindako ikonoaren bi kopia gordetzen ditu.

Iturri ezberdinek 1408-1425, 1422-1423 edo 1420-1427 artean ezarri dute sorkuntza data. 1575ean Ivan Izugarriak urrez apaintzeko agindua eman zuen, eta Boris Godunov tsarrak 1600ean berriro berdina egin zuen.

Ikonoaren konposizioak zirkulu harmoniatsua osatzen du. Trazu fin batez margotuta dago, eta hiru irudiek alderdi malenkoniatsu eta mistikoa ematen dute. Koloreen edertasun handiarekin, aingeruei jainkozko izaera ematen dien urdina nabarmentzen da. [4] [5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko wikipediako «Icona de la Trinitat» artikulutik itzulia izan da, 2022-01-11 data duen 29204073 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-01-11 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]