Boris Godunov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boris Godunov
Boris Godunov by anonim (17th c., GIM).jpg
Tsar

1598ko otsailaren 17a - 1605eko apirilaren 13a
Bizitza
Jaiotza Vyazma (en) Itzuli, 1551
Herrialdea Errusiar Tsarerria
Heriotza Mosku1605eko apirilaren 23a (53/54 urte)
Hobiratze lekua Trinity Lavra of St. Sergius (en) Itzuli
Heriotza modua : eritasuna
Familia
Ezkontidea(k) Maria Skuratova-Belskaya (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Godunow
Godunov (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta Oprichnik (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Errusiar Eliza Ortodoxoa
Boris Godunov`s signature.png

Boris Fiodorovitx Godunov (errusieraz: Бори́с Фёдорович Годуно́в, bɐˈrʲis ɡədʊˈnof ahoskatua; c.1551 - Mosku, Errusia, 1605) Errusiako tsarra izan zen 1598tik 1605era. Fedor I.aren koinatua zen, eta errege-lanetan jardun zuen tsar izendatu baino lehenagotik ere, Fedor hil ondoren, legezko oinordekoa (Ivan Izugarriaren seme Dimitri) hil zutenez.

Konstantinoplaren mende zegoen Errusiako Eliza bereizi, eta Moskuko aitalehen kargua sortu zuen (1589). Ivan Izugarriak hartu zituen Suediako lurraldeak eskuratu zituen berriro ere, eta tartariarren erasoari eutsi zion Krimean. Europako kultura Errusian sartzen saiatu zen; irakasleak ekarri zituen atzerritik, eta ikasleak bidali Europara, han ikas zezaten. Bere erreinaldiaren bukaeran goseteak nozitu behar izan zituen herriak, eta horrek matxinadak eta altxamenduak eragin zituen. Poloniaren laguntza izan zuen Demetrio Faltsuak, eta boiardoek eragindako altxamendu horietako bat zapaltzen hil zen Boris Godunov.

Boris Godunov, artelanetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boris Godunoven historian oinarriturik Puxkinek antzerki-lan bat idatzi zuen, eta Musorgskik opera bat, biak izenburu berarekin: Boris Godunov.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Boris Godunov Aldatu lotura Wikidatan