Natur Historia (Plinio)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Historia Naturala (Plinio)» orritik birbideratua)
Natur Historia (Plinio)
Datuak
IdazleaPlinio Zaharra
Generoaentziklopedia
Jatorrizko izenburuaNaturalis historia
HerrialdeaErromatar Inperioa

Natur Historia edo Historia Naturala, latinez Naturalis Historia, Plinio Zaharra erromatar idazle eta militarrak latinez idazlan bat da, gaur egun arte ezagutzen den Antzinako Erromako garaiko idazlan bakar handiena, honetan garai hartan zen jakintza guztia biltzea helburu izan zen.

Natur Historia idazlana ondorengo entziklopedien eta eskola-lanen eredutzat hartu zen, bai bere aurkibidea, nahiz jorratutako arlo kopurua eta jatorrizko idazleei eginiriko erreferentziengatik ere.

Idazlan hau Tito enperadoreari eskeinia dago.

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaurdaino biziraun duen Plinio Zaharraren idazlan bakarra da eta hark idatzitako azkena. Idazlanaren lehen hamar liburuak K.o. 77. urtean argitaratu zituen, baina K.o. 79. urtean Vesubio sumendiaren erupzio batean hil zenerako bildumaren gainontzeko liburuak oraindik errebisatzeke eta argitaratzeke zituen, lan hori hura zendu ostean Plinio Gaztea ilobak burutu zuen.

Idazlana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazlan erraldoi hau 37 liburuetan banatua dago, eta bere tematika ez da gaur egun historia naturala gisa ezagutzen dugun esparrura mugatua; idazleak adierazten duen bezala, "natur mundua, edo bizitza" barne hartu nahi ditu. Jorratzen dituen zientzien artean honakoak daude: astronomia, matematika, geografia, etnografia, antropologia, giza fisiologia, zoologia, botanika, nekazaritza, baratzezaintza, farmakologia, meatzaritza, mineralogia, eskultura, margolaritza eta harribitxiak.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Latinezko testua, foramtu elektronikoan, Perseus proiektuan. Empleando el rótulo activo "load", que se halla en la parte superior derecha, se obtiene ayuda en inglés con el vocabulario latino del texto.