Hititen inperioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hititen inperioa
Geografia
HiriburuaHattusas
40°1′11″N 34°36′55″E
KontinenteaAsia
Administrazioa
Gobernu-sistemamonarkia eta Teokrazia
Demografia
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
ErlijioaHititar mitologia
Historia
Sorrera data: K.a. XVII. mendea
Bestelako informazioa

Hititen inperioa edo Hatti, hititek Brontze Aroan sortutako inperioa da, Anatolian, Mesopotamia iparraldean eta Siria iparraldean zabaldu zena. Beste herri batzuen eragin sakona izan zuen, batez ere hurritena eta luwitena, azken hori indoeuroparra, bai eta hititak Anatoliara iritsi baino lehenago bertan zeuden herriena (Hatti herri ez indoeuroparrarena, adibidez), eta Mesopotamiako zibilizazio zaharragoena.

Inperioa K.a. 1600 eta K.a. 1200 bitartean egon zen bere gailurrean. Tamaina eta indarrari dagokienez, garai hartako egiptoar eta babiloniar inperioen parean egon ziren, eta beraz, Mediterraneoko Brontze Aroko estatu garrantzitsuenetakoa izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hititak, indoeuroparrak, Europa eta Asia artean dagoen Itsaso Beltzaz haratago dauden lurraldetik etorri zirela uste da. Lehendabizi, Erdialdeko Anatolian kokatu ziren. Hiriburua Hattusa zen, gaur egungo Turkiako erdialde-iparraldeko Bogazköy hiria.

Lehen erregeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hititen inperioa 1300. urte inguruan.

Hititen Erresuma zaharreko lehen erregeak, Hattusilis I.a esaterako (erregealdia: circa 1650 - circa 1620), Hititen kontrola sendotu eta zabaldu zuen Anatolia eta Siriako iparraldean. Hattusilis I.aren biloba, Mursilis I.a, Eufrates ibaian beherantz abiatu zen Babiloniaraino, eta han amorriteen dinastiari amaiera eman zion (c. K.a. 1590 ). Mursilisen heriotzaren ondoren, botere dinastikoko borroka bat lehertu zen, Telipinuk azkenean kontrola irabazi zuen artea, K.a. 1530 inguruan. "Telipinuren ediktua" esaten zaion dokumentuarekin, anarkiari amaiera eman eta segida erreen ondorengotza arautzen saiatu zen. Arrakastatsua izan zen, ondorengo belaunaldiek luzaroan jarraitu baitzioten arau horri.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Hittite | Definition, History, Achievements, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]