Luviarrak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Luvitak, luviarrak edo luvitarrak Anatoliako herri zahar bateko kideak ziren, indoeuropar familiako luvitera hizkuntzan hitz egiten zutenak. Brontze Aroan, luvitak Hititen inperioko biztanleriaren zati izan ziren, eta Kizzuwatna bezalako estatua gobernatzen zuten, besteak beste. Hititen Erresuma berriaren garaian, inperioan luvitera hizkuntza nagusitu zen komunikazio ofizialean. Burdin Aroaren hasieran, luvitera hiztunek zenbait estatu berri sortu zituzten Siriako iparraldean, historiografiak erresuma, edo estatu, luvitak, hitita-berriak, luvio-aramearrak edo sirio-hititak izenordainaz izendatzen dituenak. Luviarrak, neurri handi batean, beren hizkuntzagatik ezagutzen dira, luvitera, eta ez dago argi zenbateraino osatu zuten talde kultural edo politiko bateratu bat.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tarḫunz, luviten ekaitzaren jainkoa Alepoko Museo Nazionalean.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago adostasunik luviarren jatorriari buruz. Armenia[1], Iranen[1], Balkanetan eta Estepa pontikoan egon zela iradoki da.[2][3][4]

Ez dakigu nola iritsi zifren Anatoliara. Craig Melchert hizkuntzalariak iradoki zuen Demirci Hüyük kulturarekin zerikusia zutela, eta horrek esan nahi du Traziatik Anatolian sartu bide zirela K.a. 3000 inguruan.[5] Baina sinesgarriagoa da Aras ibaian zehar eta Cilicia zeharkatuz mendebalderantz eraman zituen migrazio-bide bat hartu izana. Modu horretan, aitzin-luvita haiek, Kura–Araxes[oh 1] kultura delakoa azkar hedatuko zuten.[6][7] Luviera hizkuntza Hititen eskualdea izan zena baina eremu geografiko zabalgoan hitz egin zela uste da.[8]

Tarteko Brontze Aroan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luvitak K.a. 2000. urtearen inguruan agertu ziren lehen aldiz erregistro historikoan, Kültepeko asiriar inperioaren merkataritza koloniako dokumentuetan, izen pertsonaletan eta mailegu-hitzetan. Kültepe koloniako (Kanesh eta Nesha izenak ere erabiltzen dira) dokumentazio hori K. a. 1950etik 1700era datatua dago, eta testu horien azterketak frogatzen du luvita eta Hititwera ordurako bi hizkuntza ezberdin zirela. Luvitak seguru asko Anatoliako hegoaldean eta mendebaldean bizi ziren, eta agian Purushandan zentro politikoa zuten. Une horretan Anatolian zeuden asiriar kolonoek eta asiriar merkatariek inolako bereizketarik gabe, nuwaʿum izenaz aipatzen dituzte bertakoak. Termino hori luviteratik eratorria dirudi.

Hititen garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hittite ondorengo garaiko estatua, Šuppiluliuma erregea irudikatzen duena, Pattin (Unqi) luvitar estatuko agintaria.

K.a. XVII. mendeko hititen Erresuma zaharraren garaiko legeek Palā eta Luwia eskualdeekin zerikusia zuten kasuak jasotzen dituzte. Hattusa eta Luwiaren arteko akordioei esker merkatariak eta lekualdatuak herrialde batetik bestera aldatu zirela dirudi.[9]

Hititen garaian, Kizzuwatnako erresuman beren luviteraren dialektoa zuen, Hattusan hitz egiten zena ez bezalakoa. Kizzuwatna Ziliziari hititek eta luvitek ematen zioten izena zen. Hititek K.a. XVI. mendean hartu zuten eremua, baina 1500. urtearen inguruan, eskualdea altxatu eta Kizzuwatnako erresuma bihurtu zen. Bertako agintariak "Errege Handi" titulua erabili zuen, agintari hitita bezala. Telipinu hitita erregeak itun bat adostu behar izan zuen Išputaḫšu erregearekin, eta haren ondorengoek ituna berritu egin zuten. Pilliya erregearenpean, Mitanni Kizzuwatnako basailu bihurtu zen. 1420. urtearen inguruan, Mitaniko Šunaššura erregeak Kizzuwatnaren kontrolari uko egin zion, eta aliantza bat egin zuen Tudhalia I. errege hititarekin.

Anatoliako mendebaldeko erresumek, hala nola Sehak, Arzawak eta Wilusak, luvitera hiztunen populazioak izan zuten hein batean bederen, nahiz eta gaur egungo ebidentziak zalantzak sortzen dituen.

Ekialdeko Institutuko Petra Goedegebuurek argudiatu du luvitera hitz egin zela Egeoko ekialdeko kostatik Melideraino (Malatya eskualdean) eta iparralderaino, Hititen Erresumaren garaian Alacahöyükeraino.[8]

Hititen ondorengo garaia. Luvio-armear printzerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hittite Inperioa (1180 BCE) kolapsatu ondoren, zenbait printzerri txiki garatu ziren Siriako iparraldean eta Anatoliako hego-mendebaldean. Anatoliaren hegoaldean, Tabal zegoen, seguruenik zenbait hiri-estatu txikiz osatutakoa, Zilizian Quwe zegoen, Siriako iparraldean Gurgum, Eufrates ibaian Melid, Kummuh, Carchemish eta (ibaiaren ekialdean) Masuwara; Orontes ibaian, berriz, UnqiTin eta Hamath.

Erresuma horietako printze eta merkatariek luviterazko hieroglifikoak erabiltzen zituzten inskripzioetan, ezagutzen den azkena, K.a. VIII. mendean idatzi zen. Bereziki garrantzitsua da Azatiwada printzearen Karetepeko idazkun elebiduna. Fenizieraz eta luviterazko hieroglifikoetan idatzita, hieroglifikoak itzultzeko aukera eman zuen. Turkiako Osmaniye probintzian dagoen Kaletepen aurkitu zelako eman zitzaion izen hori.

Estatu horiek suntsitu eta Inperio Neoasiriarrean (K.a. 911–605) sartu ziren K.a. IX. mendean.[10]

Luvitar eta Aramear (laranjaz) estatuak K.a. VIII. mendean

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kura-Aras kultura izen bereko ibaien artean garatu zen, egungo Armenia, Georgia, Azerbaijan eta Kaukason, III. milurtaan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Reich, David (2018), Who We Are and How We Got Here: Ancient DNA and the New Science of the Human Past, Knopf Doubleday Publishing Group
  2. Haak, Wolfgang; Lazaridis, Iosif; Patterson, Nick; Rohland, Nadin; Mallick, Swapan; Llamas, Bastien; Brandt, Guido; Nordenfelt, Susanne et al.. (10 February 2015). «Massive migration from the steppe is a source for Indo-European languages in Europe» bioRxiv 522 (7555): 207–211.  doi:10.1038/NATURE14317. OCLC .5048219 PMID 25731166. Bibcode2015Natur.522..207H..
  3. Allentoft, Morten E.; Sikora, Martin; Sjögren, Karl-Göran; Rasmussen, Simon; Rasmussen, Morten; Stenderup, Jesper; Damgaard, Peter B.; Schroeder, Hannes et al.. (2015). «Population genomics of Bronze Age Eurasia» Nature 522 (7555): 167–172.  doi:10.1038/nature14507. PMID 26062507. Bibcode2015Natur.522..167A..
  4. Mathieson, Iain; Lazaridis, Iosif; Rohland, Nadin; Mallick, Swapan; Llamas, Bastien; Pickrell, Joseph; Meller, Harald; Guerra, Manuel A. Rojo et al.. (14 March 2015). «Eight thousand years of natural selection in Europe» bioRxiv: 016477.  doi:10.1101/016477..
  5. H. Craig Melchert: The Luwians. Brill 2003, ISBN 90-04-13009-8, S. 23–26.
  6. Frangipane, Marcella. (2015). «Different types of multiethnic societies and different patterns of development and change in the prehistoric Near East» Proceedings of the National Academy of Sciences 112 (30): 9182–9189.  doi:10.1073/pnas.1419883112. OCLC .4522825 PMID 26015583. Bibcode2015PNAS..112.9182F..
  7. Geoffrey D. Summers, The Early Trans-Caucasian Culture in Iran: Perspectives and problems. Paléorient 2014 Volume 40 Numéro 2 pp. 155-168
  8. a b «Lecture by Petra Goedegebuure about "Anatolians on the Move" | Institute for the Study of Ancient Cultures» isac.uchicago.edu (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
  9. H. Craig Melchert: The Luwians. Brill 2003, ISBN 90-04-13009-8, pp. 28 f.
  10. Georges Roux – Ancient Iraq

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]