Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa
Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2011 |
Ezaugarriak | |
Kokapena | |
Lekua | Gasteiz |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
higagasteiz.wixsite.com… | |
Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa (HIGA) mundu osoko hizkuntza gutxituetako hiztun gazteak batzen dituen topaketa da. Gasteizen (Araba) izaten da. [1]
Askotariko soziolinguistika hariak jorratzen dira bertan: hizkuntza mailako aktibismoa, intersekzionalitatea, hizkuntza biziberritzeak, aldarrikapenak, ingurune digitalak, hizkuntza komunitateen arteko elementu komunak...[2]
UNESCOk Higa aukeratu du Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Hamarkada barruko ekitaldi ofizial gisa.[3]
Edizioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]I. edizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011n izan zen eta Bretainia, Korsika, Galizia, Katalunia, Valentzia, Mallorca eta Euskal Herriko hiztun gazteak elkartu zituen.
II. edizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018an 35 hizkuntza gutxituetako 75 gazteren parte hartzea izan zuen.[4]
III. edizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2021ean COVID-19ak eraginda, jardunaldien zati handi bat online egin behar izan zen.[5]
IV. edizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023ko uztailaren 17tik 21era bitartean izango da Gasteizen eta 75 gazte baino gehiago biltzeko asmoa du ekimenak.[6]
Bultzatzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antolatzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Beñat Garaio soziolinguista.
- Morgan Lincy Fercot bretoiera aktibista.
- Gasteizko udalaren Euskara eta Gazteria zerbitzuak.
Babesleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza Politika Sailburuordetza, Badalab, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Euskarabidea, Gipuzkoako Foru Aldundia.
Batzorde Akademikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaltzaindia, EHU, ELEBILAB ikerketa taldea, Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedra, Udako Ikastaroak, Soziolinguistika Klusterra, Rise Up.
Laguntzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garabide, YEN/JEV, NPLD, Global Voices, Etxepare Euskal Institutua.
Ekimen ofiziala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]UNESCOren Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Hamarkada, EHUko Udako Ikastaroak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Begiristain, Edurne. «Mundu osoko hizkuntza gutxituetako hiztun gazteak Gasteizen elkartuko dira» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
- ↑ «HIGA! - Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
- ↑ 75 lagunek 65 hizkuntza partekatu dituzte Gasteizen egiten ari diren HIGAren, hizkuntza gutxituetan hitz egiten duten gazteen topaketaren, IV. edizioan « Prentsa oharrak. (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
- ↑ «HIGA! hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketa antolatu dute» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
- ↑ «Sitio web del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz - Euskera - Campañas de promoción» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
- ↑ «Hizkuntza gutxituen hiriburu izango da Gasteiz uztailean, laugarrenez - Gasteiz» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).