Garabide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Garabide Elkartea gobernuz kanpoko erakunde bat da, lankidetzaren alorrean munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen dituena, euskararen esperientziatik abiatuta.[1]

Garabideren lana da, batetik, hizkuntza komunitate gutxituetako eragileekin lankidetza proiektuak hitzartu eta aurrera eramatea. Hizkuntza komunitate horietan dauden beharrak identifikatu ondoren euskararen esperientziatik ekarpena egiteko asmoz, zubi lana egiten du euskalgintzan dihardutenekin. Hau da, Garabidek euskalgintzaren eremuan bilatzen ditu behar horiei erantzuteko eragileak, eta, prozesuan, euskalgintzaren esperientzia erakusten eta zabaltzen du. Bestetik, Euskal Herrira begira aktibazio eta sentsibilizazio lana egiten du, gizarteko hainbat alorretan (hezkuntzan, herrigintzan, enpresetan...).[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   «Gure lana» Garabide.eus . Noiz kontsultatua: 2018-05-23 .