Sumeriera
Sumeriera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 0 |
Ofizialtasuna | Sumeria eta Akad |
Eskualdea | Mesopotamia |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza, hizkuntza eranskaria eta hizkuntza bakartua |
Kasu gramatikalak |
equative case (en) ![]() |
Alfabetoa | Idazkera kuneiformea |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 |
sux |
ISO 639-3 |
sux |
Glottolog |
sume1241 |
Sumeriera[1] (sumerieraz: 𒅴𒂠, EME.ĜIR15, "bertako hizkuntza") antzinako Sumerko hizkuntza izan zen, historiako hizkuntza idatzietan antzinakoena. Hizkuntza galdua izan zen, XIX. mendean asiriologoek idazkera kuneiformea deszifratu zuten arte.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gutxienez K.a. IV. milurtekotik aurrera hegoaldeko Mesopotamian mintzatzen zen. K.a. III. milurtekoan sumertarren eta akadiarren artean harreman kultural estuak sortu ziren, elebitasun zabala tartean[2]. Hori zela eta, sumeriera eta akadieraren artean elkarrekiko eragina nabarmena izan zen eta hizkuntzalariek biek sprachbund sortu zutela diote[2]. III. eta II. milurtekoetan zehar, basamortutik iritsitako herri semitikoek aginpidea eskuraturik, akadierak sumeriera ordeztu zuen eguneroko bizitzan[3] baina sumeriera oraindik hizkuntza sakratu, literario eta zientifiko gisa erabili zuten Mesopotamian I. mendera arte.
Aldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aldien arabera sumeriera mota zenbait bereizten dira:
- arkaikoa (K.a. 3100-2500), gaizki ezaguna oraino;
- klasikoa (K.a. 2500-2300);
- sumeriera berria (K.a. 2000. urtean amaitua).
Idazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Idazkera kuneiformez transkribatu zen lehen hizkuntza izan zen. Sumerierazko testu asko dago eta era askotakoak dira, hala pragmatikoak (juridikoak, administratiboak, merkataritza alorrekoak, irakaskuntzakoak) nola erlijiozkoak (erritualak, aztikeriak, himnoak, mitoak, kantu epikoak, atsotitzak…).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/5/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak. Euskaltzaindia Noiz kontsultatua: 2012-11-3.
- ↑ a b Deutscher, Guy. (2007). Syntactic Change in Akkadian: The Evolution of Sentential Complementation. Oxford University Press, 20–21 or. ISBN 9780199532223..
- ↑ Woods, C.. (2006). Bilingualism, Scribal Learning, and the Death of Sumerian. in: Margins of Writing, Origins of Culture. Chicago, 91-120 or..
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |