Hodei piroklastiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hodei piroklastikoa maldan behera Mayon mendian (Filipinak, 1984)

Hodei edo isuri piroklastikoa (grezieratik, πυρ, "su" + κλαστός, "hautsi") erupzio bolkaniko batzuen ondorio suntsigarria da, non gas eta arroka isuri laster eta beroa sumenditik irteten den. 700 km/h abiadura har dezake[1] eta 1000 Â°C-ko tenperatura. Hodeiak lurra jo eta maldan behera isurtzen da grabitatearen eraginez. Abiadura isuriaren dentsitatearen eta maldaren araberakoa da.

1902ko maiatzaren 8an, Martinikako Pelée sumenditik jalgitako hodei piroklastiko batek (frantsesez Nuée ardente, "hodei goria") Saint-Pierre hiria suntsitu zuen segungo gutxitan, eta 30.000 hildako eragin. Herculanum hiri erromatarraren suntsiketa hodei piroklastiko bati egozten zaio[2].

Zergatikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zergatiko ugari daude hodei piroklastikoak sor ditzakeenak:

  • Erupzio hodei baten lurreratzea (ad. Vesuviok suntsitutako Ponpeia, ikusi Plinio Gaztea). Pliniar motako erupzioan, jaurtitako materialak inguruko airea berotu eta nahasketa zurrunbilotsua, konbekzioz, kilometro ugari goratzen da. Jaurtitakoak nahikoa berotzeko ahalmena ez badu, erori eta sumendiaren maldetan behera jaisten da.
  • Grabitateak eragindako labazko kupularen erortzea (ad. Montserrat uharteko Soufrière sumendia)
  • Eztanda direkzionala sumendiaren zati bat erori edo lehertzen denean (ad. Saint Helens mendiaren erupzioa 1980an).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pyroclastic flows USGS
  2. (Ingelesez), Wilhelmina Mary Feemster Jashemski, Frederick Gustav Meyer, The natural history of Pompeii, 2002, Cambridge University Press, 528 or., ISBN 0-521-80054-4

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hodei piroklastiko Aldatu lotura Wikidatan