Hohenzollernbrücke

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hohenzollernbrücke
Hohenzollernbrücke Köln von oben.jpg
Kokapena
Herrialdea  Alemania
Alemaniako estatua  Ipar Renania-Westfalia
Eskualdea Kolonia
Hiria Kolonia
Koordenatuak 50° 56′ 29″ N, 6° 57′ 56″ E / 50.941388888889°N,6.9655555555556°E / 50.941388888889; 6.9655555555556Koordenatuak: 50° 56′ 29″ N, 6° 57′ 56″ E / 50.941388888889°N,6.9655555555556°E / 50.941388888889; 6.9655555555556
Historia eta erabilera
Jabea Deutsche Bundesbahn
Arkitektura
Arkitektoa Franz Heinrich Schwechten
Materiala(k) hormigoia eta altzairua
Luzera 409.19 m.
Gurutzatzen du Rhin
Arkurik luzeena 167,75 m
Ondarea

Hohenzollernbrücke Alemaniako Kolonia hiriko zubia da, 688 metroz Rhin ibaia zeharkatzen duena. Hiriko ospetsuena da, eta baita herrialde osoko ezagunenetakoa ere. Alboan Koloniako katedrala dauka. Köln Hauptbahnhof eta Köln Messe/Deutz tren geltokiak lotzen ditu, eta batez beste 1.220 tren igarotzen dira bertatik egunean[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1907-1911 bitartean eraiki zen, aurretik leku berean zegoen Dombrücke zubia eraitsi ondoren. Elkarren alboko hiru zatiz osaturik zegoen, eta lau trenbide eta errepide bat hartzen zituen. Bigarren Mundu Gerrako bonbardekek kalte arinak baino eragin ez bazioten ere, 1945eko martxoaren 6an Wehrmachtek suntsitu zuen, aliatuen iritsiera oztopatzeko. Gerra ostean berreraikia izan zen; 1948an ireki zen oinezkoentzat, eta 1959an amaitu ziren lanak[1]. Zubi zaharraren sarbideak eta dorreak, ordea, eraitsiak izan ziren. 1987an zaharberritu zen. Gaur egun, sei trenbide eta oinezkoentzako eta txirrindularientzako igarobideak ditu, baina errepiderik ez[2].

Zubiaren ikuspegi panoramikoa

Maiteminduen ohitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromako Milvio zubian bezala, 2008. urtetik aurrera maitemindu bikoteek zubiaren hesian giltzarrapoak zintzilikatzeko ohitura dute zubi honetan ere; milaka eta milaka giltzarrapo hauek ikusgai daude zubia igarotzen duen edozein oinezkoentzat.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Köln droht Bahnchaos, spiegel.de
  2. Hohenzollernbrücke, stadt-koeln.de
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hohenzollernbrücke Aldatu lotura Wikidatan