Holger Roed

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Holger Roed
Holger Roed by Budtz Müller.jpg
Bizitza
Jaiotza Kopenhage1846ko azaroaren 2a
Herrialdea  Danimarka
Heriotza Iselingen1874ko otsailaren 20a (27 urte)
Familia
Aita Jørgen Roed
Hezkuntza
Heziketa Danimarkako Arte Ederren Errege Akademia
Jarduerak
Jarduerak margolaria

Holger Peter Roed -Holger Roed izenarekin ezagunagoa- (Kopenhage, 1846ko azaroaren 2a1874ko otsailaren 20aDanimarkako margolaria izan zen. Aita Jørgen Roed margolaria zuen eta ama Emilie Mathilde. Margolaritzan etorkizun oparoa izateko gaitasuna izan zuen baina 27 urterekin zendu zen.

Roed etxeko kultura giroan hazi zen, bere arreba Helena Nyblom-rekin batera.

1861 urtean ikasketak Danimarkako Errege Arte Akademian (Det Kongelige Danske Kunstakademi) hasi zituen. 1864 urtean zilarrezko saria irabazi zuen eta 1866 urtean ikasketak burutu. 1868 urtean  Seme iriolea "Den fortabte Søn"  margolanarekin urrezko domina irabazi zuen baita 1870 urtean Uholde baten irudia  "Optrin af Syndfloden" margolanarekin ere, biak hala biak egun Akademiako bilduman ikusgai.

Akademiak emandako beka bati esker, 1870-1872 urte bitartean, Italiara joan egin zen (Erroma eta Napoli). Bidaiaren bukaeran, gaixo jarri eta etxera itzuli zen. Osasuna indartzeko asmotan mendialdean egonaldi bat igaro zuen baina 1874 urteko otsailaren 20an zendu zen, Vordingborg inguruko Iselingen sabeleko hantura batek jota. 

Eskolan egindako margolanez gain, bere bizitza laburrean, ondoko margo aipagarri hauek egin zituen:  "Udsigt fra Knippelsbro" (" Knippelsbro zubiko ikuspegia"), "Portræt af en ung Musiker" ("Musikari gazte baten erretratua") eta "Et Jagtparti" ("Ehiza irudia"), azken hau bere aitak amaitu izan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]