Helena Nyblom

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Helena Nyblom
Swedish author Helena Nyblom (1843-1926).JPG
Bizitza
Jaiotza Kopenhage1843ko abenduaren 7a
Herrialdea  Suedia
Heriotza Engelbrekt (en) Itzuli1926ko urriaren 9a (82 urte)
Hobiratze lekua Uppsalako hilerri zaharra
Familia
Aita Jørgen Roed
Ezkontidea(k) Carl Rupert Nyblom (en) Itzuli  (1864ko irailaren 15a -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak suediera
Jarduerak
Jarduerak idazlea, haur literatura idazlea, poeta, autobiografialaria, marrazkilaria eta margolaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa

Helena Nyblom (Kopenhage, 1843ko abenduaren 7aStockholm, 1926ko urriaren 9a) suediar idazlea izan zen, batik-bat haurrentzako ipuinen egilea. Bere lanik ezagunena ziurrenik Swan-en Jantzia da.[1][2] 

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kopenhagen, Danimarkan jaioa. Aita Jørgen Roed margolaria izaki eta anaia Holger Roed margolaria ere. 1864 suediako akademiako Carl Rupert Nyblomenkin ezkondu zen, Uppsala Unibertsitateko irakaslea bera.

Helenak hasiera batean poemak eta ipuin laburrak idazten zituen. Ipuinak, danieraz idatziak, senarrak suedierara itzultzen zituen eta lehendabiziko aldiz  Ny Illustrerad Tidskrift aldizkarian argitaratuak izan ziren; ondorengo urteetan, 1875 urtetik 1881 urtera, lau liburuki izatera igaro ziren. Helenak ez zuen ipuinak gehiegi lantzen, sei seme-alaba zituen eta diru beharra zuten. Poemak ordea, gehiago landu eta geroago Emil Sjögrenek musika jarri zien. Lehen poema bilduma, danieraz idatziak, 1881 urtean argitaratua izan zen eta Danimarkan gain, Suedian ere arrakasta izan zuten; izan ere, Carl Snoilsky poetak poema horiek goretsi zituen. .

1897 urtean, 54 urte zituela, maitagarrien ipuinak argitaratu zituen. Guztira 80 bat maitagarrien ipuin argitaratu zituen, zeintzuetan Suediako folklorea, antzinako mitoak eta erromantiko elementuak nahasten baitzituen. Argitaratutako ipuin asko, emakumeen aldeko mezuak zituzten.  

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helena Nyblom Uppsala Hilerri Zaharrean lurperatuta dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Helena Nyblom at runeberg.org
  2. Juan Bauer at www.bpib.com