Dabid II.a Eskoziakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dabid II.a Eskoziakoa
David II of Scotland by Sylvester Harding 1797.jpg
Eskoziako erregea

1329-06-07 - 1371-02-22
Roberto I.a Eskoziakoa - Roberto II.a Estuardo
Bizitza
Jaiotza Dunfermlineko jauregia1324ko martxoaren  5a
Herrialdea  Eskoziako Erresuma
Heriotza Edinburgheko gaztelua1371ko otsailaren  22a (46 urte)
Hobiratze lekua Holyrood abadia
Familia
Aita Roberto I.a Eskoziakoa
Ama Elizabeth de Burgh
Ezkontidea(k) Joan of The Tower Itzuli
Margaret Drummond, Queen of Scotland Itzuli
Anai-arrebak
Leinua Bruce etxea
Jarduerak
Jarduerak monarka
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Eskoziako Independentzia Gerrak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna

Dabid II.a Eskoziakoa edo Dabid the Bruce (Eskoziako gaeleraz: Dàibhidh Bruis), (Dunfermlineko jauregia, Eskozia, 1325eko ekainaren 7a - Edinburgheko gaztelua, Eskozia, 1371ko otsailaren 22a) Eskoziako Erresumako errege bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roberto the Bruceren seme zaharrena izan zen. Hiru urte zituela ama hil zitzaion, lau urte zituela Eduardo II.a Ingalaterrakoaren Joana alabarekin ezkondu zuten eta bost urterekin Roberto aita hil zenean errege bihurtu zen. Dabid eta bere emazte Joana 1331eko azaroaren 24an koroatu zuten Sconen.

Dabid adin txikikoa zenez Thomas Randolph, Morayko 1. Earla izan zen Eskoziako zaindari, baina 1332an hau hil zen eta hurrengo hautaturikoak borrokan hilak edo preso hartuak izan ziren. 1333an Halidon Hilleko borrokan eskoziarrak galtzaile atera ziren eta Dabid eta bere emaztea Frantziara erbesteratuak izan ziren. 1295ko Auld Alliance itunari esker Filipe VI.a Frantziakoak bere lurraldean hartu zituen. Bitartean Eskozian Dabid II.aren aldekoek agintea berreskuratu zuten eta 1341eko ekainaren 2an Eskoziara itzuli zen.

Frantzia Ingalaterrarekin gerran zegoen eta aliantzari loturik Dabidek 1346an Ingalaterra inbaditu zuen iparraldetik. Hasieran kanpaina arrakastatsua izan zen baina 1346ko urriaren 17an Neville's Cross-eko borrokan ingelesek Dabid II.a zauritu eta preso sartu zuten Londresko dorrea. Ez zen preso ofiziala ordea eta Odiham gaztelura aldatu zuten familia guztia. Baina hamaika urtez Ingalaterran bizi behar izan zuen. 1357ko urriaren 3an Eskoziako nobleek 10 urtetan 100.000 marko ordaintzeko promesa egin eta aske gelditu zen Dabid. 1357ko azaroaren 6an berretsi zuten errege Sconen. Hainbat urte pasa ondoren ezinezkoa izan zen guztia ordaintzea eta Eduardo III.ak Eskozia eskatu zuen ordainetan. Eskoziako parlamentuak ez zuen onartu eta Lionel, Clarenceko Dukea proposatu zuten erregetarako. azkenean ez zen erabakirik hartu.

Ordutik aurrera Eskoziako nobleekin istilu ugari izan zituen eta Dabidek zorrotz jokatu zuen haiekin, Ingalaterrarekiko bakea zuela helburu.

1364ko otsailaren 20an Margarita Drummondekoarekin ezkondu zen baina haurrik ez zutela eta, 1370an dibortziatu egin zen. Margaritak Aita Santuaren babesa bilatu zuen Avignonen dibortzioa bertan behera uzteko baina erantzuna iritsi aurretik 1371ean Dabid II.a hil egin zen bat-batean ondorengorik utzi gabe. Bruce etxeko azken gizona izanik urruneko ahaidea zen Estuardo etxeko Roberto II.a bihurtu zen errege berri.


Aurrekoa
Roberto I.a Eskoziakoa
Eskoziako Erresumako erregea
13291371
Ondorengoa
Roberto II.a Eskoziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dabid II.a Eskoziakoa Aldatu lotura Wikidatan