Hradištkoko kontzentrazio esparrua

Koordenatuak: 49°52′00″N 14°25′00″E / 49.866699°N 14.4167°E / 49.866699; 14.4167
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hradisko kontzentrazio-esparrua» orritik birbideratua)
Hradištkoko kontzentrazio esparrua
Kokapena
Herrialdea Txekia
Eskualdea Erdialdeko Bohemiako eskualdea
BarrutiaPrague-West District
Txekiar Errepublikako udalerriaHradištko
Core municipal part with the same name as the municipality in the Czech RepublicQ56415574
Koordenatuak49°52′00″N 14°25′00″E / 49.866699°N 14.4167°E / 49.866699; 14.4167
Map

Hradištkoko kontzentrazio esparrua (edo Hradištko-Beneschau; Hradischko idazkeraz aurki daiteke, ) Txekian kokatuta zegoen, Hradištko herri barrutian, Praga hiriburutik 20 km inguru hegoaldera. Izatez, Flossenbürgeko kontzentrazio esparru nagusiaren kommando bat zen, hau da, atxilotuak lanera behartzen zituzten esparru autonomo bat.[1] Schutzstaffel talde paramilitarraren gazteen entrenamendu eremuaren barruan zegoen.

Bizi baldintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontzentrazio esparru hau ez zen zuzenean erailketa eremu bat, baina atxilotuak lan gogorrak egitera behartuta zeudenez, osasun eta elikadura egoera ezin tamalgarriagoan, eta zaintzaileen etengabeko tratu txarren mende, bizi baldintzak oso latzak ziren.[2]

Lan jardunaldiak, 10-12 ordu irauten zuen egunean, eta, bereziki, atxilotuei ematen zieten jana ez zen, urrunetik ere, nahikoa halako langintza burutzeko; Buchenwaldeko kontzentrazio esparruan baino are urriagoa zela aipatzen da.[3][4]

Hilketa arbitrarioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1945eko apirilean, Bigarren Mundu Gerra amaitu baino aste batzuk lehenago, 150 preso baino gehiago hil zituzten Hradištkoko esparruan.[5][6]

Kontzentrazio esparrutik bizirik ateratzea lortu zuten lekukoen arabera, SSko kide gazte iritsi berriak izan ziren hiltzaileak:

« Apirileko goiz batean, gazte hitleriar andana bat ikusi genuen iristen. Fusilak arrastaka zekartzaten, astunegiak, handiegiak ziren mutiko haientzat. Gaztetxo itsu haiek tankeen aurkako lubakiak egitera behartu gintuzten. (...) Bat-batean, lurrean etzateko agintzen ziguten. Tiro mordo bat botatzen zuten. (...) Hildakoak gurdi batean kargatuta eramaten zituzten errausketa labera. (...) Hiru egun iraun zuen, apirilaren 9, 10 eta 11n; gero, kanpalekuko komandanteak sarraskia geldiarazi zien. »

—Yves Tanné[7]


Egun haietan Hradištkoko esparruan eraildakoen artean zegoen Angel Lekuona busturiarra; 1945eko apirilaren 9an hil zuten.[8]

Oroimena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errautsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hradištkoko esparruaren planoa (1945)

2021ean, Hradištkoko kontzentrazio esparruaren memoria bizirik irauteko ekimen bat antolatu zuen ikerlari talde batek, bertan eraildako zenbait presoren errautsak aurkitu baitzituen.[9][10] Zehazki, Hradištkon 1945eko apirilaren 9tik 11ra eraildako preso hauen errautsak aurkitu zituen:

Deportatu hauen errausketa ziurtagiria lortu zuten Pragako Strašnice erraustegian, errautsak isilpean gorde baitzituzten erraustegiko arduradunek.[9]

Ekitaldia Pragan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pragako Strašnice erraustegia egondako lekuan, omenezko ekitaldi bat egin zen, 2022ko apirilaren 11n, Hradištkoko esparrura deportatutakoen oroimena gordetzeko lantaldeak bultzatuta.

Ekitaldian egon zen, besteak beste. Eva Suchá, František Suchý erraustegiko arduradunaren alarguna.[11][12] Hurrengo egunean, apirilaren 12an, deportatuen familiartekoak lore eskaintza bat egin zieten Hradištkon, bertan hildako deportatuei.[13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) «Le travail dans les camps nazis» web.archive.org 2023-06-02 (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  2. «Forced Labor in Concentration Camp Subcamps on the Territory of the Czech Republic - Institut Terezinske iniciativy» web.archive.org 2021-10-02 (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  3. (Frantsesez) «Tant de mauvaises choses se passaient à Flossenbürg | Mémoires des déportations 1939 - 1945» memoiresdesdeportations.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  4. «Hradischko | KZ-Gedenkstätte Flossenbürg» www.gedenkstaette-flossenbuerg.de (Noiz kontsultatua: 2021-12-23).
  5. (Gaztelaniaz) Egia, Unai. (2021-20-12). «107) Tres dias de sangre en Hradischko - artículo de prensa 28/08/1971» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  6. (Ingelesez) «Memorial Archives > Database Places - Hradischko Subcamp, Flossenbürg Concentration Camp» memorial-archives.international (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  7. (Frantsesez) Ropars, Danielle. (2005). «La rafle du 26 décembre 1943» Morlaix : Tu-pe-tu ISBN 978-2952257718. (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  8. «Terezín Memorial» www.pamatnik-terezin.cz (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  9. a b (Gaztelaniaz) Egia, Unai. (2021-08-21). «96) Julius Mlčoch - Administrador de los cementerios de Praga.» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  10. (Gaztelaniaz) «Memo Hradischko 1945» www.webarchive.rog (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).
  11. Etxenausia, Unai. «Anjel Lekuona omendu dute Pragan, 1945ean naziek fusilatu zuten busturiarra» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  12. «Naziek tiroz hildako Angel Lekuona gudaria omendu dute Pragan» EITB 2022-04-11 (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  13. (Katalanez) Garcia, Paola. (2022-04-08). «Praga homenatja el figuerenc Enric Moner i cinc espanyols més assassinats al camp de concentració de Hradištko» Empordà (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]