Hugh Latimer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hugh Latimer

Anglican Bishop of Worcester (en) Itzuli


apezpiku

Bizitza
JaiotzaThurcaston (en) Itzuli, 1485
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
Talde etnikoaIngelesa
HeriotzaOxford1555eko urriaren 16a (69/70 urte)
Heriotza modua: sutan errea
Hezkuntza
HeziketaPeterhouse
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakapaiza, teologoa eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

Find a Grave: 6141267 Edit the value on Wikidata

Hugh Latimer (Thurcaston, Leicestershire, c.1487 - Oxford, 1555eko urriaren 16a) Ingalaterrako teologoa eta prelatua izan zen. Ingalaterrako erreformazale handienetakoa izan zen eta eragin sakonagoa izan zuen Ingalaterrako gizarte-maila guztietan erlijio-erreformak, haren predikuei esker. Cambridgeko Unibertsitatean ikasi zuen eta 1510ean apaiz egin zen. Eliza katolikoaren alde egon zen hasieran, baina 1525etik aurrera protestantismoaren aldekoekin bat egin zuen. Henrike VIII.a erregearen babesa jaso zuen, haren alde agertu baitzen Katalina Aragoikoarekiko ezkontza hausteko auzian (1533) eta, Thomas Cromwell bikario nagusiaren arartekotzaren bitartez, Worcesterko apezpiku izendatu zuten. Gizarte-mailako injustizia eta praktika katoliko batzuen aurka borrokatu zen suharki, baina ez zuen Sei Artikuluen akta anglikanoa izenpetu nahi izan eta 1539an apezpikutzatik kendu zuten. Heretiko zelako salaketapean, Londresko dorrean itxi zuten ondoko urteetan. Eduardo VI.a errege hautatu zutenean aske utzi zuten eta Ingalaterrako erreformako buruzagi nagusi izan zen. Maria Tudorren garaian berriro katolizismoa ezarri zelarik, preso hartu eta erreta hiltzera kondenatu zuten Nicholas Ridleyrekin batean. Oxforden erre zuten eta haren martiri ospea berehala zabaldu zen Ingalaterra osoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hugh Latimer Aldatu lotura Wikidatan