Hugo Kołłątaj
Itxura
Hugo Kołłątaj (Dederkały Wielkie, Volinia, Polonia, 1750 – Varsovia, Polonia, 1812) politikaria eta polonierazko idazlea eta Erromatar Eliza Katolikoko apaiza izan zen.
Krakovian, Vienan eta Erroman ikasketak egin ondoren, Krakoviako Unibertsitateko erretore izendatu zuten. Jakobinismoaren eta garapenaren aldeko zen; 1790. urteko konstituzioa idatzi zutenetako bat izan zen Kollataj. Historiari eta politikari buruzko obrak eman zituen argitara nagusiki: Poloniako herriaren eskubide politikoak (1790) eta 1791ko maiatzaren 3ko konstituzioaren onarpenaren eta suntsipenaren inguruan (1793).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hugo Kołłątaj ![]() |