Lituaniako Dukerri Handia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lituaniako Dukerri Handia
Didi Kunigiste Letuvos (lituaniera)
Wielkie Księstwo Litewskie (poloniera)
Великое князство Литовъское (erruteniera)
1236 – 1795
Oinordetzako monarkia (1230-1572)
Hautapenezko monarkia (1572-1795)
Errusiako bandera

Errusiako armarria

Grand Duchy of Lithuania 1430.png
Lituaniako Dukerri Handia bere hedadura handienean, XV. mendean, gaur eguneko mugen gainean
Geografia
Hiriburuak Voruta (hipotekikoki) (XIII. mendea)
Kernavė (1279 ondoren – 1321 aurretik)
Trakai (1321–1323)
Vilnius (1323–1795)
Biztanleria 1260 est. 400.000
1430 est. 2.500.000
1572 est. 1.710.000
1791 est. 2.500.000
1793 est. 1.800.000
Azalera 1260: 200,000 km²
1430: 930,000 km²
1572: 320,000 km²
1791: 250,000 km²
1793: 132,000 km² km²
Kultura
Hizkuntza(k) Lituaniera, Erruteniera, Poloniera, Latina, Alemana
Erlijioa Paganismo, Eliza ortodoxoa, Eliza katolikoa
Historia
Aurrekoa
Yarthewise.png Kieveko Rusa
Ondorengoak
Prusiako Erresuma Flag of Prussia (1892-1918).svg
Errusiar Inperioa Flag of Russia.svg

Lituaniako Dukerri Handia XIII. mendea eta 1795 artean existituriko estatu europara izan zen. Lituaniarrek sortua, dukerri handiak laster hedatu eta Kieveko Rusa zenaren hainbat lur bereganatu zituen, gaur eguneko Bielorrusia eta Polonia, Ukraina eta Errusiako zatiak kontrolatzeraino. Bere hedadura goienean, Europako estaturik handiena zen[1]. Etnia eta erlijo anitzeko estatua izan zen, askotariko hizkuntza erlijio eta kulturak izanik.

Lituaniar lurraldeen egonkortzea XII. mende amaieran hasi zen. Mindaugas, Dukerri Handiko lehen agintaria, Lituaniako Erresumako errege katoliko izendatu zuten 1253an. Estatu nagusiki paganoa zena Iparraldeko Gurutzadetako jomuga izan zen, eta Teutondar Ordena eta Livoniar Ordenaren eskutik. Erlijo eta etnia anitzeko estatua Gediminasen erregetzaren amaieran hasi zen, eta bere seme Algirdasen eskutik hedatu zen gehiago. Algirdas-en oinordekoak, Jogailak Krewoko batasuna sinatu zuen 1386an, Lituaniako Dukerri Handiaren bi aldaketa nagusiak ekarriz: katolizismora konbertsioa eta Poloniako Erresumarekin batasun dinastikoa[2].

Vytautas Handiaren erregetzak markatu zueen Dukerri Handiaren hedadura maximoa eta Teutondar Ordenaren porrota Grunwaldeko guduan, 1410an. Vytautas-en heriotza eta gero, Lituania eta Poloniako Erresumaren arteko erlazioak gaiztotu eta batasuna haustear egon zen. Baina Moskuko Dukerri Handiaren aurkako gudek batasuna bere horretan mantentzera behartu zuten.

Ondoren, 1569ko Lublineko batasunak, estatu berri bati eman zion hasiera, Bi Nazioen Errepublikari. Federazio honetan, Lituaniako Dukerri Handiak bere berezitasun politikoa mantendu eta gobernu, lege, armada eta altxortegi propioak izan zituen[3]. Federazio hau 1791n desegin zen eta estatu bakar batean ezarriko ziren bi nazioak, monarka eta parlamentu bakarrarekin. 1792an ordea, Errusiar Inperioak federazioa inbaditu eta inguruko estatuen artean banatu zuen, hiri nagusiak Kraków, Varsovia eta Vilnius zituen estatu txikiago batek mantendu zuelarik bakarrik -izenez- independentzia. Kościuszkoren Matxinada eta gero, Polonia osoa Errusiar Inperioa, Prusiako Erresuma eta Habsburgotarren monarkiaren artean banatu zuten 1795ean, Lituaniako Dukerri Handiari amaiera emanez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. R. Bideleux. A History of Eastern Europe: Crisis and Change. Routledge, 1998. 122 or.
  2. N. Davies. Europe: A History. Oxford, 1996, 392. or.
  3. D. Stone. The Polish-Lithuanian state: 1386-1795. University of Washington Press, 2001, 63. or.