Humpy Koneru

Wikipedia, Entziklopedia askea
Humpy Koneru

Bizitza
JaiotzaVijayawada1987ko martxoaren 31 (37 urte)
Herrialdea India
Lehen hizkuntzaTelugua
Familia
AitaKoneru Ashok
Hezkuntza
HizkuntzakTelugua
Jarduerak
Jarduerakxakelaria
Jasotako sariak

Humpy Koneru (Vijayawada, Andhra Pradesh, 1987ko martxoaren 31- ) xake-jokalari indiarra da.

Jokalari onenen FIDEren zerrendan (2008ko uztailean argitaratua), bigarren postuan dago, 2622ko punturekin, eta ELO 2600 puntuak gainditzen dituen bigarren emakumea da.

2001ean, emakume gazteen munduko xake-txapelketa irabazi zuen. 2002an munduko errekorra ezarri zen, 15 urte, hilabete bat eta 27 egun zituela Maisu Handiaren titulua lortu zuen emakumerik gazteena bihurtu baitzen.

2006an Emakumezkoen Munduko Txapelketan parte hartu zuen, eta bigarren txandan kanporatu zuten. 2008an ere parte hartu zuen txapelketa horretan, baina, irabazteko hautagai irmoa izan arren, finalerdietan kanporatu zuen Hou Yifan txinak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]