Nazioarteko Xake Federakuntza
Nazioarteko Xake Federakuntza | |
---|---|
![]() | |
Gens Una Sumus | |
Datuak | |
Izen laburra | FIDE, ФИДЕ, ФИДЕ, ФИДЕ, ФИДЕ, ФИДЕ, ФІДЕ, ფიდე, פיד״ה, 国际棋联, 國際棋聯, ՖԻԴԵ, فیده, ফিদে eta ഫിഡെ |
Mota | nazioarteko kirol-federazioa eta chess federation (en) ![]() |
Herrialdea | Suitza |
Jarduera | |
Kidetza | Global Association of International Sports Federations (en) ![]() ![]() |
Honen parte | International Mind Sports Association (en) ![]() |
Agintea | |
Lehendakaria | Arkadi Dvorkovitx |
Egoitza nagusi | |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1924ko uztailaren 20a |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Nazioarteko Xake Federakuntza (edo FIDE frantsezezko Federation International des Echecs izenaren laburduratik), xakea nazioartean biltzen eta ordezkatzen duen elkartea da.
1924ko uztailaren 20an Parisen (Frantzia) sortu zen eta bere lema "Gens una sumus" da (latinez "familia bat gara").
Egoitza ofiziala Lausanan (Suitza), baina egoitza operatiboa Atenasen (Grezia) du. Gainera Elistan (Kalmukia, Errusia) duen bulegotik federazioaren elo sistema eta nazioarteko xake tituluen erregistroaren kudeaketa egiten du.
Munduko xake Txapelketa antolatzen du.
Xake Olimpiadak 1927tik FIDEk antolatu duen taldekako txapelketa garrantzitsuena dira, bi urtean behin.
Afiliatutako herrialde bakoitzeko federazioak sei jokalariz osatutako talde bat aurkez dezake (lau dira titularrak) eta haiek saritzen dituzten urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak lortu ahal izango dituzte, bakarka zein taldeka.
Olimpiar Joko Irekiez gain (bi sexuetako xake jokalariez osatu daitezke taldeak), 1957tik emakumeentzako gordetakoak ere antolatzen ditu.
FIDEko presidenteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alexander Rueb (1924-1939) / (1946-1949)
Herbehereak
- Augusto de Muro [1] (1939-1946)
Argentina
- Folke Rogard (1949-1970)
Suedia
- Max Euwe (1970-1978)
Herbehereak
- Fridik Olafsson (1978-1982)
Islandia
- Florencio Campomanes (1982-1995)
Filipinak
- Kirzan Ilyumzhinov (1995-2018)
Errusia
- Arkady Dvorkovich (2018-2026)
Errusia