Hunspell
Itxura
Hunspell | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2003 |
Azken bertsioa | 1.7.2 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | C++ |
Irakur dezake | Linux eta MacOS X |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU Library General Public License, version 2.0 (en) eta Mozilla Public License, version 1.1 (en) |
Deskribapena | |
Oinarritua | MySpell (en) |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Red Hat eta FLOSS contributor (en) |
hunspell.github.io | |
Iturri-kodea | https://github.com/hunspell/hunspell |
Hunspell ortografia egiaztatzailea eta morfologia aztertzailea da, egitura morfologiko aberatsak eta karaktere sorta konplexuak erabiltzen dituzten hizkuntzentzako bereziki garatutakoa. Hasiera batean hungarierarentzako garatu zen software hau. Software librea da, GPL / LGPL / MPL lizentzia hirukoitzarekin argitaratzen delarik.
Hunspell MySpell softwarean oinarrituta dago, eta azken honek erabiltzen dituen hiztegiekin bateragarria da. MySpellek 8 biteko ASCII karaktere sortak erabiltzen ditu, eta Hunspell, ordea, UTF-8 Unicode bezala kodetutako hiztegiak erabiltzeko gai da.
Hurrengo software paketeek Hunspell darabilte:
- OpenOffice.org, bulegotika-suite plataforma-anitza (2006ko martxoaren 8ko 2.0.2 bertsiotik aurrera).
- Mozillaren Thunderbird / Firefox (3. bertsiotik aurrera) eta SeaMonkey (2. bertsiotik aurrera).
- WinShell, Windowserako TeX / LaTeX garapen tresna.
- Yudit, X Windows Sistemarako Unicode testu editorea.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Hunspellen webgunea
- (Ingelesez) Hunspellekin erabiltzeko hiztegiak