Huron (aintzira)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Huron
Lake Huron (ingelesez)
Lake Huron.jpg

Huron Lakua Arch Rocketik ikusita.

Great Lakes Lake Huron.png
Kokalekua Kanada
AEB
Garaiera 176 m
Zabalera 245 km
Luzera 332 km
Bataz besteko sakonera 59 m
Gehienezko sakonera 229 m
Arroa 59.596 km²
Ertzaren luzera 6.157 km
Betebidea St. Marys ibaia
Hustubidea St. Clair ibaia
Uharteak Manitoulin Uhartea
Hiriak Bay City (Michigan)
Alpena (Michigan)
Cheboygan (Michigan)
St. Ignace (Michigan)
Port Huron (Michigan)
Goderich (Ontario)
Sarnia (Ontario)

Huron[1] Amerikako Aintzira Handietako bat da. Mendebaldean, Ameriketako Estatu Batuetako Michigan estatua du, eta ekialdean Kanadako Ontario probintzia.

Mackinaceko kanalak Huron eta Michigan aintzirak lotzen ditu, biak maila berean izaki. Geologikoki eta hidrologikoki ur multzo bera dira, horrexegatik batzuetan Michigan-Huron aintzira deritze.

Ur gezako laku batean dagoen uharterik handiena Manitoulin uhartea da eta Huron aintzira dago, 2.766 kilometro karraturekin. Eta uharte hartan dago Manitou aintzira, ur gezako aintzira baten barruko uharte batean dagoen aintzirarik handiena.

Frantziako lehendabiziko esploratzaileek, ondoko beste aintzira handiei buruz ezer ez zekitenez, La Mer Douce izena jarri zioten, ur gezako itsasoa. 1656ko mapa batean Karegnondi izena zuen. Baina bere inguruko eskualdean huron etniakoak bizi zirenez, azkenean, geroztiko mapa guztietan Lac des Hurons edo Huronen aintzira zeritzoten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikako Aintzira Handiak


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Huron (aintzira)

Koordenatuak: 44°48′N 82°24′W / 44.8°N 82.4°W / 44.8; -82.4