Hyundai Motor Company

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hyundai Motor Company
Hyundai Motor Company logo.svg
Datuak
Motaautomobile manufacturer (en) Itzuli, erakundea eta konpainia
Jarduera sektoreaautomobilgintza
HerrialdeaHego Korea
Jarduera
KidetzaOpen Automotive Alliance (en) Itzuli eta Linux Fundazioa
Eskumendekoak
Ekoizpena
Agintea
Zuzendari exekutiboaChung Eui-sun (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formakapital irekiko enpresa
JabeaHyundai Mobis (en) Itzuli, Chung Mong-koo (en) Itzuli, National Pension Service (en) Itzuli eta Chung Eui-sun (en) Itzuli
Zeren jabe
Balore-burtsaKorea Exchange (en) Itzuli, Londresko burtsa eta NASDAQ
Historia
Sorrera1967
Sortzailea
SorlekuaSeul
webgune ofiziala
Facebook: Hyundai Twitter: Hyundai Instagram: hyundai_worldwide Youtube: UC5f97D60yHa7UE9rFfbej8g Edit the value on Wikidata

Hyundai Motor Company Hego Koreako Hyundai empresa multzoaren adar ezagunena da, 1967an sortua eta automobilak egiten dituena. Hyundai berezko markaz gain, enpresak Kia automobileen %33.88 dauka eta beste bi marka ere ekoizten ditu, Genesis Motor luxuzko autoen filiala eta Ioniq ibilgailu elektrikoen azpimarka barne.[1][2][3][4] Hiru marka horiek azpimultzo bat osatzen dute Hyundai Motor Group izen pixkat desberdinarekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chung Ju Yung-ek Hyundai taldearen muina fundatu zuen 1947an. Hyundai Motor Company adarra 1967an sortu zen, eta enpresaren lehen modeloa, Cortina, 1968an egin zuten Ford Motor Companyrekin elkarlanean. Hyundaik bere auto propioa garatu nahi zuenean, George Turnbull kontratatu zuten 1974an, British Leyland-eko Austin Morrisen zuzendari kudeatzaile ohia. Beste bost auto-ingeniari britainiar ere kontratatu zituen.[5][6][7][8] Haien laguntzarekin, 1975ean, Pony, Hego Koreako lehen berezko autoa sortu zen, Giorgio Giugiaroren ItalDesign enpresaren estetikarekin eta Japoniako Mitsubishi Motorsek utzitako teknologiarekin.

Esportazioak Ekuadorrera hasi ziren hurrengo urtean eta, handik gutxira, Beneluxeko herrialdeetara. Hyundai Erresuma Batuko merkatuan sartu zen 1982an, eta 2.993 auto saldu zituen lehen urtean.[9]

Hyundaik automobilak egiteko munduko instalaziorik handiena du, Ulsanen (Hego Korea), eta 1,6 milioi unitate ekoizten ditu urtean.[10] Enpresak 75.000 langile inguru ditu mundu osoan. Hyundai ibilgailuak 193 herrialdetan saltzen dira, 5.000 kontzesionario eta erakusketa-aretoen bidez.[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Shareholders. .
  2. Kim, Sohee. Hyundai launches Genesis premium car brand in bid to end profit skid. .
  3. Halvorson, Bengt. Hyundai reboots Ioniq as en EV brand, starting with Ioniq 5 crossover in fall 2021. .
  4. Eisenstein, Paul. Hyundai Launches New Ioniq EV Brand: Sub-brand will feature three all-electric models by 2024.. .
  5. The Times (1974-07-09)
  6. The Sunday Times 'Business News' (1974-07-14)
  7. Motor Report International (1974-07-18)
  8. The Engineer (1975-01-30)
  9. Fisher, Brian. Lotus, R-R & Co. .
  10. Taylor III, Alex. Hyundai smokes the competition. .
  11. Hyundai ships 10 millionth car overseas. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]