Kia Motors

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kia Motors
The Kia Oval logo.png
Datuak
Mota negozioa, automobil marka eta enpresa
Industria automobilgintza
Herrialdea Hego Korea
Jarduera
Ekoizpena
Gobernantza
Egoitza Seul
Forma juridikoa kapital irekiko enpresa
Jabea Hyundai Motor Company (en) Itzuli
Zeren jabe
Historia
Sorrera 1944ko abenduaren 21a
Sorrera lekua Seul

kia.com


Facebook icon 192.pngTwitter Logo.pngYoutube-variation.pngInstagram logo 2016.svg

Kia Motors (기아자동차 주식회사) Hego Koreako bigarren automobil-fabrikatzaile handiena da; egoitza nagusia Seulen daukate. Kia gaur egun Hyundai Motor Companyarena da nagusiki (mundu osoko laugarren fabrikatzaile handiena), eta Ford konpainiarako automobil modelo arrakastatsuak ekoiztu izan dituzte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, Kia altzairuzko tutuak eta bizikleta zatiak eskuz egiten hasi zen. 1951. urtean bizikletak osorik ekoizten hasi ziren, eta ekoizpena zabalduz, 1957tik aurrera, motozikletak, 1962tik aurrera kamioiak, eta 1974an automobilgintzari ekin zioten.

1986. urtetik aurrera beste konpainia batzuekin lan egin izan du, Ford eta Mazda besteak beste. 1992an Ameriketako Estatu Batuetan saltzeari ekin zioten.

Asiak jasan zuen krisialdiaren eraginez, 1997an enpresak lurra jo zuen eta 1998an Hyundai Motor konpainiak enpresaren zati handia eskuratu zuen.

2005. urtean sartu zen Kia Europako merkatuetan. 2006. urtean Estatu Batuetan ipini zuten autoak muntatzeko hango lehenengo planta, West Pointen, Georgian. Gaur egun Kia automobilak 100 herrialde baino gehiagotan saltzen dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]