Edukira joan

Iñigo Arcauz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñigo Arcauz
Bizitza
JaiotzaArrasate1978ko urriaren 19a (46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : zuzenbide
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskadiko Alderdi Popularra

Twitter: iarcauz Edit the value on Wikidata

Iñigo Arcauz Ascargorta (Arrasate, 1978ko urriaren 19a) Espainiako politikaria da, Alderdi Popularraren hautagaia izan dena.

Elgoibarko udalean zinegotzia izan zen 2003 eta 2007 artean. 2005ean Alderdi Popularraren gazte taldeko burua izendatu zuten. Gipuzkoako Batzar Nagusiko batzarkide bilakatu zen 2007an eta bertan 4 urtez egon zen, 2011n Donostiako udaleko zinegotzi bilakatu arte. 2015ean Donostiako udala utzi zuen. 2019ko apirileko Espainiako hauteskunde orokorretan Gipuzkoako popularren zerrenda burua izan zen. Arcauzek porrot egin zuen eta kongresutik kanpo geratu zen. 2019ko azaroko Espainiako hauteskunde orokorretan berriz ere zerrenda burua izan zen. Urte berean bigarren aldiz porrot egin zuen eta ez zuen eserlekua lortu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]