2019ko azaroko Espainiako hauteskunde orokorrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
2019ko azaroko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainia
2019 (I) ←
2019ko azaroaren 10

Diputatuen Kongresuko 350 eserlekuak eta Senatuko 208 (266tik)
Kongresuan 176 eserleku behar dira gehiengo absoluturako
Parte-hartzea %69,87
  1. alderdia 2. alderdia 3. alderdia
  Pedro Sánchez 2016 (cropped).jpg Pablo Casado. 2018 (43183897892) (cropped).jpg Santiago Abascal 2015b (cropped).jpg
Hautagaia Pedro Sánchez Pablo Casado Santiago Abascal
Alderdia PSOE PP Vox
Izendatua 2018ko ekainak 18 2018ko uztailak 21 2014ko irailak 20
Hautes-barrutia Madril Madril Madril
Aurreko
eserlekuak
123 66 24
Eserlekuak 120 88 52
Eserl. aldaketa 3 22 28
Bozak 6.752.983 5.019.869 3.640.063
Ehunekoa %28,00 %20,82 %15,09

  4. alderdia 5. alderdia 6. alderdia
  Pablo Iglesias 2016b (cropped).jpg Gabriel Rufián (election).jpg Albert Rivera 2016a (cropped).jpg
Hautagaia Pablo Iglesias Gabriel Rufián Albert Rivera
Alderdia Elkarrekin Ahal Dugu ERC-Sob. C's
Izendatua 2014ko azaroak 15 2019ko martxoak 7 2006ko uztailak 9
Hautes-barrutia Madril Bartzelona Madril
Aurreko
eserlekuak
35 15 57
Eserlekuak 24 13 10
Eserl. aldaketa 9 2 47
Bozak 2.364.192 869.934 1.637.540
Ehunekoa %9,00 %3,61 %6,79

November 2019 Spanish general election - Vote Strength.svg

Emaitza hauteskunde-barrutiaren arabera

Presidentea hauteskundeen aurretik

Pedro Sánchez
PSOE

Hautatuko Presidentea

Izendatzeke

2019ko azaroaren 10ean Espainian hauteskunde orokorrak ospatu ziren, urte horretan bigarren aldiz, besteak apirilean ospatu zirelarik. Trantsizioaz geroztik hamalaugarren hauteskundeak izan ziren hauek, eta 2019ko apirileko hauteskundeetan hautatuak atera ziren alderdiek gobernua osatzeko adostasun nahiko lortu ez zutelako deitu ziren. Deialdi honekin, lau urte baino gutxiagotan lau aldiz deitu ziren hauteskundeak Espainian, estatu horretako ezegonkortasun politikoa agerian utziz.[1][2]

2019ko irailaren 24eko goizaldean, Espainiako Erregeak Gorteak desegin eta hauteskunde berriak deitu zituen Meritxell Batet Diputatuen Kongresuko presidentearen babesarekin, 2019ko apirilaren 28ko hauteskundeetan hautatuak izan ziren alderdiek gobernu bat eratzeko Espainiako konstituzioak ezarritako epemuga agortu zelako.

Aurrekariak eta testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «2019ko apirileko Espainiako hauteskunde orokorrak»

Pedro Sanchezen inbestiduraren porrota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko apirilean Espainiako hamahirugarren hauteskunde orokorrak ospatu ziren, Trantsizio garaitik zenbatzen hasten bagara. Hauteskunde hauetan Espainiako Alderdi Sozialista atera zen indar bozkatuena eta Espainiako Alderdi Popularrak, historikoki eskuinean indar handiena izan zuen alderdiak, inoizko emaitzarik kaskarrena lortu zuen, aurrez zituen diputatuen erdia (gutxi gorabehera) galduz. Emaitza horiek, besteak beste, eskuinaren zatiketak eta alderdi horren ustelkeri kasuek eragin zuten (ikus 2018ko zentsura mozioa). Hauteskunde hauetan Herritarrak Alderdiak inoizko emaitzarik onena lortu zuen 57 eserlekurekin eta Vox eskuin muturreko alderdia hogeita lau eserlekurekin sartu zen Diputatuen Kongresura. Ezkerraldean, Ahal Dugu alderdiak aurreko legegintzaldian lortu zituen emaitza onak ezin izan zituen mantendu eta ia hogeita hamar eserleku galdu zituen. Euskal alderdiei zegokienean, Euskal Herria Bilduk bere ordezkaritza bikoiztu zuen eta Eusko Alderdi Jeltzaleak eserleku bat gehiago eskuratu zuen.

Ideologia ezkertiarreko alderdiek erraz irabazi bazuten ere, ideologia honetako bi alderdi nagusiek, Alderdi Sozialistak eta Ahal Duguk, ez zituzten gehiengo osoa lortzeko beste eserleku lortu eta beraz, derrigorrez alderdi txikiagoekin akordioetara heltzera behartuta zeuden. Alderdi Sozialistako buru eta Espainiako lehendakarigaiak, Pedro Sanchezek, zenbait bilera egin zituen Ahal Duguko idazkari nagusi Pablo Iglesiasekin. Hasiera batean bilera emankorrak izan zirela zirudien arren, laster ikusi zen zailtasunak zituztela akordio batera iristeko, batez ere 2019ko ekainaren 25ean burutu zuten bileran nabaritu zen arraildurak zeudela bi alderdien artean.[3][4]

Azkenean, 2019ko uztailean, lehen inbestidura saiakeraren aurretik, pare bat egun lehenago, Alderdi Sozialistaren eta Ahal Duguren talde negoziatzaileak batzartu ziren. Ahal Duguk gobernuan sartzea eskatzen zuen eta bertan ordezkaritza edukitzea, Alderdi Sozialistak aurretik uko egin bazion ere, azkenean, onartu egin zuen gai horri buruzko negoziaketa egitea.[5][6] Hainbat batzar egin bazituzten ere, ez zen itunik lortu eta beraz, Sanchezen inbestidura atzera bota zuen Diputatuen Kongresuak, eskuineko alderdien aurkako botoarekin eta Ahal Dugu alderdiaren abstentzioarekin.[7][8] Euskal alderdiei zegokienean, EAJk eta EH Bilduk abstentziora jo zuten eta kataluniar alderdi subiranistek ere ez zuten aldeko botorik eman.[9] 2019ko irailean egin zen bigarren saiakeran, Sanchezek ere ez zuen behar besteko babesik lortu eta beraz, hauteskundeak deitu zituen.[10]

Pedro Sanchez izan zen lehendakari izateko hautagai bakarra 2019ko apirileko hauteskundeen ondoren. Sarritan egin zituen bilerak eskuineko zerrendaburu ziren Alderdi Popularreko Pablo Casadorekin[11] eta Herritarrak Alderdiko Albert Riverarekin,[12][13] zenbaiten esanetan, Alderdi Sozialistari ez zitzaion komeni Ahal Dugurekin itun batera iristea, zentroa mantendu nahi zuelako eta ez zuelako ezkerrera biratzeko betarik.[14] Eskuineko alderdiek ordea, ez zioten babesik eman hautagai sozialistari, besteak beste, Nafarroako Gobernuan PSN boterera iritsi zelako bigarren zerrendarik bozkatuena izanda (Nafarroak Batzen Du koalizioaren atzetik). Eskuineko alderdiak kexu ziren sozialistak boterera iristeko EH Bildu alderdi abertzalearen abstentzioa behar izan zutela, honek eskuinaren babesa ezinezko bihurtu zuen.[15]

Kataluniako epaia eta protestak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Askatasunaren Aldeko Martxak», «2019ko urriko Kataluniako greba orokorra» eta «Kataluniako prozesu subiranistaren kontrako auzia»
Askatasunaren Aldeko Martxen amaiera Bartzelonan.

2019ko urriaren 14an Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako prozesu independentistaren buruzagien aurkako sententzia plazaratu zuen, haiei bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrak ezarriz.[16][17] Kataluniako prozesu subiranista gidatu zuten herri-ordezkari eta politikariak oso esanguratsuak ziren gizartearentzat: Oriol Junqueras (ERCko idazkari nagusia), Raul Romeva (Atzerri kontseilaria), Jordi Sanchez (ANCko presidentea), Jordi Cuixart (Omnium-eko presidentea), Carme Forcadell (Kataluniako parlamentuko presidentea) eta beste hainbat kontseilari.[16] Espetxe zigor horiek, auzitegiaren arabera, albaramendua eta desobedientzia egiteagatik ezarri ziren, baina kontuan hartzekoa da 2018an Carles Puigdemont Kataluniako lehendakaria atxilotua eta epaitua izan zenean Alemaniako Schleswig-Holsteingo auzitegiak ez zituela aipatutako delituak ikusi.[18]

Aipatutako epaiak oihartzun handia izan zuen Katalunian eta manifestazio ugari deitu ziren, hala nola, Askatasunaren Aldeko Martxak, 2019ko urriko greba orokorra eta ikasleen zenbait greba. Euskal Herrian ere egin ziren zenbait manifestazio Auzitegi Gorenaren epaia salatzeko, aipagarriena 2019ko urriaren 19an egin zen Donostian, Gure Esku Dagok deituta.[19][20] Katalunian egin ziren protestetan, lehen aldiz prozesu independentista hasi zenetik, manifestari batzuek bortizkeria erabiltzeko joera izan zuten, bereziki gauez Bartzelonan egin ziren elkarretaratzeetan. Baina polizia ere ez zen atzean gelditu eta Guardia Zibilak, Polizia Nazionalak eta Eskuadra Mosoek 71 kazetariri eraso egin zieten[21] eta gutxienez, 600 bat pertsona zauritu zituzten.[22] Zenbait polizia ere zauritu ziren protestetan, lau gutxienez.[23] Protesten bortizkeria zantzuak ezin ziren ezkutatu, batez ere gauetan, zenbait zakarrontzi erre baitzituzten manifestariek hiribideak mozteko eta poliziek aurretik erabili gabeko baliabideak erabili zituzten, hala nola, ur-kanoidun ibilgailua.[24] Ezin aipatu gabe utzi, Kataluniako independentisten ordezkari nagusiek eta politikari subiranistek behin eta berriz baketzeko eskatu zuten[25], nahiz eta Espainiako zenbait hedabidek kontrakoa esan.[26][27]

Protesta hauek zeresan handia izan dute hauteskundeetan, izan ere, bereziki eskuin eta eskuin muturreko alderdiek, beraien kanpainan behin eta berriz baliatu dituzte, espainiar abertzaletasunaren botoari begira. Alderdi politiko horien proposamen nagusienetako bat 155 artikulua aplikatzea izan zen, hala, Kataluniako autonomia indargabetzeko denbora-tarte mugagabean.[28][29] Espainiako Auzitegi Konstituzionalak neurri hori konstituzioaren kontrakoa dela aditzera eman du.[30]

Eskuineko alderdien jarrera birzentralizatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian 2000. urtetik aurrera birzentralizazio prozesu bat eman dela salatu dute zenbait gizarte eragilek eta alderdi politikok.[31][32] Ukaezina da ordea, Mariano Rajoy Espainiako lehendakari ohiaren gobernuan, 2010eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, sortu edo indartu ziren alderdi berrietako batzuk joera hori argi islatzen dutela. Kataluniako prozesu independentistak indarra hartu ahala, Espainian prozesu horren aurkako ideologia espainiar nazionalistak indartzen joan dira, baita eskuin muturrekoak ere. Alderdi horietako bat Vox ultra-eskuineko alderdia dugu, autonomia erkidegoen indargabetzearen aldekoa dena eta espainiar nazionalismoa muturreraino eramaten duena.[33] Baina ez da bakarra, Herritarron Alderdiak behin baino gehiagotan egin du autonomia bakoitzeko berezitasunen aurka, besteak beste, euskal autonomia erkidegoko ekonomia itunaren aurka edo hizkuntza gutxituen suspertzearen aurka.[34][35][36] Alderdi hauek ahaztu egiten dituzte Espainiako zenbait lurraldek dituzten eskubide historikoak. Bestalde, Espainiako Alderdi Popularrak ere, aurrez aipatutako besteekin batera, sarritan gaitzetsi izan du autonomiei dagozkien eskumenak (haien jatorrizko estatutuak iragarriak eta bertako biztanleriak bozkatu eta onartuak) transferitzea.[37]

Hala eta guztiz ere, jarrera birzentralizatzaile hau inoiz baino argiago geratu zen 2019ko Kataluniako protesten ondoen, eskuineko alderdien eskaerak muturrera eraman zituelako. Alderdi Popularrak, Herritarron Alderdiak eta Voxek Kataluniako autonomia mugagabeki bertan behera uzteko eskatu zioten Espainiako gobernu sozialistari, Auzitegi Konstituzionalak debekatu bazuen ere.[38][39] Bestalde, sarritan entzun izan dira Kataluniako politikari hautetsi subiranisten aurkako oihuak, espetxeratu zitzaten eskatuz, hala nola, "Puigdemont espetxera" edo "Torra ziegara".[40] Gainera, Kataluniak bere egina duen espetxeen gaineko eskumena zalantzan jarri zuten politikari subiranistak kartzelara bidaltzerakoan.[41][42] Haien esanetan, oso litekeena zen Kataluniako Gobernuak espetxeratuak askatzeko legeren bat onartzea, hala, auzitegien aginduari jaramonik ez eginez. Bestalde, sarritan eskatu zuten Eskuadra Mosoen kontrola estatuko agintaritzak bere egitea, estatutua eta konstituzioa bortxatuz.

Euskal Herriko egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriari zegokionean, 2019ko urriaren 9an Espainiako Auzitegi Gorenak Altsasuko gazteen auziaren epaia jakitera eman zuen eta harrabotsa sortu zuen euskal gizartean. Espainiako Auzitegi Gorenak Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorrak arindu bazituen ere, urte bat eta sei hilabetetik bederatzi urte arterako espetxe zigorrak ezarri zizkien gazteei.[43] Honek ezkerreko zenbait alderdiren eta abertzaleen gaitzespena jaso zuen eta zenbait elkarretaratze eta manifestazio egin ziren euskal hiriburuetan epaia salatzeko.[43][44] Hauteskundeen kanpainan bere lekua hartu zuen gai honek, bereziki euskal alderdietan, adibidez, EH Bilduren Nafarroako zerrendaburua Bel Pozueta izan zen, Altsasuko gaztetako baten gurasoa.[45] Aipatu beharra dago Altsasuko auziak Euskal Herri mailan garrantzia izan bazuen ere, Kataluniako aferak estali egin zuela eta beraz, aurreko hauteskundeetan ez bezala, Espainiako alderdiek ez zuten adierazpen nabarmenik egin.

Arestian aipatu bezala, Kataluniako protestek eta bertako politikari subiranisten aurkako epaiak zeresana izan zuen Euskal Herrian. Adibidez, EH Bildu, EAJ eta Ahal Dugu alderdiak eta ELA eta LAB sindikatuak Gure Esku Dagok deitu zuen manifestaziora batu ziren, Kataluniako sententzia salatzeko asmoarekin Donostian.[46] Alderdi horien kanpainetan ere askotan agertu zen afera hori, autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen dute eta.[47]

Bestalde, 2019ko urrian zehar Nafarroako Auzitegi Gorenak UGT sindikatuak aurkeztutako helegitea, eremu mistoan eta ez-euskaldunean euskara lanbide postuetako meritu gisa aitortzearen aurkakoa, aintzat hartu zuen.[48] Hala, Nafarroako Auzitegi Gorenak Nafarroako Gobernuak aurrera ateratako euskararen elebiduntasun legearen zenbait puntu bertan behera utzi zituen eta beraz, euskara eremu misto eta ez-euskaldunean meritutzat ez hartzeko agindu zuen, diskriminazioa sortzen omen zuelako.[48][49] Honek zenbait alderdiren gaitzespen irmoa jaso zuen, bereziki EH Bildu eta Geroa Bairen aldetik.[50] Alderdi hauek Nafarroako Gobernuari Auzitegian helegitea jar zezala eskatu zioten, baina PSN buru zuen gobernuak uko egin zuen eta beraz, Geroa Baik ere atzera egin behar izan zuen eskakizunetan.[51][52] Hala ere, zenbait manifestazio deitu ziren Iruñean, Nafarroako Auzitegi Gorenak Europako Hizkuntza Gutxituen Karta bete ez zuela salatzeko, bertan bildu zirenen arabera.[53][54]

Hauteskunde sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Probintzia bakoitzari dagokion ordezkari kopurua Diputatuen Kongresuan.
Probintzia bakoitzari dagokion senatari kopurua.

Espainiako Gorte Orokorrak bi ganberako sistema ez-perfektu bat bezala iragarrita daude. Diputatuen Kongresuak Senatuak baino botere legegile handiagoa du, hori dela eta, Gobernuko Lehendakari baten zentsura mozio edo inbestidura bozketak burutu ditzake eta Senatuko betoak indargabetzeko gaitasuna ere badu, gehiengo osoa lortuz gero.[55] Nolanahi ere, Senatuak baditu zenbait funtzio berezi Diputatuen Kongresuak ezin dituenak indargabetu, nahiz eta hauek nahiko mugatuak eta eskasak izan.[56] Gorte Orokorren hauteskundeak sufragio unibertsalean oinarrituak daude eta hortaz, hemezortzi urtetik gorako pertsona orori bozkatzeko eskubidea aitortzen zaio, biztanle arrunt baten eskubide politiko berak baititu.[57] Espainiar herritartasuna duten eta atzerrian bizi diren biztanleek ere bozkatzeko eskubidea dute, baldin eta horretarako baimena epe jakin baten barnean eskatzen badute.[58]

Diputatuen Kongresuko hirurehun eta berrogeita hamar biltzarkideak D´Hondt metodoaren bidez hautatzen dira, zerrenda itxiko ordezkaritza proportzional batekin eta balizko botoen ehuneko hiruko atalasearekin. Atalase horretan, baliogabeko boto gisa hartzen dira bilizko ez diren guztiak, boto zuriak barne. Atalase horretara iristen ez diren lurraldeek Gorte Orokorretan ordezkaritza izateko eskubidea galtzen dute. Gainera, D´Hondt metodoaren erabilera ehuneko hiru baino handiagoa den atalase eraginkorra izan daiteke, hautesbarrutiaren magnitudearen arabera. Espainiako probintzia bakoitzak bere hautesbarrutia du eta beraz, bere ordezkari kopuru finkoa.[59] Hautesbarruti bakoitzak gutxienez bi ordezkari izateko eskubidea du eta gainerako 248 ordezkariak hautesbarruti edo probintzia bakoitzaren biztanleriaren arabera banatzen dira. Ceuta eta Melillari ordezkari bana aitortzen zaie, zerrenda itxiko ordezkaritza proportzional bezala hautatzen direnak, baina ordezkari bakarra duenez hautesbarruti bakoitzak, zerrendarik bozkatuenak zuzenean jasotzen du ordezkaria.[60]

Espainiako Senatuko berrehun eta zortzi ordezkariak bloke partzialeko bozketa-zerrenda ireki bat baliatuz hautatzen dira. Kasu honetan, hautesleak hautagai soilen alde bozkatzen du eta ez hauen alderdien alde. Lau eserleku hautatzen dituzten hautesbarrutietan hautesleek hiru hautagairen alde egin dezakete gehienez, bi edo hiru eserleku hautatzen dituzten hautesbarrutietan gehienez bi hautagaien aldeko bozka eman dezakete eta azkenik, ordezkari bakarra hautatzen duten hautesbarrutietan, bertako hautesleek hautagai bakarraren alde egin dezakete. Garai horretan Espainia osatzen zuten 47 penintsula-probintziek lau ordezkari zituzten Senatuan eta uharteetako edo uhartedietako probintzietan uharte bakoitzak ordezkari kopuru jakin bat zeukan, handienek (Mallorca, Tenerife eta Kanaria Handia) hiru ordezkari zituzten eta txikienek (Menorca, Evissa, Formentera, Fuerteventura, Gomera, Lanzarote, Hierro eta Palma) bana. Horrez gain, Autonomia Erkidego bakoitzak senatari bat izendatzeko aukera dauka eta milioi biztanleko beste bat izendatzekoa ere bai.

Hego Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko azaroko Espainiako hauteskunde orokorretan Hego Euskal Herriko lau probintziek ere parte hartu zuten. Aurreko hauteskundeetan bezala, probintzia bakoitzak bere hautesbarrutia eduki zuen eta beraz, ordezkari kopuru jakin bat hautatzeko eskubidea zuen, bere biztanleriaren arabera. Bizkaiak hautatu zituen ordezkari gehienak, guztira zortzi, Gipuzkoak sei, Nafarroa Garaiak bost eta Arabak lau. [55]

Kanpaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpainako goiburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • JxCAT: Ni un vot enrere.[71] (Boto bat ere ez atzera)
  • EAJ: Hemen.[72]
  • EH Bildu: Un paso más. Erabaki baietz![73] (Pauso bat gehiago)
  • Nafarroak Batzen Du: Navarra, clave en España.[74] (Nafarroa, Espainian giltza)
  • PRC: Cantabria gana.[75] (Kantabriak irabazi)
  • CC-PNC-NCa:Hagamos más fuerte a Canarias. (Egin ditzagun Kanariak indartsuago)
  • Més Compromis: Acordar, la política útil.[76] (Adostea, politika baliagarria)
  • Geroa Bai: Es tiempo de soluciones. Elkar ulertzeko.[77] (Konponbideen garaia da)
  • BNG: Facer valer Galiza, con voz propia.[78] (Galizia baliozko egin, bertako ahotsarekin)

Eztabaidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data eta telebista Gidaria(k)  G  Gonbidatua  O  Ordezkoa  EE  Ez da etorri  EG  Ez gonbidatua
EHBilduLogoBerdea.png UPsimbol.svg PSOE PP Herritarrak Vox Ikusleria Oharrak
ETB1
Azaroaren 7[79]
Amaia Cayero GAgirretxea GAizpurua GGorrotxat. GGarcia GGarrido EG EG
ETB2
Azaroaren 6[80]
Xabier Garcia Ramsden GEsteban GMatute GGarrido GLopez GBlanco EG EG
La Sexta
Azaroaren 2[81]
Iñaki López GEsteban EG GVera GSicilia GGamarra GRodrig. GSmith 865 000

%8,5

[oh 1]
Telebistaren Akademia
Azaroaren 4[82]
Ana Blanco eta Vicente Vallés EG EG GIglesias GSanchez GCasado GRivera GAbascal 8,6 milioi[83]

%52,7

La Sexta
Azaroaren 7[84]
Ana Pastor EG EG GMontero GM. Montero GPastor GArrimad. GMonast. 3,1 milioi[85]

%19,2

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Diputatuen Kongresua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko azaroko Diputatuen Kongresurako emaitzak
SpainCongressDiagram2019-11.svg
Alderdiak eta koalizioak Emaitzak Eserlekuak
Bozak % ±pp Guztira +/−
Espainiako Langileen Alderdi Sozialista (PSOE) 6,752,983 28.00 –0.67 120 –3
Alderdi Popularra (PP) 5,019,869 20.82 +4.13 89 +22
Vox (Vox) 3,640,063 15.09 +4.83 52 +28
Elkarrekin Podemos (UP-IU) 3,097,185 12.84 –1.48 35 –7
Elkarrekin Podemos (Ahal DuguIU) 2,364,192 9.80 –1.26 26 –7
En Comú Podem (ECP–Guanyem el Canvi) 546,733 2.27 –0.08 7 ±0
En Común (Ahal DuguEU) 186,260 0.77 –0.14 2 ±0
Herritarrak–Herritarren Alderdia (Cs) 1,637,540 6.79 –9.07 10 –47
Kataluniako Ezker Errepublikarra (ERCSobiranistes) 875,750 3.63 –0.28 13 –2
Kataluniako Ezker Errepublikarra (ERCSobiranistes) 869,934 3.61 –0.28 13 –2
Valentziar Herriko Ezker Errepublikarra (ERPV) 5,816 0.02 ±0.00 0 ±0
Más País (Más País) 577,055 2.39 Berria 3 +2
Más PaísEquo (Más País–Equo) 326,666 1.35 Berria 2 +2
Més Compromís (Més Compromís)3 175,092 0.73 +0.07 1 ±0
Más País (Más País) 52,308 0.22 Berria 0 ±0
Más PaísChunta AragonesistaEquo (Más País–CHA–Equo) 22,989 0.10 Berria 0 ±0
Junts per Catalunya (JxCat–Junts) 527,375 2.19 +0.28 8 +1
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ/PNV) 377,423 1.57 +0.06 6 ±0
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) 276,519 1.15 +0.16 5 +1
Herri Batasuneko Hautagaitza (CUP–PR) 244,754 1.01 Berria 2 +2
Animalien Tratu Txarren Kontrako Alderdia (PACMA) 226,376 0.94 –0.31 0 ±0
Kanariar Koalizioa–Kanaria Berria (CCaPNCNC)1 123,981 0.51 –0.02 2 ±0
Galiziako Bloke Nazionalista (BNG) 119,597 0.50 +0.14 1 +1
Navarra Suma (NA+) 98,448 0.41 ±0.00 2 ±0
Kantabriako Alderdi Erregionalista (PRC) 68,580 0.28 +0.08 1 ±0
bgcolor="Txantiloi:Zero Cuts/meta/color"| Zero CutsGreen Group (Recortes Cero–GV) 34,306 0.14 –0.04 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:For a Fairer World/meta/color"| Bidezko Mundurantz (PUM+J) 27,016 0.11 +0.03 0 ±0
¡Teruel Existe! (¡Teruel Existe!) 19,696 0.08 Berria 1 +1
bgcolor="Txantiloi:Més per Mallorca/meta/color"| More Left (MésMxMeesquerra)2 18,206 0.08 –0.02 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Communist Party of the Peoples of Spain/meta/color"| Communist Party of the Peoples of Spain (PCPE) 14,023 0.06 –0.01 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Andalusia by Itself/meta/color"| Andalusia by Itself (AxSí) 13,954 0.06 +0.02 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Communist Party of the Workers of Spain/meta/color"| Communist Party of the Workers of Spain (PCTE) 13,828 0.06 +0.01 0 ±0
Geroa Bai (GBai) 12,622 0.05 –0.04 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Leonese People's Union/meta/color"| Leondar herriaren Batasuna (UPL) 10,198 0.04 Berria 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Spanish Communist Workers' Party/meta/color"| Spanish Communist Workers' Party (PCOE) 9,664 0.04 +0.01 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Coalition for Melilla/meta/color"| Coalition for Melilla (CpM) 8,925 0.04 +0.01 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Blank Seats/meta/color"| Blank Seats (EB) 5,952 0.02 –0.01 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:For Ávila/meta/color"| For Ávila (XAV) 5,399 0.02 Berria 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Avant/meta/color"| Forward–The Greens (Avant/Adelante–LV) 5,290 0.02 –0.01 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Confederation of the Greens/meta/color"| The Greens (LV) 3,240 0.01 Berria 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Humanist Party (Spain)/meta/color"| Alderdi Humanista (PH) 3,195 0.01 –0.01 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Feminist Initiative (Spain)/meta/color"| Iniziatiba Feminista (IFem) 2,822 0.01 Berria 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Contigo Somos Democracia/meta/color"| Zurekim, Demokrazia (Contigo) 2,398 0.01 Berria 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Left in Positive/meta/color"| Left in Positive (IZQP) 2,347 0.01 ±0.00 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:We Are Valencian/meta/color"| Valentziarrak Gara (UiG–Som–CUIDES) 2,316 0.01 –0.01 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Somos Región/meta/color"| Eskualdea Gara (Somos Región) 2,303 0.01 –0.01 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Ahora Canarias/meta/color"| Kanariak Orain 2,015 0.01 ±0.00 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Chunta Aragonesista/meta/color"| Chunta Aragonesista (CHA) 1,980 0.01 Berria 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Sorian People's Platform/meta/color"| Sorian People's Platform (PPSO) 1,451 0.01 ±0.00 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:European Retirees Social Democratic Party/meta/color"| European Retirees Social Democratic Party (PDSJE) 1,386 0.01 +0.01 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:United Extremadura/meta/color"| United Extremadura (EU) 1,317 0.01 Berria 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Libertarian Party (Spain)/meta/color"| Libertarian Party (P–LIB) 1,159 0.00 ±0.00 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:United for the Future (Spain)/meta/color"| United–Acting for Democracy (Unidos SI–ACPS–DEf) 1,064 0.00 Berria 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Social Aragonese Movement/meta/color"| Social Aragonese Movement (MAS) 1,063 0.00 Berria 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Andecha Astur/meta/color"| Andecha Astur (Andecha) 897 0.00 ±0.00 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Regionalist Party of the Leonese Country/meta/color"| Regionalist Party of the Leonese Country (PREPAL) 866 0.00 –0.01 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Movement for Dignity and Citizenship/meta/color"| Movement for Dignity and Citizenship (MDyC) 814 0.00 Berria 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:AUna Comunitat Valenciana/meta/color"| At Once Valencian Community (aUna CV) 658 0.00 Berria 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Puyalón de Cuchas/meta/color"| Puyalón (PYLN) 623 0.00 ±0.00 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Falange Española de las JONS (1976)/meta/color"| Spanish Phalanx of the CNSO (FE–JONS) 608 0.00 ±0.00 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Andalusian Convergence/meta/color"| Andalusian Convergence (CAnda) 515 0.00 Berria 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Regionalist Union of Castile and León/meta/color"| Regionalist Union of Castile and León (Unión Regionalista) 514 0.00 ±0.00 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Federation of Independents of Aragon/meta/color"| Federation of Independents of Aragon (FIA) 431 0.00 ±0.00 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:European Solidarity Action Party/meta/color"| European Solidarity Action Party (Solidaria) 269 0.00 ±0.00 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Centrados/meta/color"| Centered (centrados) 237 0.00 ±0.00 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Andalusian Solidary Independent Republican Party/meta/color"| Andalusian Solidary Independent Republican Party (RISA) 229 0.00 ±0.00 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Plural Democracy/meta/color"| Plural Democracy (DPL) 210 0.00 ±0.00 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Revolutionary Anticapitalist Left/meta/color"| Revolutionary Anticapitalist Left (IZAR) 144 0.00 ±0.00 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Converxencia XXI/meta/color"| XXI Convergence (C21) 64 0.00 ±0.00 0 ±0
bgcolor="Txantiloi:Union of Everyone/meta/color"| Union of Everyone (UdT) 31 0.00 ±0.00 0 ±0
Boz txuriak 216,515 0.90 +0.14
Guztira 24,116,352 350 ±0
Baliozkoak 24,116,352 98.98 +0.03
Baliogabeak 249,499 1.02 –0.03
Parte-hartzea 24,365,851 69.87
Abstentzioa
Hautesleak 37,000,608
Iturria[86]

Senatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko azaroko Senaturako emaitzak
SpainSenateDiagram2019-11.svg
Alderdiak eta koalizioak Zuzenean
izendatuak
Erk.
iz.
Guztira
Eserlekuak +/−
Espainiako Langileen Alderdi Sozialista (PSOE) 92 –31 18 110
Espainiako Langileen Alderdi Sozialista (PSOE)1 90 –30 17 107
Kataluniako Sozialisten Alderdia (PSC)2 2 –1 1 3
Alderdi Popularra (PP) 84 +30 14 98
Kataluniako Ezker Errepublikarra–Subiranistak (ERCSobiranistes) 11 ±0 2 13
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ/PNV) 9 ±0 1 10
Herritarrak–Herritarren Alderdia (Cs) 0 –4 8 8
Ezker Konfederala (Izquierda Confederal) 0 ±0 6 6
Aurrera Andaluzia (AA) 0 ±0 1 1
Compromís (Compromís) 0 ±0 1 1
Grupo Común da Esquerda (Grupo Común da Esquerda) 0 ±0 1 1
Més per Mallorca (Més) 0 ±0 1 1
Catalunya en Comú (CatComú) 0 ±0 1 1
Más Madrid (Más Madrid) 0 ±0 1 1
Junts per Catalunya (JxCat–Junts) 3 +1 2 5
Vox (Vox) 2 +2 1 3
Navarra Suma (NA+) 3 ±0 0 3
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) 1 ±0 0 1
Alderdi Popularra (PP) 1 ±0 0 1
Herritarrak–Herritarren Alderdia (Cs) 1 ±0 0 1
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) 1 ±0 1 2
Teruel Existe (¡Teruel Existe!) 2 +2 0 2
Kanariar Koalizioa–Kanaria Berria (CCaPNCNC) 0 ±0 1 1
Kantabriako Alderdi Erregionalista (PRC) 0 ±0 1 1
Geroa Bai (GBai) 0 ±0 1 1
Gomerako Talde Sozialista (ASG) 1 ±0 0 1
Partido Aragonés (PAR) n/a n/a 1 1
Guztira 208 ±0 57 265
Iturria[87]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ERC eta JxCAT alderdiek ere parte hartu zuten, Rufián eta Borrás izan ziren euren hizlariak, hurrenez hurren. Debatea Seigarrena telebista kateko "La Sexta Noche" saioan (Seigarrena Gaua) igorri zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A28ari buruzko azken orduko albisteak | EiTB Hauteskundeak» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-11-01.
  2. Imaz, Andoni «Bozetara jo beste biderik ez da» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-11-01.
  3. «Iglesiasek Sanchezen inbestiduraren aurka egitea ez du baztertu» Euskal Irrati Telebista . Noiz kontsultatua: 2019-11-01.
  4. Uranga, Ane Hurtado «Pedro Sanchezek negoziazioak etetea egotzi dio Pablo Iglesiasi» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-11-01.
  5. «PSOE eta Unidas Podemos erlojuari begira ari dira lanean, akordio bat lortzeko asmoz» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-11-01.
  6. «Espainian gobernua osatzeko negoziatzen jarraitzen dute PSOEk eta Unidas Podemosek» Euskal Irrati Telebista . Noiz kontsultatua: 2019-11-01.
  7. «Sanchezek ez du Kongresuaren gehiengo osoa lortu presidente izateko» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-11-01.
  8. Otamendi, Gorka Berasategi «Sanchezek ez du babes nahikorik lortu inbestidurarako lehenengo bozketan» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-11-01.
  9. «EAJk eta EH Bilduk abstentziora joko dute; JxCatek, berriz, 'ez' bozkatuko du» Euskal Irrati Telebista . Noiz kontsultatua: 2019-11-01.
  10. «Azaroaren 10ean ospatuko dira hauteskunde orokorrak» Hamaika Telebista . Noiz kontsultatua: 2019-11-01.
  11. «PPk presoak gerturatzearen aurka egingo duela esan dio Casadok Sanchezi» Euskal Irrati Telebista . Noiz kontsultatua: 2019-11-01.
  12. Press, Europa (2019-09-11) «Sánchez propone a Rivera a sentarse a negociar y éste acepta pero para aplicar el 155 en Cataluña» www.europapress.es . Noiz kontsultatua: 2019-11-01.
  13. «Riverak ziurtzat jo du PSOE eta Unidas Podemosen arteko gobernu akordioa» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-11-01.
  14. (Gaztelaniaz) «El pacto con Podemos quiebra el plan de Pedro Sánchez de virar al centro» ELMUNDO 2019-07-21 . Noiz kontsultatua: 2019-11-01.
  15. «PPk eta Ciudadanosek Sanchezen aurka egin dute, Nafarroan lortutako akordioa dela eta» Euskal Irrati Telebista . Noiz kontsultatua: 2019-11-01.
  16. a b Susaeta, Igor «Bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrak, "sedizioagatik"» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-11-02.
  17. (Gaztelaniaz) Rincón, Reyes (2019-10-15) «Sentencia del ‘procés’: penas de 9 a 13 años para Junqueras y los otros líderes por sedición y malversación» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-11-02.
  18. (Gaztelaniaz) Carbajosa, Ana; Rincón, Reyes (2018-07-12) «La Justicia alemana decide extraditar a Puigdemont solo por malversación» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-11-02.
  19. SL, TAI GABE DIGITALA () «Mobilizazioak gaur herrietan eta manifestazioa larunbatean, Gure Esku Dagok deituta» naiz: . Noiz kontsultatua: 2019-11-02.
  20. «Kataluniako politikari indepedentisten aurkako sententzia salatzeko mobilizazioak egin dituzte Zumaian - Zumaia» Baleike.eus . Noiz kontsultatua: 2019-11-02.
  21. GAUR, GUREAN (2019-10-31) «71 kazetari zauritu dituzte Kataluniako mobilizazioetan» hamaika.naiz.eus . Noiz kontsultatua: 2019-11-02.
  22. «Casi 600 heridos, 200 detenciones, daños... Las cifras de una semana de disturbios» La Vanguardia 2019-10-20 . Noiz kontsultatua: 2019-11-02.
  23. (Gaztelaniaz) «Tres policías heridos, un mosso grave y tres detenidos en una nueva noche de incidentes en Barcelona, en directo» ELMUNDO 2019-10-26 . Noiz kontsultatua: 2019-11-02.
  24. «Este vehículo no se ha utilizado en 25 años» La Vanguardia 2019-10-18 . Noiz kontsultatua: 2019-11-02.
  25. (Gaztelaniaz) Baquero, Camilo S. (2019-10-22) «Torra condena la violencia e insiste en defender el “derecho a la autodeterminación”» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-11-02.
  26. «¿Ha condenado Quim Torra la violencia durante la semana de disturbios?» La Vanguardia 2019-10-22 . Noiz kontsultatua: 2019-11-02.
  27. (Gaztelaniaz) «Grande-Marlaska insiste: "Torra debe condenar la violencia y mostrar solidaridad con las fuerzas de seguridad"» LaSexta 2019-10-20 . Noiz kontsultatua: 2019-11-02.
  28. «Gobernura iritsiz gero, Katalunian 155. artikulua ezarriko duela dio Casadok» Euskal Irrati Telebista . Noiz kontsultatua: 2019-11-02.
  29. «Ciudadanos pide aplicar en Catalunya un 155 de carácter “indefinido”» La Vanguardia 2019-01-07 . Noiz kontsultatua: 2019-11-02.
  30. (Gaztelaniaz) Cortizo, Gonzalo «El Constitucional dictamina que el 155 no se puede aplicar de manera indefinida como piden Casado y Rivera» eldiario.es . Noiz kontsultatua: 2019-11-02.
  31. Urain, Jon O. «Higadura baten kronika» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-11-02.
  32. Erredakzioa «EH Bildu-ERC akordioak «estatuaren inboluzioari» aurre egiteko asmoa du» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-11-02.
  33. (Gaztelaniaz) Redacción (2018-11-29) «Así explica VOX por qué quiere acabar con las 17 autonomías» Moncloa . Noiz kontsultatua: 2019-11-02.
  34. «Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak» Euskal Irrati Telebista . Noiz kontsultatua: 2019-11-02.
  35. Urain, Jon O. «Autogobernu ekonomikoa, (hamaikagarrenez) jomugan» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-11-02.
  36. (Gaztelaniaz) SER, Cadena (2015-12-03) «Ciudadanos no se suma al Día del Euskera y denuncia su “imposición”» Cadena SER . Noiz kontsultatua: 2019-11-02.
  37. (Gaztelaniaz) «El PP impulsa en el Senado una moción para no ceder transferencias a Euskadi» El Correo 2019-02-21 . Noiz kontsultatua: 2019-11-02.
  38. (Gaztelaniaz) Blas, Elsa García de (2019-10-17) «Rivera pide un 155 “de verdad” y “blindar” Cataluña» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-11-02.
  39. (Gaztelaniaz) «Casado y Rivera exigen a Sánchez que inicie de inmediato el proceso para aplicar el 155 en Cataluña» ELMUNDO 2019-10-16 . Noiz kontsultatua: 2019-11-02.
  40. «Las consignas: del "Puigdemont a prisión" al "Torra a la mazmorra"» ElNacional.cat . Noiz kontsultatua: 2019-11-02.
  41. (Gaztelaniaz) 20minutos (2019-10-15) «El Gobierno descarta recuperar la competencia de Prisiones para evitar que los reos del 'procés' reciban beneficios inmediatos» www.20minutos.es - Últimas Noticias . Noiz kontsultatua: 2019-11-02.
  42. (Gaztelaniaz) VOX apoya la Policía en Barcelona y exige "recuperar la competencia penitenciaria" | Lasvocesdelpueblo . Noiz kontsultatua: 2019-11-02.
  43. a b «Espainiako Auzitegi Gorenak Altsasuko auziaren epaia jakitera eman du - Altsasu» Guaixe.eus . Noiz kontsultatua: 2019-11-03.
  44. «Mobilizazioa egingo dute Iruñean, Altsasuko auziaren epaia bidegabea dela salatzeko» Euskal Irrati Telebista 2019-10-25 . Noiz kontsultatua: 2019-11-03.
  45. (Gaztelaniaz) Bel Pozueta: “En las elecciones del día 10 las opciones son claras: democracia o involución antidemocrática. Derechos o recortes” - 2019-11-01 . Noiz kontsultatua: 2019-11-03.
  46. «'Larrialdi demokratikoari' erantzun bateratua emateko deia egin du Gure Eskuk» Euskal Irrati Telebista 2019-10-19 . Noiz kontsultatua: 2019-11-03.
  47. (Gaztelaniaz) «Declaración sobre Cataluña de EH Bildu, PNV y Elkarrekin Errenteria» El Diario Vasco 2019-10-18 . Noiz kontsultatua: 2019-11-03.
  48. a b «Eremu misto eta ez-euskaldunean euskara meritutzat hartzeari uzteko agindu dute» Euskal Irrati Telebista . Noiz kontsultatua: 2019-11-03.
  49. Otamendi, Gorka Berasategi «Euskararen foru dekretuak Euskararen legea urratzen du, Nafarroako Auzitegiaren arabera» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-11-03.
  50. «Nafarroako Auzitegi Gorenaren Epaiarekin atzerriko hizkuntzen ezagutzak Euskararen ezagutzak baino balio gehiago duela deioratu du Geroa Baik» www.geroabai.com . Noiz kontsultatua: 2019-11-03.
  51. ARGIA (2019-10-02) «PSN, Nafarroako Gobernua osatzen duten gainerako alderdien kontrako norabidean» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-11-03.
  52. Orzaiz, Ion «UGTrekin lerratu da PSN, eta ez dio helegiterik jarri nahi sententziari» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-11-03.
  53. «Euskarafobia gori-gorian Nafarroan» ZUZEU 2019-10-23 . Noiz kontsultatua: 2019-11-03.
  54. «Ahotsa.info» ahotsa.info . Noiz kontsultatua: 2019-11-03.
  55. a b «Espainiako Konstituzioa» www.euskalnet.net . Noiz kontsultatua: 2019-11-01.
  56. España, Senado de «Constitución Española» www.senado.es . Noiz kontsultatua: 2019-11-01.
  57. Press, Europa (2016-06-20) «Quién puede votar en las Elecciones Generales y otras preguntas» www.europapress.es . Noiz kontsultatua: 2019-11-01.
  58. «Hauteskunde-prozesuak» www.exteriores.gob.es . Noiz kontsultatua: 2019-11-01.
  59. «Electoral systems: effective threshold - Political Science - Trinity College Dublin» web.archive.org 2017-07-30 . Noiz kontsultatua: 2019-11-01.
  60. «BOE.es - Documento consolidado BOE-A-1985-11672» www.boe.es . Noiz kontsultatua: 2019-11-01.
  61. «Mendiak uste du PSOE dela 'eskuindarrak' gelditzeko aukera bakarra» Euskal Irrati Telebista 2019-10-31 . Noiz kontsultatua: 2019-11-03.
  62. «Euskal alderdiak boto-emaileak mobilizatzeko ahaleginean, kanpainaren hasieran» Euskal Irrati Telebista 2019-10-31 . Noiz kontsultatua: 2019-11-03.
  63. «"España en Marcha", el lema de Ciudadanos para el 10N» La Vanguardia 2019-10-05 . Noiz kontsultatua: 2019-11-03.
  64. (Gaztelaniaz) Rastreador, El «"España en marcha": Albert Rivera recupera un lema que agrupó a la ultraderecha hace seis años» eldiario.es . Noiz kontsultatua: 2019-11-03.
  65. «Mendiak uste du PSOE dela 'eskuindarrak' gelditzeko aukera bakarra» Euskal Irrati Telebista 2019-10-31 . Noiz kontsultatua: 2019-11-03.
  66. (Gaztelaniaz) «Vox rivaliza con el PSOE y responde a su lema de campaña con el eslogan "España siempre"» ELMUNDO 2019-10-01 . Noiz kontsultatua: 2019-11-03.
  67. (Gaztelaniaz) «Los comuns harán campaña con un acto con Iglesias y al menos cuarto con Colau», europapress.es, . Noiz kontsultatua: 2019-11-04.
  68. (Gaztelaniaz) Rodríguez, Miguel Ángel (2019-10-22) «"Desbloquear, avanzar, Más País", el lema de campaña de Errejón» elperiodico . Noiz kontsultatua: 2019-11-04.
  69. «Casadok uste du Sanchezek Podemosekin eta independentistekin egin nahi duela ituna» Euskal Irrati Telebista 2019-11-01 . Noiz kontsultatua: 2019-11-04.
  70. (Gaztelaniaz) Baquero, Camilo S. (2019-10-28) «ERC usará a Junqueras como reclamo electoral en la campaña para el 10-N pese a su inhabilitación» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-11-03.
  71. (Gaztelaniaz) Cia, Blanca (2019-10-29) «Junts per Catalunya avisa de que no “regalará” ningún voto» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-11-03.
  72. «Gasteizen hasi du hauteskunde kanpaina EAJ-k» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-11-03.
  73. «EH Bilduk Donostiako Tabakaleran eman dio hasiera kanpainari» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-11-03.
  74. (Gaztelaniaz) «Na+ inicia una campaña electoral con el objetivo puesto en volver a ganar las elecciones» NAVARRA SUMA + 2019-11-01 . Noiz kontsultatua: 2019-11-04.
  75. Queremos tener más fuerza. Vamos a por 2. . Noiz kontsultatua: 2019-11-04.
  76. (Gaztelaniaz) S.L, EDICIONES PLAZA «Primer lema de Més Compromís y primer dedo en el ojo a PSOE y a Podemos» Valencia Plaza . Noiz kontsultatua: 2019-11-04.
  77. (Gaztelaniaz) Natv.es (2019-10-28) «Navarra "feminista y euskalduna", eje central de Geroa Bai» Natv.es . Noiz kontsultatua: 2019-11-04.
  78. (Gaztelaniaz) Galego, BNG-Bloque Nacionalista «O BNG encara ás eleccións do 10N como única candidatura netamente galega, sen ataduras nin dependencias» BNG - Bloque Nacionalista Galego . Noiz kontsultatua: 2019-11-04.
  79. «Hauteskunde eztabaida ETB1en eta eitb.eus-en, gaur, 22:00etan» Euskal Irrati Telebista 2019-11-06 . Noiz kontsultatua: 2019-11-15.
  80. «Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A28ari buruzko azken orduko albisteak | EiTB Hauteskundeak» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-11-05.
  81. Press, Europa (2019-10-08) «La campaña contará con al menos cuatro debates electorales en televisión» www.europapress.es . Noiz kontsultatua: 2019-11-05.
  82. (Gaztelaniaz) «Blanco y Vallés de moderadores, 700.000 € de coste: los últimos datos del debate del 4-N» El Confidencial 2019-10-27 . Noiz kontsultatua: 2019-11-05.
  83. (Gaztelaniaz) vertele.eldiario.es (2019-11-05) «Especial Audiencias TV lunes 4 noviembre - 8.6 millones y un 52.7% vieron el gran debate electoral que lideró TVE» vertele . Noiz kontsultatua: 2019-11-10.
  84. (Gaztelaniaz) «7N, el debate en laSexta: la última oportunidad antes de las elecciones generales» LaSexta 2019-10-08 . Noiz kontsultatua: 2019-11-05.
  85. (Gaztelaniaz) vertele.eldiario.es (2019-11-08) «Audiencias TV jueves 7 noviembre - laSexta se dispara con El Debate 7N (19.2%), su emisión más vista de la temporada» vertele . Noiz kontsultatua: 2019-11-10.
  86. .
  87. (Gaztelaniaz) Azaroa 2019 Hauteskunde Orokorrak - Senatua Barne Arazoetako Ministerioa . Noiz kontsultatua: 2019ko azaroaren 10a.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]