Iñupiaq
| Mota | etnia |
|---|---|
| Biztanleria (osoa) | 13.500 |
| Hizkuntza | inupiakera, ingeles eta errusiera |
| Erlijioa | animismo |
| Geografia | |
| Estatua | Alaska |
Iñupiaq herria (iñuk-piaq formatik: benetako pertsona; pluralez Iñupiat, eta Inupiat, Inupiaq eta Inupik eran ere idatzia) historiaurreko garaietatik Alaskako ipar eta mendebaldean bizi diren amerikar natibo nomadak dira. Inuit nazioaren parte dira. [1] 2010ko Amerikako erroldaren arabera, 25 mila iñupiaq inguru daude Alaskan, 33.000 munduan, batzuk Kanadako iparraldeko berezko komunitate batean, besteak erbestean.
Bizibide tradizionala egin izan dute ehizan (elur-oreinak, altzeak, fokak eta baleak), arrantzan (izokina, bakailaoa, amuarraina) eta sasoiko baia biltzen. [2] Baleen ehiza iñupiaqen jarduera garrantzitsuenetako bat da. Balea bat hiltzen denean, komunitate osoa elkartzen da haragia biltzeko eta partekatzeko. [3] Iñupiaq talde gehienak kostaldekoak dira, baina barnealdeko komunitateak ere badira, Nunamiut izeneko herria, elur-oreinen ehizan zailduak.[4]
Iñupiaqera hizkuntza darabilte, zenbait aldaera dituena.

Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Anaktuvuk Pass-eko komunitateko dantzaria eta musikariak.
-
Iñupiaq familia, Noatak, Alaska, 1929.
-
Nowadluk Ootenna, emakumezko iñupiaqa, 1907.
-
Balearen harrapaketa tradizionalaren ondoren, Barrown, 2017.
-
Ongi etorri Barrowra, kartel elebiduna.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Inupiat» Travel Alaska.
- ↑ «The Inupiat People» Kikiktagruk Inupiat Corporation.
- ↑ protectthearctic.com. «Indigenous Peoples of the Arctic Refuge | Gwich'in and Iñupiat» www.protectthearctic.org.
- ↑ (Ingelesez) «Nunamiut: The Caribou People (U.S. National Park Service)» www.nps.gov (kontsulta data: 2024-03-15).