I Wanna Be Your Dog

Wikipedia, Entziklopedia askea
I Wanna Be Your Dog
The Stoogesen musika-lana
Egilea(k)The Stooges
Argitaratze-data1969
IzenburuaI Wanna Be Your Dog
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakDave Alexander (en) Itzuli, Ron Asheton, Scott Asheton (en) Itzuli eta Iggy Pop
Bestelako lanak
MusikagileaDave Alexander (en) Itzuli
Ron Asheton
Scott Asheton (en) Itzuli
Iggy Pop

"I Wanna Be Your Dog" 1969an The Stooges rock talde estatubatuarrak grabatutako abestia da. Taldearen lehenbiziko diskoak izen horixe bera zuen, eta hantxe agertu zen. Hiru akordeko riff gogoangarri batek osatzen du kantuaren muina, etengabe errepikatzen dena hasieratik amaierara arte. Heavy metal eta punk estiloen aurrekari eta adierazgarri izan zen lortutako soinua[1].

Egiletza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John Cale ekoizleak (The Velvet Undergroundekoa) ekoitzi zuen, eta pianoa jo ere bai grabaketan. Gainerakoan, The Stooges-eko orduko lau partaideek sinatu zuten kantuaren egiletza, bai musika eta bai hitzak: Iggy Pop (Ahotsa), Ron Asheton (Gitarra), Dave Alexander (Gitarra), Scott Asheton (Bateria).


Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestiak hainbat bertsio izan ditu rockaren historian. Besteak beste bertsioak egin dituzte diskoetan Billy Idol, David Bowie, Joan Jett and the Blackhearts, Sonic Youth, Slayer eta Parálisis Permanente (gaztelaniaz kantatua: "Quiero ser tu perro"). Zuzenekoetan ere erreportarioan sartu izan dute hainbatek, besteak beste Nirvana taldeak edo Sid Viciousek Sex Pistolsekin.


Euskal bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Las Vulpes taldeak pixkat eraldatutako bertsioa grabatu zuen gaztelaniaz, 1983an: "Me gusta ser una zorra"[2]. Beraien single bakarra eta kantu ezagunena izan zen, eta zentsuraren poderioz, ezagunena ere bai.

Gernikako Fosa Comun taldeak euskarazko bertsioa egin zuen 1991an ("Zure txakurra izan nahi dut")[3]. Gernika Rock 91 izeneko talde askoren bilduman grabatua agertu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. SlaytanicMegaforce. (2009-05-02). The Stooges - I Wanna Be Your Dog. (Noiz kontsultatua: 2018-04-23).
  2. lollipopdiscos. (2011-08-01). Vulpess - Me gusta ser una zorra. (Noiz kontsultatua: 2018-04-23).
  3. En Un Barco Chino. (2016-09-26). Zure txakurra izan nahi dut, Fosa Comun (Gernika Rock, 1991). (Noiz kontsultatua: 2018-04-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]