Ron Asheton
Ron Asheton | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ronald Franklin Asheton |
Jaiotza | Washington, 1948ko uztailaren 17a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Ann Arbor, 2009ko urtarrilaren 6a (60 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Pioneer High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea, aktorea, kantugilea eta kanta-idazlea |
Kidetza | The Stooges Destroy All Monsters (en) The New Order (en) New Race (en) Wylde Ratttz (en) |
Genero artistikoa | punk hard rock |
Musika instrumentua | gitarra |
Diskoetxea | Virgin Records |
|
Ronald Frank Asheton (Washington Hiria, 1948ko uztailaren 17a - Ann Arbor, Michigan, 2009ko urtarrilaren 6an hilik aurkitua) gitarrista amerikarra eta, Iggy Popekin batera, The Stooges rock bandako musikagilea izan zen. Rolling Stone musika aldizkariaren arabera Historiako 100 gitarristarik onenen zerrendan 29. postua hartzen du[1].
Biografia eta The Stooge banda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ron Washington Hirian jaio zen 1948ko uztailaren 17an.
Iggy Ann Arborera (Michigan) itzuli zenean, Asheton anaiekin egin zuen topo, Scott bateria zen eta Ronek, berriz, soinua jotzen zuen. Egia esan, mutila txiki-txikitatin hasi zen musikan. 5 urte eskas zituen soinua jotzen hasi zenean eta 10 besterik ez zituen baxuari ekin zionean. Elkarlana oso emankorra izan zen eta indar handiko 3 estudio disko atera zituzten, baina bandaren historia ez zen erraza izango eta, David Bowieren bultzada izanda ere, 1974an, bertan behera geratuko zen [2]. Ron gitarrista nagusia izan zen The Stoogesen lehenengo bi albumetan. Hirugarrenean, berriz, Raw Power izenekoan, gitarra alde batera utzi eta baxua bihurtu zuen bere instrumentu.
Heroinak ez zion kalte handiena Roni egin, baina inguruan ibili zuen: 1975ean hil zen Dave Alexander, Stooges bandaren hasierako baxujolea.
Iggyren ospeak gorantz jarraitu zuen eta Ron beste lan batzuetan murgildu zen: The new order (Ez da Erresuma Batuko New Order banda), Destroy all monsters, The new race, Dark carnival, The empty set edo The powertrane.
80 eta 90 urteetan, Stooges banda batzeko ahaleginetan ibili ziren, baina Iggyk lan ugari zuen bakarlari bezala eta datak ezin adostu ibili ziren. Hori gutxi balitz, amorruek ere itzali gabe jarraitzen zuten: Ronek ezin zuen ahaztu gitarra jotzetik baxura pasatu zutela eta James Williamsonek hartu zuela bere ordea, bai gitarran eta baita abestiak sortze lanetan ere.
Azkenean, 2003an adiskidetu ziren eta ondorengo urteak mundu guztian zehar jotzen eman zituzten, The weirdness diska ere grabatu zutelarik.
Beste lan batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The Wylde Rattz bandan ere aritu zen, punk eta alt-rock musikari ezagun eta errespetatuz osatutako taldean. Taldekide ziren Mike Watt, The Minutemen-ekoa, J. Mascis, Dinosaur Jr.-ekoa, Thurston Morre Sonic Youth taldekoa eta Mark Arm Mudhoney-koa. The Stoogesen T.V. Eye abestiaren bertsio bat egin zuten Todd Haynesen Velvet Goldmine filmaren soinu-bandarako. Filmean, besteak beste, Ewan McGregor eta Jonathan Rhys Meyers aritu ziren aktore lanetan.
Ashetonek antzeztu ere egin zuen. The Texas Chain Saw Massacreko Gunnar Hansenekin batera 1995ean kaleratu zen Mosquito filmean parte hartu zuen. Beste honako bi pelikuletan ere azaldu zen: Frostbiter: Wrath of the Wendigo eta Legion of the Night.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009ko Errege Egunean aurkitu zuten Ron Ashetonen hilotza bere Ann Arboreko etxean (Michigan)[3]. Poliziaren esanetan, bihotzeko batek eraman zuen eta 60 urteko musikariak egun batzuk zeramatzak hilik [4].
Heriotzaren ondoren, Iggy Popek bere lagunik onena galdu zuela esan zuen[5] (horrela deitzen zion David Bowieri ere). Ron desagertzean, Stooges banda betirako desagertuko zen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The Stooges
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Stooges (1969)
- Fun House (1970)
- Raw Power (1973)
- The Weirdness (2007)
The New Order
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- New Order (1977)
- Victim of Circumstance (1989)
- Declaration of War (1990)
Destroy All Monsters
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- November 22, 1963 (1989)
- Bored (1999) - recorded in 1978
New Race
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The First and Last (1982)
- The First To Pay (1989)
- The Second Wave (1990)
Dark Carnival
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Live - Welcome to Show Business (1990)
- Greatest Show in Detroit (1991)
- Last Great Ride (1996)
- HOTBOX Greatest Hits
- 6 Disc set (2006)
The Empty Set
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Thin Slim & None/Flunkie (1996)
Powertrane
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ann Arbor Revival Meeting (2003)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) https://web.archive.org/web/20120621164205/http://www.rollingstone.com/music/lists/100-greatest-guitarists-of-all-time-19691231/ron-asheton-19691231
- ↑ (Gaztelaniaz) http://elpais.com/diario/2009/01/08/necrologicas/1231369202_850215.html
- ↑ (Ingelesez) http://www.nme.com/news/the-stooges/41900
- ↑ (Ingelesez) http://www.mlive.com/news/ann-arbor/index.ssf/2009/01/stooges_guitarist_ron_asheton.html
- ↑ (Ingelesez) http://www.youtube.com/watch?v=jyUrCvCQM_I
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ron Asheton |