Bokale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibai aho» orritik birbideratua)
Lea ibaiaren bokalea, Lekeition.
Ebro ibaiaren bokalea Mediterraneoan, Ebroren Delta eratuz.

Bokalea[1] edo ibai-ahoa[2] ibai baten amaiera da, non bere urak beste ibai batera, aintzira batera edo itsasora isurtzen dituen. Ibai baten bokaleak mota hauetakoak izan daitezke:

Bokaleak, oro har, bioaniztasun handiko lekuak dira, ur geza eta gazia elkartzen diren tokia delako, eta ibaiak garraiatzen dituen elikagai eta jalkinak urtzen eta prezipitatzen direlako. Bokale bat, askotan, itsaspean jarraitzen du sedimentazio gune bat eratuz edo itsaspeko arroila baten bidez.

Ur mugimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibai bateko ura era askotara itsasoratu edo aintziratu daiteke, ur-mugimendu desberdinak eratuz. Uraren dentsitateak, lurraren errotazioak eta itsasaldiek eragina izan dezakete ibai-uraren mugimenduan.

Ibaiko urak hartzailearenak baino dentsitate handiagoa badu, ibaiko ura urazaletik beherantz murgilduko da. Ibaiko urak, orduan, azpiko urlaster bat osatuko du. Baina ibaiko ura hartzailearen baino arinagoa baldin bada, itsasora isurtzen denean gertatzen den bezala, ibaiko ur geza urazalean zehar ibiliko da, gaineko urlaster bat bezala. Bi kasuetan, ura barreiatu egingo da.

Leku izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuetan bokaleek leku izenak sortu dituzte. Euskal Herrian, adibidez, Aturri ibaiaren ahoan dago Bokale herria (Lapurdi). Iparralderago, Bokale Zaharra (frantsesez Vieux Boucau, okzitanieraz Lo Bocau Vielh) ere ageri da[3].

Erresuma Batuan, leku askok hartzen dute horrelako izena ibaien bokaleetan, hala nola Plymouth ("Plym ibaiaren ahoa").

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «bokale». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-10-02.)
  2. «ibai». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-10-02.)
  3. (Frantsesez) Pourquoi Boucau ?. (Noiz kontsultatua: 2016)..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]