Iban Barrenetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iban Barrenetxea

Bizitza
JaiotzaElgoibar, 1973 (50/51 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea eta idazlea
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa
Jasotako sariak

Iban Barrenetxea (Elgoibar, 1973), euskal ilustratzailea da. Diseinu grafikoa ikasi zuen eta hamarkada bat horretan lanean pasa ostean, 2010ean hasi zen lehen ilustrazioak bere blogean zintzilikatzen eta urte hartan argitaratu zuen bere lehen liburua Bombastica Naturalis (A buen paso, 2010) eta Bratislavako Ilustratzaileen Nazioarteko Biurtekoko Ohorezko Plaka eskuratu zuen lan harekin 2011n. 2012an, berriz, Euskadi Saria jaso zuen Zurginaren Ipuina lanarekin. [1]

Ilustratzaile ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean sartu zen ilustrazioaren munduan, ilustrazio haietako batzuk bere blogean zintzilikatzen hasi zen, eta berehala hasi zen editoreen deiak eta mezuak jasotzen. Bere ogibidea benetan hori zela ohartuta, bere lan finkoa utzi eta idazteari eta, batez ere, ilustratzeari ekin zion.[2][3]

Liburuekiko duen maitasunak bultzatu zuen erabaki hura hartzera, ilustratzaile baino lehen irakurle sutsua dela aipatzen baitu.

Literaturaren munduan barneratu zenetik 10 obratik gora argitaratu ditu, horietako batzuk berak ilustratuak eta beste batzuk berak idatzi eta ilustratuak dira. Bere lanen arrakastaren ondorioz, Espainian, Italian, Erresuma Batuan, Portugalen eta Japonian erakusketak egin izan ditu. Horrez gain, berak ilustratutako Haur eta Gazte Literaturako hainbat lan beste hizkuntza batzuetara itzuliak izan dira, baita berak idatzitakoak ere. Besteak beste, frantsesera, errusierara, japonierara, koreerara, portugalerara eta euskarara.[4]

Bere obren artetik ezagunenak Bombastica Naturalis edota Zurginaren ipuina direla esan daiteke, lehena bere lehen lana izan zelako eta bigarrena literaturaren munduan ospera eraman zuena. Hainbat sari irabazi dituen arren, garrantzitsuenak 2012ko Euskadi Literatura Saria, Premio Libro Kirico edota Cuatro Gatos saria izan dira.

Ilustrazio teknika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknikaren oinarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iban Barrenetxeak bere lanetan erabiltzen duen teknika digitala da. Hau da, ordenagailuaren eta tabletaren bidez egiten ditu bere ilustrazioak, Photoshop eta Wacom baliabideak erabiliz. Hala ere, teknika tradizional bat jarraitzen duela esan daiteke, izan ere, oleoa edo akrilikoa bailitzan margotzen du, beharrezkoa denetan oihalen testurak ere gehituz.[5]

Beragan eragina izan duten pertsonaiak Errol Flynn aktorea; Norman Rockwell eta Edward Gorey ilustratzaileak; Van Dyck, Ingres eta John Singer Sargent erretratistak edota Dickens eta Henry James idazleak izan dira, besteak beste. Bere teknikak zantzu anglosaxoia du, Lewis Carrollen mundua eta John Tennielen ilustrazioak gogorarazten dituelako.[6][7]

Xehetasun guztiei egiten die leku bere ilustrazioetan, istorioak aberasteko balio dio ilustratzeko modu horrek. Barrenetxearentzat garrantzitsuak dira janzkerak, eszenatokiak, arkitektura, objektuak... dena da istorioaren parte eta modu batean horiek ere pertsonaiak direla dio. [8]

Sortzeko prozesuari dagokionez, testua berak sortua bada edota beste norbaitena ilustratu behar badu, prozesu desberdina jarraitzen du. Testua berea ez denean, irakurketa sakon bat egiten du eta berak idaztea gustatuko litzaiokeela sentitzen badu, hura barneratu eta bere buruan sortu diren irudi horiek islatzen saiatzen da.

Testua berea denean, ordea, malgutasun handiagoz jokatzen du, askatasun gehiagoz islatzen baitu bere barne mundua ilustrazioen bidez eta aldaketak egiteko aukera duelako edozein unetan. Gainera, gehiago gozatzen duela aipatzen du sortze prozesu osoa berea denean.

Ezagunak diren liburu klasikoak ilustratzerakoan, aurretiko ilustrazioak alde batera uzten ditu, eta prozesua berriro hutsetik hasten du, adierazten diona zintzotasunez islatu nahian. Honek, ordea, Barrenetxeak dioenez, ez du esan nahi tradizioa traizionatzen duenik, baizik eta beste ikuspegi bat ematen diola.

Lan egiteko modua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iban Barrenetxeak ilustratzen ari den bitartean ez du hartzailearen adinean pentsatzen, izan ere, haren ustez ezinezkoa da adin jakin bateko irakurle ideal baten irudira moldatzea, ez baita zilegi.

Sortzen dituen pertsonaiak gutxirekin eta lehen ikusizko eraginaz baliatuz asko esajeratzen ditu. Itxuragabetasunak azpimarratuz sortzen ditu, irakurlearen begietan bizirik mantentzeko modu eraginkorra delako. Hala ere, ilustrazioekin ez du pertsonaien itxura fisiko hutsa erakutsi nahi, hauen izaera eta bizipenak ere islatu nahi baititu. Iban Barrenetxeak bere barne mundua islatzen du bere ilustrazioen bidez. Denboraren poderioz aldatu egiten dira ilustrazioak, bere teknika garatuz doa, baina oinarrian dagoen esentzia beti bera da, aipatutako barne mundu horren eraginez.

Istorioaren funtsa garbi duenean soilik hasten da idazten. Behin idazten hasita, gainontzeko ideia guztiak batera sortzen zaizkiola ziurtatzen du, Zurginaren ipuina liburuan jarraitu zuen prozesuarekin lotuz: gorputzeko zatiak galtzen zituela idazten ari zen bitartean, burua galtzearen ideia erabat presente zuen. Ideia hauek guztiak, ordea, txinparta bat bezala etortzen zaizkio burura, dakienaren, denaren eta bizi izan duenaren emaitza direlarik.

Bere emaitzak behin eta berriro errepasatzen ditu, istorioa hutsetik hastea bezainbeste gustatzen zaiolako ondorengo hobekuntzak egitea. Honetarako editorearekin hartu eman handia mantentzen du feedback moduko bat eginez.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idatziak eta ilustratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bombástica Naturalis. A Buen Paso, 2010.
  • El cuento del carpintero. A Buen Paso, 2011.
  • El único y verdadero rey del bosque. A Buen Paso, 2013.
  • Brujarella. Thule, 2014.

Ilustratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El cazador y la ballena, Paloma Sánchez Ibarzábal. OQO, 2010.
  • Alicia en el País de las Maravillas, Lewis Carroll. Anaya, 2011.
  • Otra vuelta de tuerca, Henry James. Teide, 2011.
  • Criaturas de ultratumba. (Azaleko ilustrazioa) Tandem, 2011.
  • Un panal de rica miel: antología de fábulas, Felix Maria Samaniego. Edelvives, 2011.
  • Por el color del trigo, Toño Malpica. Fondo de Cultura Económica, 2012.
  • Blancanieves, Jacob Grimm eta Wilhelm Grimm. Nordica Libros, 2012.
  • El viajero sobre la tierra. (Azaleko ilustrazioa). Julien Green. Automática, 2012.
  • La liga de los hombres pelirrojos', Arthur Conan Doyle. Anaya, 2013.
  • David Copperfield, Charles Dickens. Teide, 2013.
  • Erik Vogler en muerte en el balneario. (Azaleko ilustrazioa). Beatriz Osés. Edebé, 2014.
  • Erik Vogler y los crímenes del rey blanco. (Azaleko ilustrazioa). Beatriz Osés. Edebé, 2014.
  • Traficantes de milagros y otros métodos, Harry Houdini. Nordica Libros, 2014.
  • La Cata, [[Roald Dahl. Nordica Libros, 2014.
  • Brujarella, Thule, 2014
  • La sabiduría del Califa, Ilan Brenman. Edelvives, 2015.
  • Romeo y Julieta, William Shakespeare. Edebé, 2016.

Ibilaldi profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2017— Iban Barrenetxea ilustratzaile gonbidatua Àlbum Barcelona Elkarteak antolatuko Albumaren Astea/ Setmana de l'Álbum ekitataldian.[9]

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2010; 2011— 28. eta 29.”Le immagini della fantasia” erakusketaren edizioak. Sarmeden, Italian, 2010ean eta 2011n. [10]
  • 2012 — “Otra manera de contar”. Centro Cultural de la Vidriera, Cantabria, 2012.[11]
  • 2012 Tea with Alice. A world of Wonderland illustration. The Story Museum, Oxford, 2012.

Erakusketa kolektiboa zen 21 artisten artean Anthony Browne ilustratzailea zegoen.[12]

  • 2012-2013 — Bratislavako Biurtekoaren Erakusketaren hainbat edizioetan:

Japoniako hainbat museotan. 2012, 2013 ; Urawa Art Museum (Saitama Prefecture), 2012 ; Chiba City Museum of Art (Chiba Prefecture), 2012 ; Kawara Museum of Takahama City (Aichi Prefecture), 2012 ; Ashikaga Museum of Art (Tochigi Prefecture), 2013.

  • 2012-2013 — Ilustratzailearen txokoa: Iban Barrenetxea., Aiete Kultur Etxea , 2012ko urriaren 24tik 2013 ko urtarrilaren 27ra, Donostia[13]
  • 2013 — Iban Barrenetxea, Lugaritz Kultur Etxea , 2013ko martxoaren 15etik apirila 16ra, Donostia[14]

Erakusketa honetan oinarritzen da XIII. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa 2013 [15]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2011: Ohorezko plaka Bratislavako Ilustrazioaren Nazioarteko Biurtekoan, Bombastica Naturalis lanarekin.
  • 2012: Euskadi Literatura Saria ilustrazio arloan Zurginaren Ipuinarekin.
  • 2012: Premio Libro Kirico CEGALen eskutik, El Cuento del Carpintero liburuarekin.
  • 2012: Finalista Junceda Iberia eta Koreako CJ Picture Book Awardsen Bombástica Naturalisekin.
  • 2013: Por el color del trigo liburuarekin Venezuelako El Banco del Librok egiten duen urteko liburu onenen zerrendan sartua.
  • 2014: Cuatro Gatos saria El único y verdadero rey del bosque liburuarekin.
  • 2013 eta 2014: Internationale Jugendbibliothek Münichenek egiten duen White Ravens zerrendan sartua Por el color del trigo eta El único y verdadero rey del bosque liburuengatik, hurrenez hurren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Iban Barrenetxea.com. .
  2. (Gaztelaniaz) Alonso, Mª Ángeles. (2015). «5 ovejas negras entrevista a Iban Barrenetxea» 5 ovejas negras.
  3. (Gaztelaniaz) Barrenetxea, Iban. (2010/15). «I. Barrenetxea» Iban Barrenetxea.
  4. (Gaztelaniaz) «Iban Barrenetxea» Iban Barrenetxea.
  5. (Gaztelaniaz) «Iban Barrenetxea: ilustrando ilusiones» Diseño Usandizaga Institutua.
  6. (Gaztelaniaz) «Iban Barrenetxea» Tres Tigres Tristes. Editores de curiosidades ilustradas..
  7. (Gaztelaniaz) «Bombástica Naturalis» Revista Babar.
  8. (Gaztelaniaz) «Iban Barrenetxea» Peonza: Clásicos (113): 73-76..
  9. .
  10. .[Betiko hautsitako esteka]
  11. .
  12. .
  13. .[Betiko hautsitako esteka]
  14. .
  15. .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]