Errol Flynn
Errol Flynn | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Errol Leslie Thomson Flynn |
Jaiotza | Battery Point (en) , 1909ko ekainaren 20a |
Herrialdea | Australia Ameriketako Estatu Batuak (1942ko abuztuaren 14a - 1959ko urriaren 14a) |
Bizilekua | Hobart Barnes Sydney Papua Ginea Berria Northampton Los Angeles Port Antonio (en) |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Vancouver, 1959ko urriaren 14a (50 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Theodore Thomson Flynn |
Ezkontidea(k) | Lili Damita (en) (1935 - 1942) Nora Eddington (en) (1943 - 1949) Patrice Wymore (1950 - 1959) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | SHORE – Sydney Church of England Grammar School (en) The Hutchins School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, karaktere aktorea, gidoilaria, zinema aktorea eta film-zuzendaria |
Altuera | 186 zentimetro |
Enplegatzailea(k) | Warner Bros. |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | Westerna |
|
Errol Leslie Thomson Flynn (Hobart, 1909ko ekainaren 20 – Vancouver, 1959ko urriaren 14) aktore izan zen.
Errol Flynn, Hollywoodeko aktore dotorea eta Hollywoodeko mito handienetakoa da. Capitan Blood (bere lehen film arrakastatsua) The prince and the pauper, The Adventures of Robin Hood, The sisters eta The Dawn Patrol lanek aktore polemiko honen ibilbidea bermatzen dute.
Errol Flynn abenturazko zinemaren adierazlerik nabarmenena dugu
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errol Leslie Thomson Flynn 1909eko ekainaren 20an jaio zen Hobarten, Australian, familia dirudun batean. Errol txikiak ez zuen inoiz diziplina larregirik izan eta matrikulatuta egon zen eskola guztietatik kanporatu zuten, artean Australian zela.
Geroago, Flynn Erresuma Batura joan zen bizitzera, baina han ere ez zuen zorte handirik izan eta lanean hastea pentsatu zuen nerabezaroan. Australiara itzuli eta itsas-postako idazkari lanetan aritu zen, eta urre bila aritzea ere erabaki zuen geroago. Gainera, bidaiatzeko dirurik ez zuenez, arrantzale, Gineako tabako-plantazio bateko arduradun, boxeolari eta ganaduen zikiratzaile aritu zen.
Flynnen gorpuzkera atletikoak ekoizle baten interesa piztu zuen eta, horri esker, In the wake of the Bounty (1933) film australiarrean hartu zuen parte. Gustura egin zuen lan Flynnek pelikulan, eta Northampton Repertory konpainia britainiarrean izena eman zuen, interpretazioa ikasteko. Handik denbora gutxira, 1935.ean, Warner estudioek kontratatu zuten.
Captain Blood ("Blood kapitaina", 1935) izan zen Errol Flynnek egin zuen lehen pelikula estatubatuarra. Piraten istorioetan oinarritutako film horrekin hasi zuen Flynnek bere ibilbide arrakastatsua.
1935. urteko ekainean, Lili Damita aktorearekin ezkondu zen. This is the night (1932) filmaren protagonista izan zen Damita, eta Cary Grantekin egin zuen lan, aktore mitikoarentzat lehena zen film horretan. 1942. urtean dibortziatu zen bikotea.
Abenturazko pelikulen aktore ezagunenetakoa bihurtzen ari zen Flynn garai hartan. 30ko hamarkadan arrakasta handia izan zuen La carga de la brigada ligera (1936, Curtiz), El príncipe y el mendigo (1937, William Keighley), The Adventures of Robin Hood (1938, Michael Curtiz eta William Keighley), The Dawn Patrol (1938, Edmund Goulding) Las hermanas (1938, Anatole Litvak), The Private Lives of Elizabeth and Essex (1939) eta Dodge City (1939) pelikulekin.
Osasun arazoak zituela eta, ez zen Bigarren Mundu Gerrara joan eta filmak egiten jarraitu zuen. Hauek dira Flynnek 40ko hamarkadan egin zituen film sonatuenak: The sea hawk (1940, Curtiz), They Died with Their Boots On (1941, Raoul Walsh), Gentleman Jim (1942, Walsh), Edge of darkness (1943, Lewis Milestone), Objective, Burma! (1945, Walsh) eta El burlador de Castilla (1948, Vincent Sherman).
1943. urtean bigarren aldiz ezkondu zen, oraingoan Nora Eddingtonekin. El burlador de Castilla filmean egin zuen lan Flynnen emazteak, baina Shermanek zuzendutako pelikularen produkzioaren urtean banandu egin ziren. Alkoholarekin eta drogekin zuen menpekotasunaren ondorioz, oso arin zahartu zen Flynn, eta, 50 urte zituela, oroimenak huts egiten zion eta nekatu itxura zuen. Ibilbide artistikoa ere kolokan jarri zuen.
Arrakasta gutxiko film batzuk (Kim de la India, adibidez) egin ondoren, aktorea Europara joan zen pelikulak filmatzera. Gure kontinentean egindako lanek ere ez zuten ikusleen babesa izan eta bere ibilbidean atsedenaldi bat egitea erabaki zuen. Lanari berriz ekiteko, Hollywoodera itzuli zen eta, besteak beste, The sun also rises (1958, Henry King), Las raices del cielo (1958, John Huston) eta Cuban Rebel Girls (1959) pelikula dramatikoetan egin zuen lan.
1950. urtean hirugarren aldiz ezkondu zen, Patrice Wymore aktorearekin. Cerco de fuego (1950) filmean egin zuten lan elkarrekin Flynnek eta Wymorek. Handik urte batzuetara, 1959.ean, hil zen Errol Flynn aktore ezaguna.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Beam Ends (1937)
- Showdown (1946)
- My Wicked, Wicked Ways (1959)
Filmagintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Film luzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | # | Filma | Pertsonaia | Zinema zuzendaria |
---|---|---|---|---|
1950 | 40 | Montana | Morgan Lane | Ray Enright |
41 | Rocky Mountain | Lafe Barstow | William Keighley | |
42 | Kim | Mahbub Ali | Victor Seville | |
1951 | 43 | Hello God | The Man on Anzio Beach | William Marshall |
44 | Adventures of Captain Fabian | Captain Michael Fabian | William Marshall | |
1952 | 45 | Mara Maru | Gregory Mason | Gordon Douglas |
46 | Against All Flags | Brian Hawke | George Sherman | |
1953 | 47 | The Master of Ballantrae | Jamie Durrisdeer | William Keighley |
1954 | 48 | Il Maestro di Don Giovanni | Renzo | Milton Krims |
1955 | 49 | Lilacs in the Spring | John Beaumont | Herbert Wilcox |
50 | The Warriors | Eduardo Printze Beltza | Henry Levin | |
51 | King's Rhapsody | King Richard | Herbert Wilcox | |
1957 | 52 | Istanbul | James Brennan | Joseph Pevney |
53 | The Big Boodle | Ned Sherwood | Richard Wilson | |
54 | The Sun Also Rises | Mike Campbell | Henry King | |
1958 | 55 | Too Much, Too Soon | John Barrymore | Art Napoleon |
56 | The Roots if Heaven | Major Forsythe | John Huston | |
1959 | 57 | Cuban Rebel Girls | Bera | Barry Mahon |
58 | Cuban Story | Bera | Victor Pahlen |
Film laburrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | # | Filma | Pertsonaia | Zinema zuzendaria |
---|---|---|---|---|
1935 | 1 | A Dream Comes True | Bera | George Bilson |
2 | Pirate Party on Catalina Isle | Bera | Alexander Van Horn | |
1938 | 4 | Breakdowns of 1938 | Bera | - |
5 | For Auld Lang Syne | Bera | - | |
1943 | 6 | Show Business at War | Bera | Louis De Rochemont |
1952 | 7 | Cruise of the Zaca | Narratzailea | Bera |
8 | Deep Sea Fishing | Narratzailea | Bera |
Bukatu gabeko filma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | # | Filma | Pertsonaia | Zinema zuzendaria |
---|---|---|---|---|
1953 | 1 | William Tell | William Tell | Jack Cardiff |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Errol Flynn |