Ibilaldia Bandera
Appearance
Ibilaldia Bandera Bizkaiko Ikastolen jaia den Ibilaldia kostaldeko herrietan ospatu den aldi batzuetan jokatu den estropada da. Gaur arte bi ekitaldi izan ditu eta bietan etxeko taldea nagusitu da.
Ibilaldia 1995: Santurtzi
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Santurtziko Bihotz Gaztea ikastolak antolaturiko Ibilaldia jaiaren barnean jokaturiko estropada izan zen. Hona hemen sailkapena lehen bost postuetan:
# | Taldea | Denbora |
---|---|---|
1 | Santurtzi | 25'36" |
2 | Zierbena | 25'49" |
3 | Yola (Donibaneko B) | 26'06" |
4 | Raspas del Embarcadero | 26'11" |
5 | Portugalete | 26'21" |
Ibilaldia 2013: Portugalete
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Portugaleteko Asti Leku ikastolak maiatzaren 26an antolaturiko Ibilaldia jaiaren barnean jokaturiko estropada izan zen. Hona hemen sailkapena lehen postuetan:
# | Taldea | Denbora |
---|---|---|
1 | Portugalete | ? |
2 | Urdaibai | ? |
... | ... | ... |