San Nikolas Arraun Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
San Nikolas Arraun Taldea
Sorrera 1917
Herria Euskal Herria Portugalete, Bizkaia
Lehendakaria Euskal Herria Karlos Belasko
Entrenatzailea Euskal Herria Jose Angel Espinazo
Patroia(k) Euskal Herria Jon Larrinaga
Kolorea(k)           horia eta beltza
Trainerua      Jarrillera
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
1 KAE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
2018: Kontxa ez
2018: Liga 12.a (KAE 1 Liga)
Webgunea www.jarrillera.com
Portugalete Bilboko itsasadarrean, 2017an.

San Nikolas Arraun Taldea Portugaleteko arraun elkartea da. 2017 denboraldian Portugalete-Mendeurrena izena eraman du, izan ere klubaren fundazioaren mendeurrena betetzen baita.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1892an Portugaleteko traineru bat lehian aritu zen kofradien arteko estropada batean. 20. hamarkadan hainbat estropada jokatu zituen, Portugeleten bertan jokatzen baitziren urtero Bizkaiko estropada garrantzitsuenak. 1917an bigarren postua lortu zuen Santurtziren atzetik, eta Portugalete Futbol Club izenarekin estropadetan aritu zen 1925 eta 1935 artean, garaipena 1929an lortuz. Garai hartako maila onaren erakusgarri 1926an Kontxako Banderan parte hartu izana, zazpigarren gelditu bazen ere.

80. hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980. hamarkadan maila polita eman zuen, Kontxako Banderarako bi aldiz sailkatu zelarik, 1981 eta 1985ean hain zuzen ere. Urte dezente emaitza aipagarririk izan gabe, 1997 eta 1998an Euskal Ligan sartu zen, lehenengoan 12. eta bigarrenean 10. eginaz.

Ligak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an hiru bandera lortu zituen, KAE Ligako 2. mailan bigarren postuan gelditu eta lehen mailara igo zelarik. 2009an taldeko azkena gelditu eta behera jaitsi zen berriro. Hala ere 2010an denboraldi bikaina egin zuen sei bandera irabazi eta KAE Ligako bigarren mailan nagusitu zelarik. 2011 urtean KAE Ligako Lehen mailan garailea izan zen 9 bandera irabaziz eta ordutik TKE Ligan ari da.

2013an denboraldi bikaina osatu zuten. Ligan seigarren egin zuten eta 28 urteren ondoren Kontxako Banderarako sailkatu ziren beren historian hirugarren aldiz, eta nola sailkatu gainera, sailkapen estropada irabaziz hain zuzen ere. Azkenean 4. postua eskuratu zuten.

Gainbehera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014an aurrerapausua emango zuela espero zen baina aurreko urteko mailan ibili zen, bigarren txandan. Kontxan zein Ligan 6. egin zuen. Ziklo baten amaiera iritsi zitzaion ordea, lehendakaria eta entrenatzailea aldatu zituen. Aurrekontu apalagoarekin ekin zion eta 2015eko denboraldian asko nabaritu zen, eta hurrengo bi ligatan 11. postuan gelditu zen. 2016ko play-offetan maila galdu zuen. Hurrengo denboraldian klubaren mendeurrena ospatu arren kirol emaitzak oso eskasak izan dira eta KAE Ligako 11. postuan gelditu denez jeitsiera play-offak jokatu beharko ditu.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

TKE Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Laugarrena 2014an.

Euskadiko Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Hirugarrena 2013an.

Bizkaiko Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (4): 1969, 1972, 1973 eta 2013.

Estropada zaharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aro modernoko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Handiak El Corte Ingles Bandera (0): bigarren 1972an.
* Bizkaitarren Promozio Bandera (0): bigarren 1980 eta 1981ean.
Etxekoa Portugaleteko Bandera (2): 1998, 2011
Portugaleteko traineru jeitsiera (4): 2012, 2013, 2015, 2017.
Bizkaian Getxoko Bandera (1): 2007.
Algortako Portuzarra Ikurrina (1): 2007.
Areetako Bandera (1): 2010.
Santurtziko Bandera (1): 2011.
Lekeitioko Bandera (1): 2011.
Bilbo Hiriko Bandera (1): 2011.
Petronor Bandera (1): 2011.
Lekeitioko San Antolin Bandera (1): 2011.
Ibilaldia Bandera (1): 2013.
Fernando del Valle "Nando" memoriala (1): 2013.
Bilboko gaueko estropada (1): 2014.
Bilba Memoriala (Deustu) (1): 2016
Gipuzkoan Ur-Kirolak Bandera (1): 2003.
Donostia Arraun Lagunak Bandera: (1): 2007.
Zumaiako Promozio Bandera (1): 2010.
Orioko Bixigu-Estilora Bandera (1): 2011.
Zarauzko Promozio Ikurrina (2): 2010, 2011.
Hondarribiako Promozio Ikurrina (1): 2011
Lapurdin Donibane Ziburuko Estropada (2): 2007, 2010
Kantabrian Laredoko Bandera (1): 1981.
Ría del Asón Bandera (1): 2010.
Santoñako Bandera (1): 2011.
Colindresko jeitsiera (2): 2015, 2016.
Asturiasen Gozón Udaleko Bandera (1): 2010
Galizan Conde de Fenosa Bandera (1): 1980
Besterik Errioxako Bandera (1): 2011

Trainerillak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga Kontxa
2003 Federazio Liga, 13.a -
2004 Federazio Liga, 15.a -
2005 Federazio Liga, 14.a -
2006 KAE 2 Liga, 4.a -
2007 KAE 2 Liga, 2.a -
2008 KAE 1 Liga, 12.a -
2009 KAE 1 Liga, 12.a -
2010 KAE 2 Liga, 1.a -
2011 KAE 1 Liga, 1.a -
2012 TKE Liga, 9.a -
2013 TKE Liga, 6.a 4.a
2014 TKE Liga, 6.a 6.a
2015 TKE Liga, 11.a -
2016 TKE Liga, 11.a -
2017 KAE 1 Liga, 11.a -
2018 KAE 1 Liga, 12.a -

B trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portu-Deustu
Entrenatzailea Euskal Herria Josu Ortube
Patroia(k) Euskal Herria Asier Nuñez
Kolorea(k)           gorria eta zuria
Trainerua      Tomatera
Palmaresa 0 KAE Liga
0 KAE 2 Liga
2018: Liga ez

2017 denboraldirako bigarren traineru bat atera zuen Deusturekin batera eta Portu-Deustu izenaz aritu zen. Trainerua eta koloreak Deusturenak eraman zituen.

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga
2017 KAE 2 Liga, 13.a

Emakumezkoen trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Nikolas Arraun Taldea
Entrenatzailea Euskal Herria Antonio Flores "Lutxo"
Patroia(k) Euskal Herria Iraide Ruiz
Kolorea(k)           horia eta beltza
Trainerua      Jarrillera
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Euskadiko Txapelketa
0 Gipuzkoako Liga
2018: Liga ez

Portugaletek 2017an atera du trainerua lehen aldiz eta urtarrilean bertan lehen bandera irabazi du, etxean jokaturikoa.

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trainerillak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antolaturiko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Nikolas Arraun Taldeak hainbat estropada antolatzen ditu bere uretan. Bi handiak izan dira, Nerbioiko Sari Handia eta El Corte Ingles Bandera, eta bestetik Portugaleteko Bandera. Azken urteetan TKE Ligako Ambilamp Bandera ere jokatu da Portugaleteko uretan, baina hau Kaikuk antolatu izan du.

2012tik aurrera Portugaleteko traineru jeitsiera antolatzen du abenduko hirugarren asteburuan. 2017an Portugaleteko Emakumezkoen Bandera sortu du.

Traineruen izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patroiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1919 - Guzman Aiartza
  • 1926 - L.A. Gutierrez
  • 1929 - Aurelio Llanos
  • 1968 - Felipe Arluzea
  • 1980 - Jose Luis Maruri
  • 1985 - Javier Lopez
  • 1988 - Jose A. Arana
  • 1990 - Xabier Rodriguez Alavaro
  • 1991 - Javier Lago
  • 2003 - Iker Albisu

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]