Urdaibai Arraun Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Urdaibai Arraun Elkartea
Ezizena Txo
Sorrera 1992
Herria Euskal Herria Bermeo, Bizkaia
Lehendakaria Euskal Herria Agustín Aramburu
Entrenatzailea Euskal Herria Joseba Fernandez
Patroia(k) Euskal Herria Vicente Carpintero
Euskal Herria Eneko Bilbao
Kolorea(k)      urdin iluna
Trainerua      Bou Bizkaia
Palmaresa 5 Kontxako Bandera
5 TKE Liga
3 Espainiako Txapelketa
6 Euskadiko Txapelketa
10 Bizkaiko Txapelketa
2016: Kontxa 1.a
2016: Liga 1.a (TKE Liga)
Aurten TKE Liga
Webgunea www.urdaibaiarraun.net


Bermeoko arraun elkarteko eraikina
Urdaibaiko arraunlariak El Corte Ingles Banderako 2007. estropadan
Urdaibaiko bou bizkaia trainerua El Corte Ingles Banderako 2007. estropadan
Urdaibai équipage 01.jpg
Bermeoko arraun elkartea animatzeko bandera
Bermeoko arraun elkartea animatzeko bandera
Bermeoko arraun elkartea animatzeko bandera

Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea Bermeoko arraunketa elkartea da. TKE Liga gehien lortu dituen arraun taldea da gainera.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdina da elkartearen jantzien kolorea. Traineruaren izena Bou Bizkaia da, Gerra Zibilaren garaiko ontziaren omenez jarria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdaibai inguruan arrauna indartzeko 1992. urtean Bermeo, Elantxobe eta Mundaka arraun taldeek bultzaturiko ekimena da. Gaur egun ordea bermeotarrek bakarrik jarraitzen dute elkartearen egituran. Traineru bezela Urdaibai 1999 urtean hasi zen lehiatzen. TKE Ligako partaidea da sortu zenetik.

Azken 10 urteotan Bizkaiko traineru indartsuena izan da, eta azken denboraldietan Kaikurekin lehia bizian aritu da, uretan zein uretatik kanpo. Kontxako bi bandera, lau TKE Liga eta Espainiako bi txapelketa dira bere lorpenik garrantzitsuenak.

2013ko Kontxako Banderan denborarik onena lortu arren Hondarribiarekin palak jo izanagatik kanporatua izan zen. Liga berriz bigarren postuan bukatu zuen.

2014a batel eta trainerilletan bikain hasi du, baina traineru denboraldia hastear zela TKEko epaile bakarrak zigorra ezarri dio Jose Manuel Franciscoren inguruko afera zela eta. Zigor ekonomikoaz gain liga 95 puntu negatiboz hasi behar izan du, honek estropada askotan lehen txandan aritzea ekarri dio. Liga irabazteari uko egin dion arren talde indartsua duela erakutsi du eta Ligako hainbat estropada irabazteaz gain Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako txapelketak eskuratu ditu. Azkenean postuak errekuperatu eta 75 puntu positiborekin (170 - 95) 10. postua lortu eta play-offari ihes egin dio. Denboraldia bikain bukatzeko Kontxako Bandera irabazi dute, jardunaldi bietan nagusituz eta bi egunetako marka hobetuz.

2015 denboraldian Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako txapelketak irabazi zituen. Ligarren bigarren egin zuen baina denboraldi bikaina burutzeko berriz nagusitu zen Kontxako Banderan. 2016an Liga irabazi zuen, abuztuan erakutsitako maila handiarengatik batik bat eta bosgarrena garaipena izanik La Caixa koroa eskuratu du. Kontxako Bandera ere hirugarren aldiz jarraian irabazi du.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (5): 2010, 2011, 2014, 2015 eta 2016.
  • Bigarrena (4): 2002, 2004, 2007 eta 2012.
  • Hirugarrena (2): 1999 eta 2008.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (3): 2004, 2008 eta 2015.
  • Sailkatua (13): 1999, 2002, 2004, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015 eta 2016.

TKE Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (4): 2007, 2014, 2015, 2017.
  • Bigarrena (3): 2008, 2011, 2016.

Euskadiko Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (6): 2007, 2008, 2011, 2014, 2015 eta 2017.
  • Bigarrena (6): 2001, 2002, 2004, 2012, 2013 eta 2016.

Bizkaiko Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (10): 1999, 2001, 2002, 2003, 2004, 2007, 2008, 2014, 2015 eta 2016.

Gainontzeko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Handiak El Corte Ingles Bandera (3): 2007, 2010 eta 2016.
Zarauzko Ikurrina (3): 2004, 2007 eta 2016.
Etxekoa Bermeoko Bandera (5): 2007, 2008, 2010, 2013, 2016.
Bizkaian Mundakako Bandera (6): 1999, 2001, 2002, 2003, 2004, 2008.
Plentziako Bandera (4): 1999, 2000, 2002, 2007.
Santurtziko Bandera (1): 1999.
Getxoko Bandera (3): 1999, 2002, 2010.
Portugaleteko Bandera (2): 1999, 2016.
Petronor Bandera (3): 1999, 2014, 2015.
Lekeitioko San Antolin Bandera (2): 1999, 2005.
Elantxobeko Bandera (2): 2001, 2002.
Bilbo Hiriko Bandera (1): 2002.
Telefonica Bandera (1): 2004.
Bilba Memoriala (Deustu) (5): 2004, 2006, 2011, 2014, 2017.
Julián Enrique Memoriala (2): 2010, 2017.
Isuntzaren Bandera (3): 2010, 2012, 2013.
Bilboko gaueko estropada (1): 2012.
Antiguako Ama estropada (Ondarru) (2): 2014, 2016.
Ambilamp Bandera (1): 2016.
Gipuzkoan Mutrikuko Bandera (3): 2000, 2008, 2010, 2011.
El Diario Vasco Bandera (1): 2001.
Orioko Bandera (4): 2004, 2007, 2010, 2014.
Pasaiako Bandera (1): 2006
Hondarribiako Bandera (5): 2007, 2008, 2010, 2014, 2016.
San Pedroko Bandera (1): 2008.
Bidasoko Traineru Jaitsiera (4): 2009, 2010, 2011, 2017.
Pasaiako Iberdola Bandera (2): 2010, 2011.
Pasaiako erlojupeko traineru estropada (2): 2010, 2014.
Zumaiako Bandera (2): 2010, 2011.
Oriako Traineru Jaitsiera (1): 2011.
Kantabrian Pontejosko Bandera (1): 1999.
Marina de Cudeyoko Bandera (1): 1999.
Astilleroko Jaitsiera (1): 2001.
Santanderko Bandera (2): 2002, 2011.
Flaviobriga Bandera (3): 2004, 2007, 2008.
Nojako Bandera (2): 2004, 2015.
Pedreñako Bandera (3): 2007, 2008, 2010.
Laredoko Bandera (1): 2007.
Astilleroko Bandera (1): 2010.
S.D.R. Castro Urdialesen Bandera (3): 2011, 2013, 2014.
Camargoko Bandera (1): 2011.
San Jose traineruen igoera (Astillero) (2): 2015, 2016.
Galizan Outón Fernandez (O'Grove) (1): 2004.
Boiroko Bandera (2): 2004, 2016.
Rianxeira Bandera (1): 2008.
Riveira Bandera (O'Grove) (1): 2004.
Moañako Bandera (4): 2011, 2012, 2015, 2016.
Miguel Fernández Lores "Lágar" memoriala, O'Grove (1): 2013.
Nauta Sanxenxo Bandera (1): 2014.
Coruña Hiriko Bandera (1): 2017.
Besterik Ura-EXPO'08 (Zaragoza): 2008.
Euskadi-Basque Country Bandera (Bartzelona): 2013.

Trainerillak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bermeo izenarekin.

Batelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bermeo izenarekin.

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga Kontxa
2003 TKE Liga, 8.a -
2004 TKE Liga, 1.a 2.a
2005 TKE Liga, 10.a -
2006 TKE Liga, 8.a -
2007 TKE Liga, 1.a 2.a
2008 TKE Liga, 1.a 3.a
2009 TKE Liga, 6.a deskalifikatua
2010 TKE Liga, 1.a Txapelduna
2011 TKE Liga, 2.a Txapelduna
2012 TKE Liga, 3.a 2.a
2013 TKE Liga, 2.a deskalifikatua (1.a)
2014 TKE Liga, 10.a* Txapelduna
2015 TKE Liga, 2.a Txapelduna
2016 TKE Liga, 1.a Txapelduna

B trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bermeo-Mundaka
Entrenatzailea Euskal Herria Aitor Alzibar Diez
Patroia(k) Josu Andoni Barturen Lartitegi

Daniel Arana Suarez

Jon Perez Roseñada

Kolorea(k)      zuria
Trainerua      Bou Bizkaia
Palmaresa 0 KAE Liga
0 KAE 2 Liga
2016: Liga 6.a (KAE 2 Liga)
Aurten KAE 2 Liga

Arraunlarien harrobi lana egiteko 2014tik aurrera Urdaibaik bigarren traineru bat izan du KAE 2 Ligan. Bermeo Arraun Elkartea izenarekin aritzen da lehian.

2014an bederatzigarren amaitu zuen Liga. Posturik onenak Donostiarra eta Plentziako banderetako seigarren postuak izan zituen. 2015ean makalago aritu zen eta hamairugarren postuan amaitu zuen liga. 2016an Mundakako Arraun Taldearekin batera atera du bigarren trainerua, Mundakaren elastiko zuria eta Bermeoren traineru urdinarekin.

Urtea Liga
2014 KAE 2 Liga, 9.a
2015 KAE 2 Liga, 13.a
2016 KAE 2 Liga, 6.a
2016 KAE 2 Liga, .....

Denboraldi guztiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1999
    • Banderak: Santurtzi, Zierbena, Portugalete, Lekeitio, Plentzia, Mundaka eta Getxo.
    • Bizkaiko Txapelketa.
    • Kontxako bandera: 3.
  • 2000
    • Banderak: Plentzia eta Mutriku
  • 2001
    • Banderak: Mundaka, Elantxobe, Pasaia-Diario Vasco.
    • Bizkaiko Txapelketa.
    • Kontxako bandera: 3.
  • 2002
    • Banderak: Mundaka, Elantxobe, Plentzia, Santander, Getxo, Bilbo Hiria..
    • Bizkaiko Txapelketa.
    • Kontxako bandera: 3.
  • 2003
    • Banderak: Mundaka.
    • Bizkaiko Txapelketa.
  • 2004
    • Banderak: Mundaka, Telefónica (Getxo), Outón Fernández, Concello de Boiro, Flaviobriga, Riveira (O’Grove), Zarautz, Orio, Noja.
    • Bizkaiko Txapelketa.
    • Kontxako bandera: azpitxapelduna.
    • TKE Ligako txapelduna.
  • 2005
    • Banderak: Lekeitio-San Antolin
  • 2006
    • Banderak: TKE ligako Pasaiako bandera.
    • Bizkaiko txapelketa azpitxapelduna.
  • 2007
    • TKE Ligako txapelduna. 18 bandera puntuagarrietan 198 puntu lortuz.
    • Bizkaiko Txapelketa.
    • Euskadiko Txapelketa.
    • Espainiako Txapelketa.
    • Kontxako Bandera: azpitxapeldun.
    • Banderak: Castro, Pedreña, Orio, Zarautz, Plentzia, Hondarribia, Laredo, Bermeo eta El Corte Inglés (Portugalete).
  • 2008
    • TKE Ligako txapelduna. 18 bandera puntuagarrietan 198 puntu lortuz.
    • Bizkaiko Txapelketa.
    • Euskadiko Txapelketa.
    • Espainiako azpitxapeldun.
    • Banderak: Mutriku, Mundaka, Ura 2008 bandera (Zaragoza), Bandera Rianxeira (Boiro) , San Pedro, Pedreña, Hondarribia, Castro, Bermeo.
  • 2010
    • TKE Ligako txapelduna.
    • Kontxako Bandera.
    • Banderak: Isuntza, Mutriku, Pedreña, Pasaia, Astillero, Zumaia, Getxo, Orio, Portugalete, Bermeo, Hondarribia.
  • 2011
    • Kontxako Bandera.
    • TKE-San Miguel Ligako azpitxapelduna.
    • Espainiako Txapelketako azpitxapelduna.
    • Euskadiko Txapelketa.
    • Banderak: Mutriku, Camargo, Moaña, Santander, Zumaia, Pasaia.
  • 2012
    • Kontxako azpitxapelduna.
    • Euskadiko Txapelketako azpitxapelduna.
    • Banderak: Isuntza, Moaña, Bilbo (gauekoa).
  • 2013
    • Banderak: Isuntza, Basque Country (Bartzelona), Bermeo
  • 2014
    • Kontxako Bandera.
    • Espainiako Txapelketa.
    • Euskadiko Txapelketa.
    • Bizkaiko Txapelketa.
    • Banderak: Antiguako Ama, Sanxenxo, Orio, Petronor, Hondarribia
  • 2015
    • Kontxako Bandera.
    • Espainiako Txapelketa.
    • Euskadiko Txapelketa.
    • Bizkaiko Txapelketa.
    • Banderak: Moaña, Noja, Petronor.
  • 2016

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]