Ichijō Nobutatsu
Ichijō Nobutatsu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1539 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Japonia |
Heriotza | 1582ko apirilaren 2a (egutegi gregorianoa) (42/43 urte) |
Familia | |
Aita | Takeda Nobutora |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | Samuraia |
Ichijō Nobutatsu (japonieraz: 条信龍 , 1539-1582ko apirilaren 2a) Takeda Shingenen anaia txiki bat eta zerbitzari bat izan zen Japoniako historiako Sengoku aroaren amaieran. Nobutatsu, Shingenen odoleko anaia izan zen arren, hau, emakume ezberdin batek hazi zuen, eta honegatik uste da erabiltzen zuela Ichijo abizena, Takeda beharrean. Nobutatsuk, Iga Ueno gaztelua erabili zuen bere base militar bezala, bertatik, bere anaia nagusiari lagundu ziolarik. Zenbait gudutan parte hartu zuen, horien artean, 1573an gertatu zen Mikatagaharako gudua nabarmentzen delarik, non trebezia martzial handia erakutsi zuen, eta, beraz, Takeda Shingenen hogeita lau jeneraletakotzat hartua izatearen ohorea lortu zuen.
Shingen hil ondoren, honen ondorengo izan zen Takeda Katsuyoriren alde egin zuen, honekin, 1575ean, Nagashinoko guduan parte hartu zuelarik, eta, gudu honetatik bizirik irten zen arren, Oda Nobunaga eta Tokugawa Ieyasuren arteko aliantzaren tropen inbasioari aurre egin behar izan zion 1582an, non, bere semearekin batera harrapatua eta eraila izan zen.
Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |