Ida Gramcko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ida Gramcko
Ida Gramcko.jpg
Bizitza
Jaiotza Puerto Cabello1924
Herrialdea  Venezuela
Heriotza Caracas1994 (69/70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea poeta
Jasotako sariak

Ida Gramcko (Puerto Cabello, Venezuela, 1924ko urriaren 11 - Caracas, Venezuela, 1994ko maiatzaren 2a) venezuelar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genero asko landu zituen, saiakera, eleberria, antzerkia..., baina poesian iritsi zuen goren maila, bai kalitatez bai kopuruz.

Hasierako lanen artean, aipagarriak dira obra hauek: Umbral (1941, Ataria), Cámara de cristal (1944), Contra el desnudo corazón del cielo (1944, Zeruaren bihotz biluziaren aurka), La vara mágica (1948, Makila magikoa) eta Poemas: 1947-1952 (1952, Poemak: 1947-1952).

Gero, aldi batez, eleberrigintza eta antzerkigintza saiatu zituen. Aipatzekoak dira, eleberrien artean, Juan Sin Miedo (1956, Joan Beldur Gabea) eta beste zenbait kontakizun labur; antzerki-lanen artean, berriz, María Lionza (1955), La rubiera (1956, Bihurrikeria) eta La dama y el oso (1959, Dama eta hartza).

Geroago, errealitatearen transzendentzia sakondu zuen, eta oso lan oparoa egin zuen 1960ko hamarraldian zehar eta 1970ekoaren hasieran, bertsokera sakon mistiko batez: Poemas de una psicótica (1964, Psikopata baten poemak), Sol y soledades (1966, Eguzkia eta bakardadeak), Este canto rodado (1967, Errekarri hau), Preciso y continuo (1967, Zehatza eta jarraitua), Salmos (1968, Salmoak), Los estetas, los mendigos, los héroes (1970, Estetak, eskaleak, heroiak), Sonetos del origen (1972, Jatorriaren sonetoak), Mitos simbólicos (1973, Mito sinbolikoak), Quehaceres. Conocimientos. Compañías (1973, Zereginak. Jakitateak. Konpainiak).

Poesia horrez guztiaz gainera, saiakera-lanak ere egin zituen, herri-kulturaren inguruan, gehienbat. 1977an, Literaturako Sari Nazionala eman zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]