Igor Angulo Iturrate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Igor Angulo Iturrate
Bizitza
JaiotzaSanturtzi1973ko martxoaren 9a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaCuenca2006ko otsailaren 27a (32 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna

Igor Angulo Iturrate (Santurtzi, Bizkaia, 1973ko martxoaren 9a - Cuenca, Espainia, 2006ko otsailaren 27a) ETA erakunde armatuko kidea izan zen. Cuencako espetxean hil zen, 2006ko otsailaren 27an. Bertsio ofizialaren arabera funtzionarioek ziegako barroteetatik zintzilik aurkitu zuten goizeko 08:00etako kontaketan. Etxeratek, Askatasunak eta Anguloren senitarteko eta lagunek zalantzan jarri izan dute beti bertsio ofizial hori. Martxoaren 3an beste preso bat hil zen Espainiako espetxeetan, Roberto Sainz del Olmo, Portugaletekoa.

ETAko kidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ETAko Bizkaia taldeko laguntza lanetan jardun ei zen 1994 eta 1995 urteetan. 1996ko azaroaren 28ko goizaldean atxilotu zuten Gaurdia Zibilek Iruñean, Kepa Zubizarreta Balboarekin batera. Haien etxebizitzan armak, leherkariak, dirua eta agiri faltsuak aurkitu zituzten

Torturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atxiloketan jasotako kolpez konortea galdu eta ospitalera eraman zuten. Atxiloketa guztien zehar tratu txar, kolpe eta tortura fisiko eta psikologiko gogorrak jaso zituen guardia zibilen eskutik.[1]

Epaiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

34 urteko espetxe zigorra ezarri zioten erakunde armatuaren kide izateagatik, agiriak faltsutzeagatik, leherkariak eduki eta armak izateagatik. Kode Penalaren araudien arabera, zigor hori 20 urtetan batu zioten

Kartzelan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996ko abenduaren 1ean sartu zuten espetxean. Lehendabizi Carabanchelen eta, gero, Cuenca, Soto del Real, Curtis, Aranjuez eta azkenik, 2001ko martxoaren 3an, berriro Cuencara eraman zuten. Hil artean espetxe honetako euskal preso politiko bakarra izan zen. Espetxe araudiko 1. graduan zeukaten, inkomunikazio erregimenean. Bakarrik zegoen ziegan. Cuenca Santurtzitik 600 kilometrotara dago.

Heriotza espetxean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsio ofizialaren arabera, espetxeko funtzionarioek leihoko barroteetatik zintzilikatuta aurkitu zuten Igor Angulo goizeko 08:00etan kontaketa egin zutenean. Eskuak atzealdean lotuta ei zeuzkan kordel batez. Hartara, Angulok bere burua beste egin zuela ebatzi zuten.[2]

Iñako Goioaga familiarren abokatuak adierazi zuen epailearen aktaren arabera honek Angulo literan etzanda aurkitu zuela idatzi zuela errekonozimenduko aktan, bertan ez zela besterik adierazten.[3]

Askatasunak Espainiako Gobernuari leporatu zion Anguloren heriotza. Atxiloketan jasan zituen torturak aipatu zituen eta esan zuen “Igorren heriotza hilketa bat izan dela, horretarako diseinatutako urratsak eman dituztelako".[4] Askatasunak agiri bat atera zuen Anguloren heriotza salatzeko: “Igor Angulo hil digute”.[5]

Igor Anguloren familiak bertsio ofizialak zalantza askotarako bidea zabaltzen zuela esan zuen.[6]

Idoia Muruaga, Igor Anguloren neskalagunak, esan zuen zalantzarik gabe hil egin zutela.[7]

Espainiako Barne ministro Jose Antonio Alonsok agindu zuen ikertu egingo zutela heriotza argitzeko. Autopsiak, baina, ez zituen Anguloren heiotzaren zergatiak argitu[8] eta horretan gelditu zen guztia. Familiak salaketa jarri zuen ikerketa bideratzeko, baina auzitegiek artxibatu egin zuten.[9]

Daniel Porteroren brindisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daniel Porterok jendaurrean txanpainaz topa egin zuen Igor Anguloren heriotza ospatzeko, Espainiako Auzitegi Nazionalean.[10] Bere jarrera justifikatzeko esan zuen ez zuela horrekin zerikusirik, aurretik kazetari batzuen aurrean Anguloren heriotza ospatzera zihoala esan zuen arren.[11]

Mobilizazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askatasunak eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta mobilizazio ugari egin ziren Euskal Herri osoan, eta batez ere Santurtzi eta Portugaleten Igor Angulo eta [Roberto Sainz]en herrietan. Eusko Jaurlaritzak ekitaldi guztiak debekatu zituen.[12] Eta Ertzaintzak kargatu zuen debekuaren gainetik egindako harrera mobilizazioan.[13]

Haren oroimenez Santurtzin jarritako plaka behin eta berriro kendu du Ertzaintzak.[14]

Oroimena ala ia ezer ez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askatasunak “Oroimena ala ia ezer ez” liburua argitaratu zuen Igor Angulo eta Roberto Sainzen oroimenez. Liburua CC-by lizentziapean ikus eta deskarga daiteke sarean.[15]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

∗ Elkarrizketa Idoia Muruaga Perez, Igor Angulo Iturrateren neskalagunarekin: Mueren presos vascos en las prisiones españolas y familiares en la carretera, youtube.com
∗ Liburua: Oroimena ala ia ezer ez archive.org