Igor Moiseiev

Wikipedia, Entziklopedia askea
Igor Moiseiev

Bizitza
JaiotzaKiev1906ko urtarrilaren 8a (juliotar egutegia)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
HeriotzaMosku2007ko azaroaren 2a (101 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Tamara Zeyfert (en) Itzuli
Irina Moiseeva (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
HeziketaMoscow State Academy of Choreography (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa, ballet dantzaria, ballet-irakaslea eta dantzaria
Jasotako sariak

Find a Grave: 22622998 Edit the value on Wikidata

Igor Alexandrovitx Moiseiev (Игорь Александрович Моисеев; Kiev, 1906ko urtarrilaren 21agreg./urtarrilaren 8ajul. - Mosku, 2007ko azaroaren 2a) errusiar dantzaria eta koreografoa izan zen.

Moskuko Bolshoiko ikasle izan zen, eta hemezortzi urte zituela bertako solista bihurtu zen. 1937. urtetik aurrera, Sobietar Batasuneko Herri Dantzen Talde Ofizialeko zuzendari izan zen. Talde hori 150 dantzarik osatzen zuten, eta Sobietar Batasuneko Errepubliketako dantzari handienak biltzen zituen. Mundu osoan ikusi ahal izan da talde horren homogeneotasuna. Koreografiak, elezaharretan eta musika tradizionaletan oinarrituta, askotan gai iraultzaileekin lotuak egon dira: Partisanoak, 1955; Espartako, 1958; Viva Cuba, 1962. Sobietar Batasuneko Herriaren Artista titulua jaso zuen, eta behin baino gehiagotan, Stalin saria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Igor Moiseiev