Ikas-Bi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ikas-Bi Ipar Euskal Herriko irakaskuntza publikoko adar elebidunetako gurasoen elkarte bat da, 1986an sortua. Egoitza Donibane Lohitzunen du eta azken 20 urteetan bezala elkartearen burua Thierry Delobel urruñarra da.

Izaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu horretan ari den guraso elkarterik zaharrena, Biga Bai beste guraso elkarteak ez bezala frantses estatuko beste hizkuntza gutxituetako hezkuntza elebiduna bultzatzen duten elkarteekiko harremanak lehenesten ditu..

2014ko azaroaren 26an, korsikarren bidea «jarraitu» behar zela esan zuen Ikas-Bi elkarteak[1].

FLAREP[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikas-Bik FLAREP (Fédération pour les langues régionales dans l'enseignement public, "hezkuntza publikoaren barruko eskualde-hizkuntzen aldeko federazioa") izeneko elkartea hasieratik bultzatu du, 1987an Baionan sortu eta bilgune honen presidentea Thierry Delobel bera delako. Bertan Alsazia, Mosela, Bretainia, Ipar Katalunia, Okzitania, Reunion Uhartea, Savoia, Antillak, frantses estatuko Flandria eta Korsikako hainbeste elkarte biltzen dira.[2]

Hezkuntza publiko elebiduna Ipar Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldeak alde Hegoaldeko B ereduaren antza duen eredua garatu nahian, Iparraldean lehen eskola elebiduna 1983an zabaldu zen Saran. Urtero, emeki-emeki bada ere, hazkundea izan duen sarea da, ikasle zein adar elebiduna duen eskola kopuruen aldetik; gauzak horrela, 2009-2010 ikasturte hasieran ama-eskola eta lehen hezkuntzan 4 360 ikasle biltzen ditu (Iparraldeko ikasleen % 24,7) 86 ikastetxetan (eskoletako % 48).

Bigarren hezkuntzan sare guztiak (publikoa, Euskal Haziak eta Seaskakoak) kontatuta 3 585 ikaslek segitzen dute euskarazko irakaskuntza, elebiduna zein inmertsio-eredua.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]